Bazenekien Europar Batasuneko nekazaritza ekologiko-azalera handiagoko herria Espainia dela?

2016an Espainian ia
2 milioi
hektarea nekazaritza ekologikoan erabili ziren
Landa eta Familia-nekazaritza munduko elikagaien
%80 inguru
produzitzen du
2014ean
79.000 tona
plagizida baino gehiago erabili ziren Espainian

Arazoa

Gaixotasun-garapena, erleak bezalako bizi-intsektuen desagertzea, gure uren eta lurren poluzioa, deforestazioa, klima-aldaketarako ekarpena… Hauek nekazaritza industrialaren ondorioetako batzuk dira. Gainera, nekazaritza-mota hau:

  • Ur eta petrolio kantitate handia kontsumitzen duen eredu suntsigarria da.
  • Balio handiko ekosistema deforestazioarekin erlazionatua dagoen eredua da.
  • Berotegi-efektuko gas-isuriak; akuiferoak, lurzoruak eta elikagaien kutsadura eta biodibertsitateari eragiten dioten produktu kimikoak (ongarri eta pestizidak) erabiltzen dituen eredua da.
  • Nekazari txikiak kaltetzen dituena eta, esku gutxitan, nekazaritzaren kontrola batzen duen eredua da, ( merkatu agrokimikoaren % 76a sei multinazionalek kontrolatzen dute eta hiruk hazi merkatuaren % 53a), elikadura-subiranotasuna mehatxatuz.
  • Oro har agroaniztasuna eta biodibertsitatea mehatxatzen dituen eredua da.
  • Berotegi-efektuko gas-isurien laugarren parte baten arduraduna da.
  • Planetako ur gezaren % 70a kontsumitzen du.

Nekazaritza industriala elikagai-ekoizpena masiboki areagotzeko helburu bakarraz jaio zen… eta lortu zuen, baina ez gure belaunaldiak ezta etorkizunekoak ordaindu ahal izango dituen “interes” batzuekin. Errealitate tristea, elikagaien % 30a gutxi gora behera zakarretara botatzen dela da, gosea duten pertsona kopurua 800 milioiko zifra kezkagarrira gainditzen denean. Gainera zaborrean amaitzen duten elikagai hauek produzitzeko baliabide asko erabiltzen dira, ur gezaren % 24a adibidez.

Bestalde, munduko elikagaien ekoizpenaren gehiengo neurrigabea ez da bideratzen pertsonak zuzenki elikatzera, baizik eta aberastutako herrietan haragia, eta beste abere- deribatu merke batzuk izateko pentsuak produzitzera. Gure haragiaren behar osasungaitzak asetzen dituzten animaliak elikatzeko pentsuak produzitzeko laborantza handiak, planeta hondatzen ari dira.

Konponbidea

Erantzuna nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa da: nekazaritza eta abeltzaintza egiazki iraunkorra, sozial eta ingurumenari dagokionez, agrotoxikoen eta transgenikoetako erabilera debekatzen duena eta, nekazaritza eta abeltzaintza industrialarekin konparatuz, ingurumenaren kalterako garatzen ez dena. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak naturarekin lan egiten du, nekazaritza industrialaria ez bezala.

Modelo hau, ekoizle eta kontsumitzaileen alde egiten duen baliabide lokalen kudeaketa iraunkorrean oinarrituta dago. Mundu guztian zehar nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko-ustiapenak daude. Honek elikagai nahikoa horni dezaketela, elikadura-segurtasuna handitu, biodibertsitatea babestu eta elikagaiak produzitzen dutenak eta kontsumitzen dituztenak bizi-kalitate handiagoa sortu dezaketela egunero frogatzen du.

Una mujer sujeta una cesta con las frutas, vegetales y plantas medicinales que ella misma cultiva en Eslovaquia. Agricultora aventando trigo en la India

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-en, planetarentzat eta pertsonentzat osasuntsua den, eta agroekologian oinarritzen den nekazaritza eta abeltzaintza eredu osasungarria lortzeko lan egiten dugu. Horregatik Espainiako Gobernuari zera eskatzen diogu:

  • Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoagatik azkenik apustu egin dezan.
  • Ingurumenari laborantza transgenikoen askatzea Debeka dezan.
  • Transgenikoen laborantza Baimentzen den bitartean, Espainian egiten den laborantzaren gaineako datu fidagarri eta zehatzak argitaratu ditzan.
  • Erleentzat eta beste polinizatzaile batzuentzat kaltegarriak diren pestizida guztiak debeka ditzan eta hauek salbatzeko akzio –planak har ditzan.
  • Glifosato-aren erabilera debeka dezan.
  • Abeletxe-proiekturik baimendu ez ditzan eta haragia eta beste abere-deribatu batzuen kontsumoaren murriztapena susta dezan.