Klima-aldaketa, gizateriak aurka egin behar duen ingurumen-mehatxu handiena da.



Arazoa
Klima-aldaketa gure aroko gaitza da eta bere ondorioak suntsitzaileak izan daitezke erregai fosilekiko mendekotasuna eta berotegi-efektuko gas-isuriak drastikoki ez baditugu txikiagotzen. Izan ere, klima-aldaketaren eraginak hautemateko modukoak dira, eta agerian geratzen dira Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) datuen arabera, hala nola:
- Munduko batezbesteko tenperatura 1,2°C igo da jada garai aurreindustrialetik.
- Dauden datuen arabera, 2015etik igarotako sei urteak dira izandako beroenak. 2011tik 2020ra bitarteko hamarkada inoiz erregistratu den beroena izan zen.
- 2021eko maiatzean, Estatu Batuetako Administrazio Ozeaniko eta Atmosferikoaren Bulego Nazionalak (NOAA) Mauna Loa behatokian neurtutako CO2-aren hileko batez besteko kontzentrazioa, Hawaiin, 417 zati milioi bakoitzeko (ppm), metatutako gehieneko historikora iritsi zen duela hiru milioi urtetik erregistratzen ez zen CO2 kopurua.
Baina, gaur egun, klima-aldaketaren inpaktuak intentsitate handiagoz nola agertzen diren ere ikusten ari gara, hala nola:
- Muturreko fenomeno meteorologikoak, hala nola danak, ekaitzak eta urakanak.
- Inoiz baino bero-bolada gogorragoak, iraunkorragoak eta ohikoagoak.
- Mega-suteak
- Lehorteak.
Inpaktu horiek, aldi berean, gero eta larriagoak izango diren kalte ekonomiko eta sozialak eragiten dituzte, hala nola uztetan eta elikagai-ekoizpenean eragindako kalteak edo osasunean izandako arriskuak.
Adituek islatzen dituzten agertoki probable txarrenetan, tenperatura- igoera 4,8 ºC-tara irits liteke mende-amaieran. Klima-aldaketa ingurune-perspektibara, zein politiko, ekonomiko eta sozialera heltzen den mundo mailako arazoa da, aurreikuspen txarrenek galera ekonomiko itzelak ere ondorioz ekartzen dituena. Izan ere, gure jokaeraren aldaketa berandutzen badugu, askoz handiagoakizango dira tenperaturaren igoerara egokitzeko inbertsioak.
Sinatu! Erregai fosilen publizitatea debekatzeko eskatu
Europar Batasuneko berotegi-efektuko gasen emisioen % 79a, erabilera energetikoetara edo garraiora zuzendutz dauden erregaien erreketaren erruz gertatzen dira Eurostat-en datuen arabera.
2019an, Espainian erabilitako energiaren % 84a, iturri ezberriztagarriak diren erregai fosiletatik edo energia nuklearretik zetorren. Berez, Espainia, Europar Batasuneko beste bost herriekin batera, kontinenteko berotegi-efektuko gas guztien % 72-a inguru metatzen dute.
Konponbidea
Sektore energetikoaren energia zikinen erabileragatik,—petrolio, ikatz eta gasa— mundu mailako berotzearen errudun handienetako bat da. 90 enpresa inguru, munduko emisioen ia bi hirugarrenen arduradunak dira.
Horietatik 20k bakarrik isurtzen dituzte munduko berotegi-efektuko gas guztien % 35, guztiak erregai fosiletara bideratuak.
Espainian, elektriko handiak -Endesa-k, Iberdrola-k, Naturgy-k, EDP-k eta Viesgo-k—berriztagarriak ez diren iturriak erabiliz, elektrizitatea sortzen jarraizten dute, horregatik, modelo eutsezin hau alda dadin eta eraginkorra, zentzuzkoa, % 100 berriztagarria eta demokratikorrerako sistema energetikoa bizkortu dadin lan egiten dugu.
Bidea hiritarren eskutik letorkeen iraultza energetikoa da: energia berriztagarriekin klima-aldaketaren efektuak arintzea lortuko dugu, lanpostuak sortuko duen eta elektrizitate-kostuak txikiagotuko dituen eraginkortasun energetikoa lortuz.
Erregai kutsatzaileak eta energia nuklearra baztertu behar ditugu eta hiritarren parte hartzea handitu, trantsizio berriztagarriari etekina ateratzeko.
“Klima-aldaketa halabeharrezko inplikazioak izango dituen errealitatea da jada, baina oraindik bere ondoriorik zorrotzenak txikiagotzeko garaiz gaude.”
Zer egiten ari da Greenpeace
Greenpeace-k klima-aldaketa geldiaraztea lortzen duten konponbideak bultzatzeko lan egiten du, sektore energetikoari (erregai fosilekiko eta energia nuklearrarekiko mendekotasuna amaitzeko eta energia berriztagarriekiko ordezapena bizkorteko) eta garraioan, aurreztean eta eraginkortasunean oinarritutako energia-sistema demokratikoa eta % 100 berriztagarria ahalbidetuko duten politikak babestuz, baita munduko isurketak murriztea lortuko duten nazioarteko akordioak eta itunak ere.
Hori lortzeko, erregai fosilen enpresen boterearekin amaitzeko, herritarren esku dauden energia berriztagarriak bultzatzeko, konpainia handiei mesede egiten dieten elektrizitate-merkatuaren arauak sakon erreformatzeko, pertsona guztientzako mugikortasun iraunkorra lortzeko, hiriak eraldatzeko eta sistemari buelta emateko lan egiten dugu, susperraldi berde eta justu batekin.

Zer egin dezakezu zuk
Joka ezazu zure kontsumoarekin! Eraginkortasun energetikoko neurri erraz batzuk zure etxean hartuz, dirua aurreztuko duzu eta klima-aldaketaren kontrako borrokan lagunduko duzu. Hemen proposatzen dizkizugu batzuk.
Greenpeace-erekin bat egin! Gure erakundearen parte izan zaitez, gobernuei eta enpresei politika eta praktika jasangarriak har ditzaten eskatzeko. Pertsona bat iristen ez den lekura, talde batek bai. Sakatu hemen Greenpeace-erekin bat egiteko!