Hizkuntza-aniztasuna

Greenpeace, aniztasun ekologikoa babesten den aldi berean, aniztasun kulturala babesteko garrantziaz kontziente da. Horregatik, gure web berriaren plazaratzea aprobetxatuz, gure webgunera iristen diren pertsonek, eduki nagusiak lau hizkuntzatan aurkitu ahal ditzaten ahalegina egin dugu: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara.

Webgunearen eduki estatikoak deitutako haietan zentratu gara, hauetan sail-korporatiboak aurki ditzazkegu: gure balioen, misioaren, burutzen ditugun kanpainen, gure jatorrien, diru-kontuen edo erakundearen funtzionamenduari buruzko informazioa batuz. Arrazoi eraginkor eta ekonomikoengatik, gaurkotasunarekin lotuen dauden eta une oro eguneratzen diren edukiak, blogak eta prentsa-komunikatuak bezala, tamalez kanpoan geratzen dira.

Beraz, unera arte gure praktika hurrengoa da:

  • Aldi berean Estatu osoan banatuko diren argitaratutako dokumentuak eta beste material batzuk gaztelaniaz argitaratzen dira.
  • Soilik autonomia-erkidego batera zuzendutako dokumentuak eta beste material batzuk era elebidunean argitaratzen dira, aipaturiko komunitatearen berezko hizkuntzan eta gaztelaniaz.
  • Arrazoi praktikoengatik (dokumentu baten bolumenagatik, argitalpen-kostuengatik, etab.), autonomia-erkidego batera soilik elebidun formatuan banatzeko den dokumentu bat argitaratzea bideragarria ez denean, argitalpena berezko hizkuntzan lehentasunez argitarazten da.

Praktika hauek, aniztasuna errespetatu eta bultzatzen duen nazioarteko izaerako erakunde baten barruan, bazkide guztiek bere hizkuntzetan Greenpeace-n informazio gehiena lortzeko aukera bateratzen dutela uste dugu, eta aldi berean, autonomia-erkidego bakoitzaren ondasun linguistikoari laguntzen diotela.