Usamos cookies para mejorar tu experiencia.
Entendemos que estás de acuerdo si sigues navegando.

Greenpeacek Kontxako hondartza desagerrarazi egin du euskal gizarteari eskatzeko bihar planetarengan pentsatuz botoa eman dezaten

11-07-2020

  • Erakunde ekologistak hautesleei gogorarazi die bihar beren botoak ingurumenaren arloan ere erabakitzen duela, eta, aldatutako argazki batean, larrialdi klimatikoa geldiarazten ez badugu Kontxako hondartza nolakoa izango den erakutsi die
  • Irudi ukituak Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldearen (IPPC) aurreikuspenen arabera klima aldaketaren aurrean jarduten ez badugu euskal kostaldeak izango duen aldaketa erakusten du
  • Ondorio suntsitzaileak saihesteko, hurrengo legegintzaldian 2030ean CO2 emisioen %55eko gutxienezko murrizketa lortzeko bidea finkatu behar da, 1990eko datuekin alderatuta

Donostia, 2020ko uztailaren 11a. – Greenpeaceko ekintzaileak Donostiako Kontxako hondartzara joan dira gaur, larrialdi klimatikoaren aurrean irmoki jokatu ezean euskal kostaldean izango dugun egoera agerian uzteko eta herritarrei horren arabera bozkatzeko eskatzeko. Erakunde ekologistako boluntario batek aldatutako argazki bati eutsi dio. Argazki horretan ikus daiteke Donostiako hondartzak izango duen itsas mailaren igoera suntsitzailea, komunitate zientifikoak klima aldaketari aurre egiteko emandako gomendioak jarraitzen ez baditugu. Irudi simulatuaren atzean, oraindik salba daitekeen hondartza baten egungo errealitate zoragarria. Eta kartelean, mezu gakoa: “Larrialdi klimatikoa: zure botoa erabakigarria da”.

Horrela, Greenpeacek bihar hauteskundeetan parte hartzera deitutako milioika euskal herritarren arreta erakarri nahi izan du, gogorarazteko nurri habéis batean erabaki politikoek ereduak alda ditzaketela edo bide egokiak har ditzaketela ingurumen arazoei irtenbideak emateko eta beraz, horiek kontuan hartuta bozkatzeko eskatzeko.

Itsas mailaren igoera ia metro batekoa izan daiteke 2100. urterako, berotze globalak 3 °C-tik gora egiten badu; estatuek hartutako konpromiso eskasekin horixe gertatuko da, hain zuzen ere, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) joan den irailean eman zuen ozeanoen txostenaren arabera. Dokumentuan datu kezkagarriak ageri dira, halaber, gai hauei buruz: itsasoaren azidotasuna handitzea, permafrostaren urtzea eragiten duten berotegi efektuko gasak askatzea eta itsasoko bero olatuak areagotzea.

Ildo horretatik, Kontxako hondartzak izango duen eraldaketa erakusten duen irudiaren aurrean, Lorea Floresek, Greenpeaceko Euskadiko koordinatzaileak, honako hau esan du: “Zientziaren oharrak kontuan hartzen ez baditugu eta klima aldaketaren aurrean presaz eta irmo jokatzen ez badugu, etorkizun hori espero dugu. Hurrengo gobernuak erantzukizun oso handia izango du, eta horregatik eskatzen diogu jendeari ingurumenaz pentsa dezala bozkatzerakoan”. “Krisi ekologikoaren aurrean, isiltasuna ez da aukera bat. Euskadin anbizio handiko politika ausartak behar ditugu larrialdi klimatikoari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko”, gaineratu du Floresek.

Greenpeacek pasa den ekainaren 23an Greenpeacen proposamenak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako (Krisiekologikotik COVID-19-r a. Sistemaren eraldaketa beharrezkoa da) dokumentua aurkeztu zuen zeinetan hainbat neurri proposatzen diren, sistemaren eraldaketa ikuspegi berde eta sozial batetik egiteko. Dokumentu hau indar politiko guztiei bidali zitzaien eta gehiengoarekin bilerak egin ziren aurkezteko.

Greenpeacek eskatzen du legegintzaldi honetan bide-orria ezar dadila, 2030erako gutxienez CO2 emisioak %55 murrizteko 1990eko datuekin alderatuta, eta zero garbia 2040rako, eta Klima Aldaketaren Euskal Legea onar dadila, asmo handikoa, emisioak murrizteari eta bidezko trantsizioari dagokienez.

Oharra:

Argazki hau IPCCren eskala globaleko itsas mailaren igoeraren proiekzioak kontuan hartuta egin da, eta kaltetuko diren lekuak identifikatzen laguntzen duen tresnatzat hartu behar da.

KALITATE ALTUKO ARGAZKIAK ETA TELEBISTARAKO IRUDIAK HEMEN.


Partekatu!

Material audiovisual relacionado
KALITATE ALTUKO ARGAZKIAK ETA TELEBISTARAKO IRUDIAK
Si quieres estas imágenes en alta definición escríbenos o llama a nuestra oficina de prensa