Artikoak aire girotu bat bezala funtzionatzen du eta mundo mailako klima haren esku egon arren planetako ozeanorik babesgabetuena izaten jarraitzen du.

x2
Artikoa beste munduko edozein lekurekin konparatuz, bikoitza baino gehiago berotzen da
3/4 parte
Azken 30 urteetan Artikoko ur gaineko izotz-geruzaren ¾-a galdu da
4 milioi
Artikoan 4 milioi pertsona bizi dira eta haren esku daude zuzenki

Arazoa

Artikoko izotza mundu mailako hozkailu gisa aritzen da, espazioranzko eguzki-beroa islatuz eta planeta fresko mantenduz. Artikoan gertatzen denak Lur guztian eragiten duen arren, espazio hau babesgabetuenetako bat da eta mehatxu anitzetara irekita dago.

Artikoko ur gaineko izotz-geruzaren hiru laugarren parte azken 30 urteetan desagertu dira. Bere izotzaren suntsiketak Ozeano Artikoa leku askoz nabigagarriagoa egiten du eta hau arrantza masiboaren eta petrolio, gas eta mineraleen erauzketaren eraginpean uzten du. Zirkunstantzia hauek interes talka mota asko sortzen dituzte, batzuk gerra gatazka bezain larriak.

Zuzenki Artikoaren biodibertsitatearen eta bere bizitza-baliabideetan eragingo duten aldaketa lokalez gain, Espainia bezalako planetako leku desberdinetan ondorioak izango duten aldaketa “urrunak”ere egongo dira, gure habitat naturalak tenperaturen igoeraren eragina pairatuz.

«Adituen arabera, Artikoko izotza salbatu ahal izateko, mundo mailako tenperaturaren igoera 1,5º C azpitik kokatu beharko litzateke»

Zein da konponbidea?

Erregai fosilen erreketa klima-aldaketaren eragile nagusia da, beraz, konponbidea petrolioaren eta gainerako erregai fosilen mendekotasunarekin bukatzea da.

Lurralde honetako prospekzio, merkataritza-nabigazio librea, akzio militarrak eta arrantza industrialaren debekuak lehentasuna dute. Helburu horrekin, Greenpeace-k, Artikoa edozein akzio intrusibotik babestuko duen itsas Santutegi handi baten sorrera proposatzen du.

Nazioarteko harremanetan esparru perfektuetako bat hori lortzeko, Ozeanoen Itun Global baten bidez izango litzateke. Itun horrek itsas eremu babestu bat sortzea ekar lezake Goi Artikoko uretan, estatu kideek nahitaez bete beharreko mekanismo lotesleak finkatuz.

Zer egiten ari da Greenpeace?

Gure epe luzerako kanpainaren helburua Artikoa petrolio-prospekzioetatik, arrantza industrialetik, eta desizozteak sortutako bide berrietako itsasontzi-trafikotik babesten duen mundo mailako santutegi baten sorrera da.

Greenpeace-k gainera, Santutegi Artiko baten sorrerarako eta, mundu guztian, nazioarteko uren babeserako Itsas zabaleko itsas bizitzaren Babeserako Hitzarmen baten garapenean Nazio Batuetako beste erakunde batzuekin batera lan egiten du.

Artikoak aire girotu bat bezala funtzionatzen du eta mundo mailako klima haren esku egon arren planetako ozeanorik babesgabetuena izaten jarraitzen du.

Zer egin dezakezu zuk?

Nazio Batuei eremu bakar hori babesteko santutegi izendatzea eskatu.

Eskaera sinatu!

Ekin zure kontsumoari! Artikoaren mehatxu nagusietako bat klima-aldaketa da, izotza urtzea eragiten baitu. Horregatik, garrantzitsua da energia nola kontsumitzen dugun jakitea eta ahalik eta modu eraginkorrenean egitea, gure ikatz-aztarna murrizteko.

Hona hemen aholku batzuk

Egin bat Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte bihurtu, enpresei, arrantzarako edo petrolioa erauzteko Artikoa ez ustiatzea eskatzeko, eta munduko gobernuei, Artikoaren babesean aurrera egiteko eskatzeko. Egin klik hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!