Lurraren bizitza ozeanoen baitan dago. Giza jardueratik eta klima-aldaketatik babestuko dituen Ozeanoen Itun Globala behar dugu.

Gure itsasoen
% 30 babestea eskatzen dugu
2030a baino lehenago
Ozeanoen
%3a baino gutxiago
daude babestuta
Ozeanoek, gizakiak, 70eko hamarkadatik sortutako aparteko beroaren
%93a
baino gehiago xurgatu dute

Arazoa

Kontaezinak dira ozeanoek gure egunerokotasunean eskaintzen dizkiguten onurak: fenomeno meteorologiko garrantzitsuenetan eragiten dute, klima arautzen dute, arnasten dugun oxigenoa produzitzen dute eta baleen, marrazoen, dortoken eta beste espezie batzuen etxea dira.

Baina, harrigarrigarria dirudien arren, itsaso eta ozeanoen uretako bi heren (planetaren erdia termino absolutuetan) biodibertsitatearen babesari dagokionez, erregulaziorik gabeko nazioarteko urak dira. Gizatearen etorkizuna ozeanoen kudeaketa iraunkorraren mendean dago.

Arrantza eutsezin eta ilegalak, Itsaspeko meatzaritza, itsasontzi-trafikoak, poluzioak eta klima-aldaketaren efektuek, gure itsas ingurunea sakonki mehatxatzen egon dira hamarkadetan. Itsas hondoaren ondasuna, bere ekosistemak eta aniztasuna arriskuan daude. Koralak bezalako organismo asko, planktona eta krustazeoak, oso sentikorrak dira ozeanoaren azidotzearen efektuen aurre. Honek, berotze globalarekin lotuta espezieentzat zein gizateriarentzat inpaktu itzulezinetara eraman dezake.

Mediterraneoan ebaluatu diren arrainetako populazioen % 90 gainustiatuta dago. Munduko populazioen % 58 erabat ustiatuta dago. Gainera, Espainiar lurraldean itsasertzaren urbanizazioa nagusitu da itsasbazterreko ekosistemak babestu ordez. Espainiak bere uren % 8 du babestuta soilik eta arrantza edo itsasbazterraren politiken kudeaketaren inplementazio errealik gabe, gure itsasoen degradazioa geldiezina da.

SINATU ETA OZEANOENTZAT BABESA ESKATU

Konponbidea

2030erako Ozeanoen Mundu Mailako Ituna behar dugu gure ozeanoetako nazioarteko uren % 30 gutxienez babesteko konpromisoa nazio guztiek har dezaten. Itsas santutegiak, bertan bizi diren espezieen babesleku izan daitezke, hain zuzen ere, hauen ugalketa eta garapena baimentzen dutelako gainustiapen industriala, poluzioaren eta klima-aldaketaren efektuetatik kanpo.

Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu jasangarrian kontserbatzea eta erabiltzea arrantzalekuak babestea da, espezie bakarrak kontserbatzea, ekosistema ahulenak zaintzea eta, gainera, krisi klimatikoari, plastikoen presentziari eta ozeanoetako beste giza jarduera batzuei erantzuteko gai izatea. Eta hori egiteko modurik eraginkorrena itsas santutegien sare baten bidez da.

Hainbat itun eta erakunde dira itsaso zabala kudeatzeaz arduratzen direnak, baina batez ere hauek erauzi eta ustiatzeko, ez babesteko. Eta orain joera hori aldatzeko aukera dugu: Ozeanoen Mundu mailako Itunaren arabera, munduko ozeanoetan zehar santutegi sare handi bat egotea posible izango litzateke, 2030erako gutxienez santutegien % 30 babestuz. Gogoratu zuk ere kolaboratu dezakezula eskaera sinatuz.

Zer egiten ari da Greenpeace?

Ozeanoen etorkizunerako, bere biodibertsitate eta haien mendean dagoen bizitza guztirako hain une erabakigarrian, Greenpeace-etik, itsas zabalaren urak eta itsas-hondoak babesteko, Ozeanoen Mundu Mailako Ituna betetzea behartzen diogu Nazio Batuei.

Gure helburu nagusia, ozeano eta itsaso osasungarriak lortzea da, berreskuratutako arrain-populazio, ondo mantendutako itsas-ekosistema eta arrantza iraunkorretik bizi ditzaketen arrantzale iraunkorreko komunitateez osatua.

Ozeano eta itsasoen osasuna, itsasbazterreko hirigintza ilegala, poluzioaren kudeaketa txarra, itsasontzi-trafikoa, itsasertzaren gaineko presioa baztertzean datza, halaber, klima-aldaketaren eta azidotze ozeanikoaren efektuak aurreikusi eta aurre egitea baimentzen duten erremintak zehaztea.

Espainiak asko du egiteko zentzu honetan. Horregatik kutsaduraren eta kostaldearen urbanizazioaren kontrolean, arrantza-politika iraunkorren inplementazioan eta itsas babesaren alde lan egiten dugu.

 

Zer egin dezakezu zuk?

Sinatu Ozeanoen Ituna eskatzeko!  Dakizunez, gure itsasoen % 30 babestea 2030-a baino lehen ezinbestekoa da planeta osoarentzat.

Ekin zure kontsumoari! Ozeanoekin kontsumo iraunkorreko eredu bat hartzea da ozeanoak babesteko modurik onena. Arraina jaten baduzu, hemen uzten dizkizugu aholku batzuk zure erosketa-saskiak itsas ingurunea errespetatzen duela ziurtatzeko. Plastikoen erabilera murriztea ere garrantzitsua da, plastiko gehienak itsasoan amaitzen baitira. Hemen uzten dizkizugu ideia batzuk hori egiteko.

Egin bat Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte izan, gobernuei eta enpresei gure ozeanoak babesteko neurriak har ditzaten eskatzeko. Pertsona bat iristen ez den lekuan, talde bat bai.

Egin klik hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!

 

Erlazionatutako edukia