Amazonia planetako baso tropikaleko eskualderik handiena da. 1970etik Brasilen, Frantzia osoa baino baso-azalera handiagoa galdu da. Abeltzaintza deforestazio honen gehiengoko arduraduna izan da.
2020-21ra bitartean
Brasilgo Amazoniak 8.712 Km2 oihan galdu zituen, azken 13 urteetako bigarren daturik txarrena.
90eko hamarkadan oihanak
2.000 milioi
CO2-tona xurgatzen zituen. 2021ean, eskualdeak, xurgatzen duena baino CO2 gehiago isurtzen du.
2019an
33 aktibista erahilda izan ziren
Brasil, 2019an, hirugarren postuan zegoen ingurumen-ekintzaileen hilketen rankingean.
Sakí barbudo negro en el Amazonas Jaguar en el Amazonas Amazona frentiazul en el Amazonas

Arazoa

Amazoniak, planetako eskualde tropikal handienak, oihan-hedadura itzelak galtzen ditu urtero, bortizkeria eta giza eskubideen bortxaketa-testuinguruan, berotegi-efektuko gas-kantitate handiak igorriz. Klima-aldaketaren, okerragotzea eta bere biodibertsitate aberatsaren galera saihestu nahi baditugu eta herri indigenen bizirik irautea nahi badugu, deforestazioa eta Amazoniako degradazioa gelditzea funtsezkoa da.

Brasil oihan amazoniar gehiena daukan herria da, baina deforestazioa eta baso-degradazioa arazo kronikoa da. Abeltzaintzarako eta soja-laborantzarako larreak sortzeko nekazaritzarako muga zabaltzea da arazo horren erantzule nagusia. Era berean, basogintza industrialaren ustiapenak, neurri handi batean legez kanpokoa dena, bidea irekitzen dio gerora sua erabiltzearen bidezko suntsiketari. Beste mehatxu handi bat, amazoniaren arro ibai baliotsuak mehatxatzen duten proiektu hidroelektriko handiak dira.

Gure dietak Amazonian gertatzen denarekin zerikusi handia du. Brasileko soja laborantzaren hedapenaren hein handi bat, abeltzaintza industrialak abere-jatorridun proteinan aberatsegia den gure dietaren parte diren txitak, txerriak, behiak, etab. elikatzeko behar dituen nazioarteko pentsu-eskariaren ondorio da.

Eskualde amazoniarrean bizi den gatazketan arduradunak diren enpresa Espainiarrak ere badaude. Enpresa elektrikoak eta aseguru-etxeak proiektu suntsigarri hauekin negozioak egiten saiatzen ari dira. Halaber, Espainiako zur tropikaren merkatuak erantzukizun handia du, izan ere, Espainia amazoniako zur tropikal-inportatzaile handienetako bat da europa mailan. Zur baliotsuen eskaria, ipé-a bezala, iruzurra eta baso-sektoreko ustelkeria areagotzen ditu. Espainia ipé-zuraren munduko laugarren inportatzailea da, Amazoniako suntsiketari lagundu ezezik, lurralde indigenako inbasioari edo lan esklaboa bultzatzen du ere.

Corocoros rojos volando sobre la costa de Brasil Niños Munduruku nadando en el río Tapajós en el Amazonas Imagen aérea del río Tapajós en Pará

konponbidea

Enpresek eta gobernuek Amazonaseko suntsiketako arduradun nagusi bezala bere erantzukizunak onartu behar dituzte eta:

  • Brasilgo Gobernuak zero deforestazioko politika ezartzeko konpromisoa hartu behar du eta ingurumen kontuetan eta herri indigenen eskubideekin zerikusia duten bere nazioarteko konpromisoak bete.
  • Brasilen jarduten duten enpresek eginbide egokiko prozedurak inplementatu behar dituzte, beren jarduerak giza eskubideak urra ez ditzan eta ingurumenean eragin negatiborik izan ez dezan, Amazoniako ekosistemetan eta biztanlerian eragin negatiboa izan dezaketen proiektuetan parte har ez dezaten.
  • Europar Batasunak (EB) EUTR Erregelamendua zorrotz betetzeko eskatu behar du, basoen suntsipenetik eratorritako zura eta bestelako baso-produktuak Europan sartzea galarazten baitu.
  • Europar Batasunak lege bat onartu behar du deforestaziotik datozen lehengaiak (soja, haragia, palmondo-olioa, zura edo papera) sartzea eragozteko.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren bidez, basoen suntsiketarekin edo bertan bizi diren komunitateen kontrako giza eskubideen bortxaketarekin lotuta ez dauden produktu haiei lehentasuna eman behar diete.
  • Hiritartasunak bizimodu eta kontsumoa iraunkor-ereduak hartu behar ditugu, behargabeko kontsumoa eta baliabideen xahutzea saihestuz eta erosketa kontziente eta planetarekin eta giza eskubideekin konprometitua eginez.
  • Beharrezko bizimodu ereduen artean abere-proteinadun dieta baxua jarraitzea aipatu behar da, jatorri begetaleko, ekologiko eta lokalak nagusitzen diren elikagaiekin. Haragi gutxiago eta kalitate hobekoa, kontsumitu behar dugu, sistema intentsiboetan jatorria duten produktuak baztertuz eta abeltzaintza lokala erregimen hedagarri eta ekologikoan bultzatuz.

Zer egiten ari da Greenpeace

Deforestazioarekin eta Amazoniaren degradazioarekin bukatzeko nazioarteko erakundeak eta Brasilgo gobernua presionatu behar ditugu, enpresa handiak konbentzitu eta baliabideen kontsumoa eta xahutzea gailentzen duen gaurko sistema ekonomikoa eraldatu. Horregatik:

  • Brasilen Zero Deforestazio Legea eskatzen dugu, Amazoniako oihanaren eta beste baso mota batzuen deforestazioa eta degradazioa guztiz murrizteko, hala nola Cerrado basoa.
  • Lekuan bertan ikertzen dugu eta lehengaien (soja, haragia, zura) hornidura-kateak dokumentatzen ditugu, baso-suntsiketaren ondoriozko produktuen nazioarteko merkataritza baimentzen edo babesten ari diren enpresa eta gobernuak seinalatzeko.
  • Beste erakunde batzuekin eta tribu indigenekin aliantzak ezartzen ditugu ingurumenaren eta beraien lurraldeen gaineko eskubideen defentsarako.
  • Espainiako enpresei exijitzen diegu kontrol-sistemak ezar ditzatela, ingurumena kaltetu dezaketen proiektuetan finantzaketa edo inplikazioa saihesteko.
  • Europako Batzordeari exijitzen diogu deforestaziotik eta baso-degradaziotik datozen lehengaiak EBn sartzea saihesteko legeria zorrotza har dezala.
  • Hiritarren artean kontsumo-arduratsuko ohiturak bultzatzen ditugu gure bizimoduaren ingurune-inplikazio eta inplikazio sozialekin.
peligro amazonas

Zer egin dezakezu zu ?

Galiziako Xuntari, legez kanpoko egurraren inportazioarekin amaitzeko eskatu. Brasilgo enpresaburu batengandik ateratako zur tropikala, legez kanpoko mozketagatik kondenatua eta Mato Grossoko kolonoen hilketa batean inplikatua, Vigoko portura bidaltzen ari dira, Xuntak kasua ikertzeko eta legez kanpoko merkataritza hori geldiarazteko ezer egin gabe. Sinatu eskaera!

Eskaera sinatu!

Ekin zure kontsumoari! Zura gaizki aukeratzeak eragin negatiboa izan dezake Amazoniako baso primarioetan, batez ere arriskuan dauden edo baso-kudeaketa txarrak, legez kanpoko mozketak, deforestazioak, lurralde indigenen inbasioek edo giza eskubideen urraketak eragindako eskualdeetatik datozen espezieetan. Hemen zenbait aholku proposatzen dizkizugu zura ondo aukeratzeko edo daukazunari bizitza berria emateko.

Bat egin Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte izan, enpresei, baso-ustiapenaren ardura duten neurriak har ditzaten eta gobernuei legez kanpoko zuraren aurka egin dezaten eskatzeko. Pertsona bat iristen ez den lekura, talde batek bai.   Egin klik hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!

Erlazionatutako edukia