{"id":2302,"date":"2017-11-09T11:21:04","date_gmt":"2017-11-09T10:21:04","guid":{"rendered":"https:\/\/es.greenpeace.org\/eu\/?post_type=post_faqs&p=2302"},"modified":"2017-12-12T09:49:34","modified_gmt":"2017-12-12T08:49:34","slug":"que-es-mas-sostenible-libros-en-papel-o-el-libro-electronico","status":"publish","type":"post_faqs","link":"https:\/\/es.greenpeace.org\/eu\/preguntas-frecuentes\/que-es-mas-sostenible-libros-en-papel-o-el-libro-electronico\/","title":{"rendered":"Zer da iraunkorragoa: paperezko liburuak ala liburu elektronikoa?"},"content":{"rendered":"

Informazioa formatu digitalean asko hedatu den arren, munduko paper-eskariak hazten jarraitzen du, nahiz eta krisi ekonomikoagatik azken urteetan gutxiagoa izan. Papera eralgitzen dugu, gehiegi kontsumitzen dugu: munduko populazioaren % 10ak soilik (Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerika) munduko paperaren % 50a baino gehiago kontsumitzen du. Europak eta Amerikak munduko media baino 6 aldi paper gehiago kontsumitzen dute.<\/p>\n

Planetako leku askotan, basoak eta beste ekosistema natural batzuek, paper-industriari zuzendutako hazkunde azkarreko zuhaitz landatzeengatik ordezkatuta izan dira eta dira oraindik. Munduko paper-industriak erabilitako zuntz birjinaren % 17a, bereziki Kanadako, Finlandiako, Errusiako eta Indonesiako, lehen mailako basoetatik dator.<\/p>\n

Papera, basoak eta landatzeak ondo kudeatuak baldin badira, baliabide berriztagarri batetik etortzea edukiko du bere alde. Karbono-biltegiak dira eta zelulosa-zuntzak birziklagarriak dira hainbat alditan. Neurri egokiekin, paperak bizitza-ziklo onargarria du, nahiz eta beti honen erabilera eraginkorra egiteko joera hartu behar izan.<\/p>\n

Zein da liburu elektroniko baten bizitza-zikloa? Liburu elektronikoa deitzen den bezalako irakurketa-euskarri elektronikoen erabilerak, paperaren eskaria gutxi dadin eragin lezake. Baina arazo berri eta arriskutsua sortzen du: bere fabrikaziorako lehengaien igoera eta hondar elektronikoen hazkunde bizkorra.<\/p>\n

Urtero, ordenagailu zahar, telebista, inprimagailu, fax, telefono mugikor, etab. milioi tona, hondakindegietara botatzen dira edo errausten dira. Honek atmosferan, ingurumenarentzat eta osasunarentzat oso kaltegarriak diren substantzien igorpena dakar. Europatik, Estatu Batuetatik, Japoniatik eta industrializatutako beste herri batzuetatik, Asiara eta Afrikara esportatzen dira, sarritan era ilegalean. Han, hondar hauek desegiten dituzten pertsonak, haien artean umeak, bere bizitzetarako ondorio dramatikoa duten substantzia kimiko toxikoko koktel baten eraginpean jartzen dira.<\/p>\n

Liburu elektronikoa arazo honi gehitzen zaio orain. Eta bere hurrengo belaunaldiak eta modelo zaharkituak hondakinak izango dira irakurle berriek erosi zutenetik 6 hilabete edo urte baten ondoren.<\/p>\n

Zaharkituko hondar elektroniko mendi hauen hazkunde-tasa krisi-dimentsioetara helduko da, aparatu hauen ekoizpenetik eta salmentatik irabazi nabarmenak lortzen duten elektronika-enpresek, beraien erantzukizunak ez badituzte onartzen. Hobe daitezkeen, birzikla daitezkeen edo era seguruan elimina daitezkeen substantzia kimiko arriskutsurik gabeko produktu iraunkorrak egitea posiblea da, eta haiek kudeatzeko teknologia egokirik ere ez daukatenen atzeko patioan hondakin arriskutsu bezala ez bukatzea.<\/p>\n

Konponbide bakarrik ez dago, baina garrantzitsua da:<\/p>\n