Non eros ditzezaket baso-produktu ziurtatuak? (FSC ingeleraz)


Greenpeace-k zuraren, kortxoaren eta beste baso-produktu batzuen kontsumoa babesten du, zura baliabide berriztagarria delako eta beste material toxiko batzuk baino askoz ekologikoagoa (PVC-a bezala) edo haien ekoizpena garestiago eta kutsatzaileagoa delako besteak beste (aluminioa, burdina, zementua...bezala). Zura karbonoaren biltegi naturala da eta bere kontsumo arduratsuak tokian tokiko populazioen garapen sozioekonomikoari laguntzen dio. Greenpeace-k bermerik gabeko zur kontsumoak pobrezia, deforestazioa eta espezieen desagertzea areagotzen dituela, eta aldi berean biodibertsitatea txikiagotzera laguntzen duela salatzen du. Horregatik zura era arduratsuan kontsumi dezazula aholkatzen dizugu, honela planetako azken lehen mailako basoak salbatzera laguntzen duzu.

Zur ziurtatua, baso edo landatzen baso-kudeaketak irizpide ekologiko, sozial eta ekonomikoak kontuan hartzen dituen jatorria bermatzen duen akreditazioa duen hura da. Izan ere, enpresen ingurumen-kalitateko ziurtagiriak, inportazio baimenak, jatorri-ziurtagiriak, etab.-rren bezalako egiaztapen asko daude irizpide hauekin zer ikusirik ez dutenak.

Greenpeace-k FSC(Forest Stewardship Council) egiaztapena babesten du beste nazio-sistema batzuen (CSA, SFI, CIFOR, NTCC) edo eskualdekoen (PEFC-a) kontra. FSC-a nazioarteko, ez-gobernuko eta irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da. Bere helburua ingurumenarekin arduratsua, sozialki onuragarria eta ekonomikoki bideragarria den baso-kudeaketa mundu guztiko basoetan bultzatzea da.

Interes lotura