Ikatzaren energia gure klimak aurre egin behar dion mehatxurik handienetakoa da.

36 milioi
CO2 tona baliokideak Espainiako ikatz-zentral termikoetatik isuriak izan ziren 2016an
2030 -ean
Munduko CO2 emisioen % 60ren arduraduna ikatza izango da zentral termiko berriak eraikitzeko gaurko planekin jarraitzen badute
550.000
Asma-erasoak urtero ikatz-zentral termikoen poluzioaren ondorioz

Arazoa

Ikatza klima-aldaketari gehiago laguntzen dion erregai fosila da eta ikatz-zentral termikoak gizakiak ekoiztutako CO2- isurketa iturririk handienak dira.

Zoritxarrez, industriak ehunka mila milioi dolarretako gastua baimentzen ari dira mundu guztiko gobernuak ikatz-termiko berriak eraikitzeko datozen urteetan mundu osoan zehar. Gaur egungo planek aurrera jarraitzen badute, ikatza, CO2-isuriaren % 60ren arduraduna izango da 2030erako.

2016an, ikatza, Espainiako sorkuntza elektrikoak produzitutako CO2-isuriaren % 65-a gainditzearen arduraduna izan zen, baina elektrizitate penintsularraren eskariaren % 14-a soilik ematen zuen.

Ikatzaren errekuntzako jatorridun airearen kutsadura bizitza-baliabideak hondatzen eta jendea hiltzen ari da. Soilik Espainian, urtero, 30.000 pertsona goiz hiltzen dira kutsatutako airea arnasteagatik.

«Karbonoa atzitzea eta metatzea bezalako konponbide faltsuek deskuidu arriskutsua sortzen dute. Soilik ikatza alde batean utziz eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriekiko ekoizpena handituz klima-aldaketa katastrofikoa saihestu dezakegu»

Konponbidea

Klima-aldaketaren inpakturik txarrenak saihesteko, mundo mailako tenperaturaren igoera 1,5 ºC gainetik saihestu behar dugu. Horretarako, munduko berotegi-efektuko gaseen isurketa bere maximoa izan behar dute hamarkada honetan eta handik, mende honetan bertan, zerora gutxitu. Honek guztiak, garatutako-herrietan 2050erako zero emisiotan egon behar izango dugula esan nahi du.

Munduak, teknikoki eskuragarria den energia berriztagarri nahikoa du gaurko energia eskaria sei aldiz asetzeko. Ikatza bezalako energia zikinak, energia eolikoa edo eguzki-energia bezalako energiekin ordezkatuko dituen iraultza energetikoa behar dugu, lanpostuak sortu eta elektrizitate kostuak txikiagotuko duen eraginkortasun energetikoa lortzeko.

Jada gobernu askok elektrizitatea ekoizteko ikatz-erreketari amaiera ematea erabaki dute: Kalifornia, Ontario 2014; Belgika, Eskozia2016; Massachusetts, Pekin 2017; Delhi 2018; New York Estatua 2020; Oregon2020; Connecticut 2021; Hawaii, Zeelanda Berria 2022; Frantzia 2023; Austria, Britainia Handia, Washington Estatua, Italia 2025; Berlin, Kanada, Finlandia, Mexiko Berria, Holanda, Portugal, Suedia 2030. Espainia, ordea, hau kontuan hartzen ez duen Mendebaldeko Europako herri bakarra da.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-etik Gobernurari erantzukizuna eskatzen diogu klima-aldaketaren kontra premiaz joka dezan, gure osasuna zain dezan eta bidezko enplegu iraunkorrak berma ditzan. Espainiako ikatz-termiko guztien mailakako itxiera-plana eskatzen dugu, 2025eko berreste-datarekin. Bidezko trantsizio-plana izan behar du meatze-arroetan bizi diren pertsonentzat eta ekoizpen elektriko kutsatzaileen zentralentzat etorkizun erreal eta iraunkorra bermatzeko.

Erlazionatutako edukia