Nazioarteko erakunde ekologista eta bakezalea gara, ekonomiko eta politikoki independentea, gobernuen, alderdi politikoen edo enpresen dohaintzarik ezta presiorik ere onartzen ez dituena

Greenpeace-ek akzio zuzena eta ez bortitza erabiltzen du: arreta publikoa ingurumenaren mundu mailako arazoengan erakartzeko eta etorkizun berdea eta bakean izateko beharrezko konponbideak bultzatzeko.

herrialde

Greenpeace Europako, Amerikako, Asiako, Afrikako eta Pazifikoko 55 herrietan dago.

bazkide baino gehiago Espainian.

milioi

bazkide Mundu osoan.

Alde lan egiten dugu

Klima-aldaketa gelditzeko.

Biodibertsitatea bere forma guztietan babesteko.

Poluzioa eta ozeanoen, lurren, airearen eta ur gezaren gehiegizko erabilera sahiesteko

Bakea, munduaren desarmatzea eta bortizkeria eza bultzatzeko.

resist[1]

Protesta baketsuko akzioak

Ingurumen-mehatxuak salatzeko eta gobernuak eta enpresak desafiatzeko gaude, bereziki gure ingurunea eta gure etorkizuna babesteko haien agindua betetzen huts egiten dutenean.

Gure misioa betetzeko ez dugu aliaturik ez aurkari iraunkorrik. gizartearen ingurumen-aukerei buruzko eztabaida ireki eta informatua bultzatzen dugu. Ikerketa, lobbya eta diplomazia erabiltzen ditugu gure helburuak lortzeko, baita borroka ez bortitzak ere ingurumen-kausak eztabaida publikora eramateko.

Arctic Sunrise in the Barents Sea

Gure itsasontziak

Greenpeace-en itsasontzi flota aktibo bakarra da lurra babesteko borrokan. Gure itsasontziak bizi-erreminta dira gure kanpainentzat, lekukoak izatea eta ingurumenak sufritzen dituen mehatxuen kontra jokatzea baimentzen digute.

grupo-activistas-2[1]

Boluntariotza

Boluntarioak gure erakundearen arima eta motorra dira. Borondatearekin eta uste osoarekin, gure planeta babesteko jokatzea erabaki duten pertsonak dira.

Artemio Precioso Sariak

Artemio Precioso Saria, ingurumenaren eta bakearen defentsaren adibide diren erakundeei eta pertsonei esker ona da.

Informazio gehiago »