Oihan primarioak oraindik komertzialki ustiatu ez diren baso hedadura itzelak dira. Munduko baso-azaleko laugarren parte bat baino ez dute suposatzen. Gainerakoa deforestatua, degradatua edo giza jardueraz zatikatua izan da.
FAO-aren arabera, urtero
8,8 milioi
baso-hektarea desagertzen dira, Andaluzia osoa baino azalera handiagoa.
2000 eta 2013a bitartean planetan geratzen diren lehen mailako basoen
%8
degradatu zen.
Berotegi-efektuko gasen
%12
deforestaziotik eta lurraldearen erabileraren beste aldaketa batzuetatik dator
Un tractor transporta troncos. Vista aérea de la construcción de la presa de Belo Monte. Zona deforestada en el Amazonas

Arazoa

Oihan primarioak, edo baso-paisaia ukigabeak, lurreko biodibertsitatearen zati handia barne hartzen duten eta karbono-biltegi itzelak osatzen dituzten baso-area birjina handiak dira. 2013an, baso-paisaia ukigabeek 11,81 milioi km2 egiten zuten, batez ere Kanadan, Errusia, Brasil, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Indonesia kokatuak. Triste, hondatuak edo degradatuak izaten ari dira giza jardueragatik.

Ekosistema birjina hauek, lurralde hauetako zaindari handiak diren, herri indigenen etxea dira, baso hauen galera beraz, kultura indigenen desagertzea ere bada. Gainera, basoen suntsiketak flora eta faunaren espezie interesgarrien desagertzea eta klima-aldaketaren arduradunak diren berotegi-efektuko gas kantitate handien emisioa eragiten du. Baso hauek salbatzea herri guztien lehentasuna izan behar du.

Lehengai-ekoizpenerako (soja, palma olioa, haragia, kautxua, kaña-azukrea, papera, zura, etab-erako…) nekazaritza eta abelazkuntza mugaren hedapena arazo honen arduradun nagusia da. Eta zur-ustiapena, megaproiektu hidroelektrikoak, meatzaritza eta petrolio-ustiapena deforestazioaren eta oihan primerio hauen degradazioaren arduradunak ere badira.

Eta lehengaietako eskari neurriagabe honen jatorrian kontsumo eredua eta mendebaldeko bizimoduko ohiturak , seinalatu behar dira, baita egungo munduko sistema ekonomikoaren desorekak ere.

Espainian ez dira oihan primariorik geratzen, nahiz eta mendigune menditsu batzuetan mehatxatutako flora eta fauna-espezieen etxea diren baso zahar edo helduen gotorlekuek bizirik jarraitzen duten arren. Ezinbestekoa da baso hauek ezagutzea eta babestea, baita haien etorkizuna arriskuan jar ditzaketen giza jarduerak saihestea ere.

konponbidea

Oihan primarioak hondatzen dituzten mehatxu mota handia existitu arren, oraindik erreakzio-aukera badago. Baina haiek salbatzea lortzeko, halako neurri batzuk hartzea premiazkoa da:

  • Oihan primarioen babesari ,lehentasuna ematea akordio aldeaniztunetan lortutako konpromisoak betez eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta herri indigenen eskubideak nagusitzen dituen munduko gobernantza hobearen bitartez.
  • Oihan primarioekin operatzen duten herrietako enpresek ekosistema hauetan negatiboki talka egin dezaketen proiektuetan parte har dezaten sahiesteko politikak inplementatu behar dituzte ingurumena, giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, etab.-eko gaien inguruan enpresa-erantzukizuna bultzatzeko.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren ,bidez, basoen suntsiketarekin edo giza eskubide-bortxaketarekin lotuta ez dauden produktu haiei lehentasuna eman behar diete.
  • Hiritartasunak bizimodu eta kontsumo eredu iraunkorrak hartu behar ditugu, behargabeko kontsumoa eta baliabideen xahutzea saihestuz eta erosketa kontziente eta planetarekin eta giza eskubideekin konprometitua eginez.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-k, baso hauetan bizi diren komunitate lokalekin batera, suntsiketa eta planetako lehen mailako basoen degradazioa saihesteko lan egiten du.

Abereen, sojaren edo palma-olioaren , ekoizpenerako nekazaritza-hedapena Amazoniako euri-oihan tropikalaren edo Indonesiaren suntsiketa gehienaren atzean dagoela ikertu eta dokumentatu dugu. Baita, zura edo paperaren ekoizpenerako baso-industriaren ardura basoen degradazioan ikertu eta erakutsi ere.

Baina ez dugu soilik Ikertzen eta salatzen. Gobernuei mozketa ilegaletako jatorridun baso-produktuen inportazioa saihets dezaten eta, Pariseko klima-aldaketaren kontrako Akordioarekin konplitzeko era bezala, zero deforestazio-politikak abiaraziz, deforestazioaren kontra borrokatu dezaten eskatzen diegu ere. Halaber, kanpainak egiten ditugu multinazional handiek deforestaziotik datozen lehengaietako, bere hornikuntza kateak garbi ditzaten. Edo bankuekin hitz egiten dugu basoak hondatzen dituzten aktore ekonomikoak finantzatzeari utz diezaioten. Edo ingurumena eta giza eskubideak suntsitzen dituzten proiektuak abiarazten dituzten enpresa elektriko, eraikitzaile edo aseguru-etxeei aurre egiten diegu ere.

Greenpeace-tik, tamaina handiko ingurune arazo eta arazo soziala bihurtu diren intentsitate altuko baso-suteak bezalako hain arazo konplexuaren ondorioak txikiagotzeko, auzitara eramaten eta konponbide desberdinak proposatzen lan egiten dugu.

«Duela 20 urte baino gehiagotik, Amazonia brasildarreko euri-oihan tropikaletan, Kongoko erroan eta Indonesian kanpainak landu ditugu; eta baso borealedun herrietan, Kanada, Finlandian edo Errusian bezala lan egiten dugu ere. »