Ibilgailu pribatuan oinarritutako mugikortasun-eredu batek jende-osasunean inpaktu larriak, errepideetan ezbehar-tasa, berotegi-efektu-emisioak eta espazio publikoaren okupazioa. sortzen ditu.

Espainian urte bakoitzean
38.600 pertsona
goizegi zentzen dira airearen kutsaduragatik
EBeko CO2-emisioen
30% -a
baino gehiago garraioen sektoretik datoz
Gure hirietako espazio publikoaren
80%-a
autoei zuzendua dago

Arazoa

Egunero mugitzen garen erak, ingurumenean eta gure osasunean inpaktu garrantzitsuak sortzen ditu. Autoa gure kaleetako protagonista absolutua da: espazio publikoaren % 80-a hartzen du, eredu kutsatzaile eta ez-eraginkortasunena izan arren. Era iraunkorrean mugitzeko dauden konponbideez gero eta kontzienteagoak gara: gehiago ibiltzea, garraio publikoagatik apustu egitea eta bizikleta bezalako baliabide garbiak erraztea. Hala ere, gure mugitzeko beharra handituz doa. Horregatik higikortasun garbiago, eraginkorrago eta zuzenagorantz aurrera egitea presakoa da egungo ereduaren arazoak konpontzeko:

Herri-osasuna. Trafikoak sortzen duen poluzioa gure biriketarako kaltegarriena da. Espainiako hirietan nitrogeno dioxidoaren (NO2-aren) % 75-a ibilgailuen trafikotik dator eta bizi garen tokian sortzen da hain zuzen ere. Bereziki populazio kalteberenari eragiten dio: umeei, jende nagusiari eta arnas gaixotasunak duten pertsoeik. NO2-az gain, errekuntza-motorrak igortzen dituzten partikulak eta trafikoaren zarata dira gaixotasun-kopuru gehienen zergatia. Urtero 38.600 heriotza goiztiar eragiten duen lehen mailako osasun-arazoa da, gehiena poluzioaren erruz.

Krisi klimatikoa. Garraioa, CO2-igorlerik handiena da jada gure herrian, industria eta elektrizitateren aurretik. Eta bere ekarpena urtero % 3-a igotzen da, gaurko larrialdi klimatikoa larriagotuz eta Pariseko Akordioan finkatutako emisioen helburutik urrunduz. Errepideko garraioa igorlerik handiena da (% 72-a) baina nabarmen handitzen ari dira ere itsas eta aire-sektorearen emisioak, inork ere igorpen hazkor hauek alderantzikatzeko ahaleginik egin gabe.

Zuzentasun soziala. Autoa, garraiobiderik ez-eraginkortasunena eta beraz garestiena da. Autoarekiko mendekotasunak jendarteko sektore kaltetuenak kanporatzen ditu, bai bere errentagatik, adinagatik edo baldintza fisikoagatik ibilgailu propioa eduki ezin dutelako. Espainian, populazioaren % 43ak ez du gidabaimenik. Badutenek, bere familiaren aurrekontuaren ia % 30-a auto bat erosteko eta hau mantentzeko erabiltzen dute. Garraio publikoaren eskaintza handitzea eta autoarekiko mendekotasuna txikiagotzea dira egungo ereduak ekartzen duen zauri sozialarekin bukatzeko era.

Konponbidea

Hurbiltasuna eta modu iraunkorrei lehentasuna ematen dien hiri-higikortasun ereduarenganantz aurrera egitea da: oinezkoa protagonista den, edozein pertsona arriskurik gabe bizikletaz ibili ahal dadin eta ibilgailu pribatuaren aurrean, garraio publikoa lehentasunezko aukera izan dadin bermatuko duen eredua. Hain zuzen ere, behar-beharrezkoa denerako autoa libre jarraitzen duen sistema, baina bere erabilera eta partekatutako jabetza bultzatzen duena ere, eta beti bilgailu garbiekin.

Sistema hau bultzatzeko, administrazioak eta enpresek garraio garbiengatik apustu egiteaeta autoarekiko mendekotasuna txikiagotzea beharrezkoa da. Hiritartasunetik ere, hain kutsatzaileak ez diren baliabideak erabiltzen baditugu eta gure auzoko edo gure ingurutik gertu dauden zerbitzuak aukeratzen baditugu (erosketak, aisia, ikastetxea…) lagun dezakegu ere.

Zer egiten ari da Greenpeace

Gure mugitzeko era hobetzea hiritar guztien gauza da, fabrikatzaileengandik eta garraio-enpresetatik hasita, azpiegituren eta espazio publikoaren erabileraren arduradunak diren tokiko gobernu, gobernu autonomiko eta nazio gobernuetaraino. Hiritarrok ere, azken-erabiltzaile bezala, funtsezko zeregina dugu nola mugitzen garen erabakitzen dugunean.

Horrengatik, Greenpeace-en, administrazioek garraio eredu garbien erabilera erraz dezaten lan egiten dugu. Gure ciudades Neopolitan kanpainan zehar udaleei proposamen zehatzak aurkezten diegu garraio publikoa hobetzeko konpromisoa har dezaten eta poluzioaren kontra borroka egin dezaten. Pertsona guztientzat autoaren presako eta bidezko trantsizioa lortzeko lan egiten dugu ere:

  • Diesel eta gasolina ibilgailu-salmentarekin bukatzea 2028a baino lehenago.
  • Legea markatzen duen airearen kalitateko mugekin konplitzeko Emisio Baxuko Eremuak ezartzea.
  • Garraio kolektiboa lehentasunezko aukera bezala sustatzea (trenbide eta bus-bidea OAIak) autobide gehiagoren eraikuntzaren kontra.

Zer egin dezakezun zuk

  • Auto-industriaren presioei aurre eginez, Klima-aldaketaren kontra legeak egin dezan eskaiozu Gobernuari Gure eskaera sinatu!
  • Zure mugitzeko era alda ezazu. Zure egunerokoko aldaketa txikiekin zure osasuna, zure ekonomia eta inguruneko zure inpaktua hobe ditzakezu.Hau nola egin ezagutu.
  • Greenpeace-ekin bat egin. Zure laguntzarekin, gobernuei eta udaleei, higikortasun iraunkorra errazteko eskatzeko indarrak gehitzen ditugu. Sakatu hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!