Lima tarta ontziak

Udazkeneko errezeta

Udazkena dator, hotza egiten hasi da eta, hostoak horitzen ikusita, zera eskatzen digu gorputzak... gozoki bat! Ezta? Eta bertakoa, ekologikoa eta sasoikoa bada, hobe. Ba... Alma Obregón baino hoberik ez dago guri ideiak emateko, eta ontzitan prestatutako lima tarta ikusgarri bat dakarkigu; gainera, beste sasoietara egokitu dezakezu. Gozo batek beti duelako gustu ona :).

Osagaiak

Oinarrirako

  • 60 g gurin hotz kubotan
  • 60 g kanabera azukre integral
  • 60 g irin
  • 60 g almendra eho

Lima-kremarako

  • 4 gorringo
  • 100 ml lima-zukua
  • Bi lima-birrinduak
  • 110 g azukre
  • 66 g gurin giro-tenperaturan

Merengerako

  • 2 zuringo
  • 120 g azukre
  • 30 ml ur
  • 1/2 koilarakada glukosa

Elaborazioa

Oinarrirako

Osagai guztiak irabiagailu batekin integratu,"mami"-en loditasuna izan arte. Labeko erretilu baten gainean zabaltzen dugu eta 180º-tan laberatu, doratu arte. Erabat hozten uzten dugu eta ontzietan banatzen dugu.

Lima-kremarako

Lehenik eta behin, gorringoak azukrearekin gogor irabiatzen ditugu. Lima-zukua gehitzen diogu eta berriro irabiatzen dugu nahasketa homogeneoa izan arte. Nahasketa pixka bat berotu loditzen hasi arte. Loditzen denean, sutatik kendu eta gurina gehitzen diogu. Mugitzen dugu guztia guztiz integratzeko. Ontzietan banatu eta erabat hozten uzten dugu.

Merengerako

Azukrea urarekin eta glukosarekin nahasten dugu kazola batean eta berotzen jartzen dugu azukre-termometroaren tenperatura 118ºC-ra iritsi arte.Bitartean, elur-puntuan jartzen ditugu zuringoak. Almibarrak adierazitako tenperaturara iristen denean, zuringoen gainera botatzen dugu pixkanaka-pixkanaka, irabiatzeari utzi gabe, hari bat balitz bezala (almibarra irabiagailuaren hagatxoetan ez erortzeko kontuz izaten). Merengea distiratsua izan arte irabiatzen jarraitzen dugu. Ontzitxoak merengearekin dekoratu eta sopletearekin doratu egiten dugu.