Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

GREENPEACE ESPAINIA ELKARTEA da arduraduna (aurrerantzean"GREENPEACE”) Bere helbidea ondorengoa izanik: San Bernardo kalea 107, 1.solairua, 28015, Madril.

Zalantzarik edo pribatutasunaren gaineko edozein alderdiren gaineko kontsultarik izatekotan, GREENPEACE gure posta-helbidean edo info.es@greenpeace.org helbide elektronikoan komunika dezakezu.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, GREENPEACE-ekin aldez aurretik mantendutako erlazioen bidez edo gaur egun gure entitatearekin mantentzen dituzun erlazioengatik lortu dira: bazkidea edo dohaintza-emailea izateagatik, gure kanpainaren batean parte hartu izanagatik, gaur egun boluntarioa, aktibista edo kolaboratzailea izan edo aurretik izanagatik, edo gure jardueren, kanpainen eta ekimenen gaineko promozio-informazioa igor diezazugun eskatzeagatik.

Zein datu pertsonal tratatzen ditugu?

Aurrerago azaltzen diren legezko helburuekin tratatuko ditugun zure datuak hurrengoak dira:

Zurekin erlazioa mantentzeko beharrezko datuak:

  • Izena
  • Abizena
  • NAN
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia

Beharrezkoa denean, zurekin dugun erlazioa kasu, zuk boluntarioki erraztutako beste datu batzuk tratatzera hel gaitezke:

  • Jaioteguna
  • Sexua
  • Lehentasun-hizkuntza
  • Posta-helbidea
  • Ekarpen ekonomikoa
  • Banku-datuak
  • Lanbidea
  • Boluntario gisa aritzeko eman diguzun informazioa.
  • Irudi propioa

GREENPEACE-ekin mantenduko dituzun etorkizuneko erlazio eta interakzioetan zehar, boluntarioki errazten dizkiguzun datu gehigarri haiek tratatuko ditugula informatzen dizugu ere, sare sozial edo beste aplikazio baten bitartez emandakoak barne. Datu hauek, zure berezko pribatutasun-konfigurazioaren, sare sozialaren erabileraren edo aplikazioaren araberakoak dira, halaber, sare sozial edo aplikazio bakoitzaren berezko pribatutasun-politiken arabera, horregatik aipaturiko sare sozialen edo aplikazioen bidez guri datuak erraztu baino lehen, hauek arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure sortze-helburuekin konplitzeko, mundo mailako ingurumenaren arazoak ebazteko eta etorkizun berdea eta baketsua izateko beharrezko konponbideak bultzatzeko, gure bazkideen, dohaintza-emaileen, boluntarioen, kolaboratzaile eta ziberaktibisten datuak hurrengo xedeekin tratatzen ditugu:

  • Gure erlazioa amaitua izanda ere, GREENPEACE-en gaineko Informazioa, SMS-ez, telefonoz, postaz edo posta elektronikoen bidez bidaltzea, interesatuak aurkakoa adierazi ezean; eta eskatutako informazio-eskaerei erantzutea.
  • GREENPEACE-ekin kolaborazio ekonomikoa bultzatzea, baita beste mota batzuko parte-hartze aktiboak ere (kanpainak sinatzea, etab.)
  • GREENPEACE-en Kolaborazioa sustatzea boluntario-sarearen bidez.
  • GREENPEACE-en boluntario sareagatik edo sarerako antolatutako jardueretan parte-hartzea koordinatzea.
  • GREENPEACE-ek antolatzen dituen ekitaldi eta jardueretara gonbidatzea.
  • Asetze-galdeketak egitea.
  • Profilak lantzeko oinarrizko jarduerak, zuzenki eman diguzun informazioan oinarritutakoak eta aurreko jardueren kudeaketa egokia ziurtatzera zuzendutakoa.

Zure datuak gainera, aurretik parte hartu izan duzun jardueren, kanpainien eta antzeko ekimenen gaineko promozio-komunikazioak bidaltzeko (bide elektronikoak barne) tratatzen ditugu ere.

Interesatua promozio-komunikazio mota hau jasotzearekin kontra ager daiteke, bai orain, bai edozein momentuan info.es@greenpeace.org helbide elektronikora posta elektronikoa bidaliz edo GREENPEACE-en posta-helbidera eskaera bat zuzenduz.

Zer arrazoigatik trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalen tratamendua, GREENPEACE-ekin duzun erlazioaren mantentzearekin: bazkide, dohaintza-emaile, boluntario, kolaboratzaile edo ziberaktibista izatearekin bat dator, eta aipaturiko erlaziotik ondorioztatutako kontratuzko beteharrak betetzeko nahitaezkoa denez, legitimatuta dago.

GREENPEACE-en jardueren, kanpainen edo parte hartu izan duzun antzeko ekimenen gaineko promozio-informazioaren bidalketarako erabiltzen diren zure datu pertsonalak,  gure entitatearen interes legitimoarekin bat dator eta indarreko araudiak baimenduta dago.

Boluntario gisa aritzeko, zure datu pertsonalen erabilera nahitaezkoa da, boluntarioen gaineko indarreko araudiak horrela ezartzen duelako.

Noiz eta zer arrazoigatik erraz ditzazkegu zure datuak bitartekoei?

Ez ditugu inoiz zure datu pertsonalak salduko, alokatuko edo utziko, baina hauek ondorengo hartzaileei erraztu ahal izango zaizkie, ondoren azaltzen diren arrazoiengatik:

  • Administrazio publikoak: GREENPEACE , bere jardueragatik, lotuta dagoen legezko betebeharrak betetzeko.
  • Eskaera eta kanpaina-hartzaileak: eskaera bat sinatu edo akzio batean zure datuekin parte hartzen duzunean, kanpainaren hartzaileak, kanpaina hauetatik ondorioztatutako beharrekin konplitzeko ezinbesteko datuak jasotzen ditu Greenpeace-engandik, hauen artean: izena, abizenak, NAN-a, posta-kodea eta posta elektronikoa. Greenpeace-ek hartzaileez informatuko dizu kanpaina bakoitzean.
  • Beraien zerbitzua emateko, zure datuak jakitea behar duten GREENPEACE-ek kontratatutako hornitzaileak.  GREENPEACE-ek, pribatutasuna babesteko araudiak eskatutako konfidentzialtasuneko eta beharrezko datu pertsonalen tratamenduko kontratuak izenpetuta ditu hornitzaile hauekin.
  • Boluntarioki parte hartzen duzun kanpainen, jardueren eta ekimenen antolaketarako edo koordinaziorako beharrezkoak izan daitezken bitartekoei  egindako lagapen haiek.

GREENPEACE-ek etorkizunean beste datu pertsonal-lagapen batzuk egingo balitu, egoki informatuko zaitu.

Datuen nazioarteko transferentziarik egiten dugu?

GREENPEACE-ek gehien bat Europar Espazio Ekonomikoan (“EEE-a”) kokatutako hornitzaile teknologikoen zerbitzuak kontratatuta ditu. EEE-arekin zerikusirik gabeko herri batzuk, Europako Batzordeaz onartuak daude datu-babeseko maila egokiaren bermatzaile bezala EEE-aren arauen arabera, eta aipaturiko herrien zerrenda hemen eskuragai dago.

Europako Batzordearen arabera egokiak ez diren herrietarako EEE-aren transferentzietarako, GREENPEACE-ek kontratuak, bermeak eta bere pribatutasuna babesteko beharrezko babesak izenpetzen ditu.

Bere pribatutasunerako bermeen gaineko informazio gehiagorako, GREENPEACE-rengana jo dezakezu info.es@greenpeace.org edo gorago aipatutako posta-helbidera idatziz.

Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak GREENPEACE-ekin erlazioa mantentzen duzun bitartean mantenduko dira, eta aurkakoa ez badiguzu komunikatzen, aipaturiko erlazioa amaitu ondoren ere, edozein arrazoiengatik eta aplikatzekoak diren legezko agindu-epeetan zehar. Suposizio honetan, gure legezko eta/edo kontratuzko betebeharrak betetzea akreditatzeko erabiliko dira. Zure informazio pertsonala eta hau jaso izan den helburuak kontuan hartuta, beharrezko denboran edo baimendutakoan mantenduko dugu. Informazioaren gordetze-epeak zehazteko irizpideek gure lege-betebeharrak, behar estatistikoak edo informazioa gordetzea gure jarrera juridikoaren arabera komenigarria ote den osatzen dute.

18 urte baino gazteagoa bazara

Adingabea bazara eta gure webguneren bat erabiltzen baduzu edo gure kanpainaren batean parte hartzen baduzu, mesedez, ez iezaguzu bidal zure datu pertsonalik ezta zure gurasoenak edo tutoreenak ere haien baimenik gabe. Haiek ados badaude, gure kanpainetan eta jardueretan parte hartu ahal izango duzu kasu bakoitzean agindutakoaren arabera. Zalantzaren bat baduzu, esan zure gurasoei edo tutoreei gurekin harremanetan jartzeko info.es@greenpeace.org helbide elektronikora idatziz.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Zure atzitze, zuzentze, ezabatze eta eramangarritasun eskubideak erabili ditzakezu, baita tratamenduaren mugatze eta/edo aurka jotzea ere aipatutako posta eta helbide elektronikoaren bidez.
Halaber, zure datu pertsonalen prozesamenduak araudia edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen duela uste baduzu, kexa bat aurkeztu dezakezu:

  • Zure pribatutasunerako bermeen gaineko informazio gehiagorako, GREENPEACE-erengana jo dezakezu  info.es@greenpeace.org edo gorago aipatutako posta-helbiearen bitartez.
  • Datu-Babeseko Espainiako Agentziarengana joz, bere egoitza elektronikoaren edo bere posta-helbidearen bitartez.

Cookieak

Web-orri honek webguneko erabiltzaileek egiten duten erabilera analizatzen lagun diguten cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-a erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen den artxibo txikia da honek webgunea bisitatzen duen bakoitzean. Adibidez, erabiltzailea webgunera itzultzen denean, cookie-ak bere nabigatzailea identifikatzeko balio digu. Web-orri honek Google Analytics, Googleko Web- Analisi zerbitzua erabiltzen du. Erabiltzaileek nabigatzailea konfigura dezakete cookie guztiak blokeatzeko. Aipaturiko kasuan, agian erabiltzaileak ez du lortuko webguneak dituen funtzionaltasun guztietara heldu. Cookieak ez dira erabiltzen erabiltzailearen informazio pertsonala biltzeko.