Energia nuklearrak ehunka mila urteetan zehar erradioaktibo mantentzen diren eta osasunerako zein ingurumenerako arriskutsuak diren hondakinak sortzen ditu. Jakina da istripu nuklearrek eskualde osoak suntsitzen dituztela.


Arazoa
Bere arrastoak, oso kutsatzaileak eta oso iraunkorrak, eta, bere arriskuak, pertsonen osasunerako eta inguruko ekosistemen suntsitzaile diren istripuak, energia nuklearra alternatiba garbi eta iraunkorra ez dadila izan eragiten duten.
Espainiak bezala daukan zahartutako flotak, Fukushima-ko edo Txernobylgo bezalako istripuen arriskuak eta mehatxuak handitzen ditu, herritarrek eta ez industria nuklearrek ordaintzen duten gizarte, ingurune eta kostu ekonomiko altuarekin.
Bestalde, energia nuklearrak lehen mailako munduko merkataritza-energiaren % 4,5 ematen du bakarrik, parke nuklearra zahartuta dago eta eraikuntza berriek aurrez ikusitako aurrekontuen igoerak eta luzatutako eraikuntza-epeetako atzerapenak jasaten dituzte. Ez da energia merkea ere: zentralen instalazioa eta eraispena oso garestiak dira, lehengai urriaren (uranioa edo plutonioa) lorpena bezala eta, ehunka mila urteetan zehar erradioaktibo mantentzen diren hondarren kudeaketa, hauek egoki biltegiratu eta kudeatu behar bait dira.
Konponbidea
Segurtasuna hobetzea eta zentral nuklearren itxiera programatzea, zein aldi baterako, hondakin erradioaktiboen kudeaketa zuzena egitea lehorrean bereizitako (ATI) biltegietan. Zentral nuklearretan segurtasun-lanak bultzatzea ezinbestekoa da Fukushima-ko eta Txernobylgo bezalako istripuak saihesteko erabakigarria da, baina bitarteko pauso bezala soilik ulertua, bere behin betiko itxiera baino lehen eta trantsizio energetiko % 100 berriztagarria burutzeko.
Erantzukizun nuklearreko erregimenaren funtsezko erreforma beharrezkoa da. Erantzukizuna zorrotza eta mugagabea izan behar du denboran eta garrantzian, hornitzaileen eta eragileen erantzukizuna zehaztu behar du, eta gertakariko edo istripu nuklearreko kostu potentzial guztien estaldura osoa bermatu behar du.
«Istripu nuklearrek galera kalkulaezinak dakartzate populazioari eta alboko naturari»
Zer egiten ari da Greenpeace
Energia nuklearrarekin lotutako arrisku altuen barruan, Greenpeace-ek enfasia jartzen du bere zahartze neurrigabeagatik, herritarrentzat eta ingurumen segurtasunarentzat, arrisku larria ekartzen duten zentral haietan, baita behargabeko energia bultzatzen saiatzen diren ekimen haietan guztietan ere.
Kanpaina-urte askoren ondoren, Santa María de Garoña zentral nuklearraren behin betiko itxiera ospatzen dugu, izan ere, energia nuklearreko amaieraranzko atea behin betiko irekitzen ari baita Espainian. Gainerako zentral nuklearrak suntsitu behar dira, eta bere hondakin erradioaktiboak denbora kalkulaezinean zehar egoki metatzeko kudeaketa beharrezkoa da. Horretarako, nuklearrek sortzen duten zabor arriskutsua kudeatzako, Hondakin Erradioaktiboen Kudeaketa Plan berria lantzea beharrezkoa da.