Klima-aldaketari eta mehatxu nuklearrari arrakastatsu aurre egin ahal izateko, pertsonak eta planeta, gure produzitzeko, kontsumitzeko eta % 100 berriztagarri, eraginkorra, zentzuzkoa eta jendearen esku dagoen energia banatzeko eraren erdigunean jarri behar ditugu.

Espainiak penintsulako eskari elektrikoa
56 aldiz
baino gehiago hornitzeko ahalera berriztagarri nahikoa du 2050erako
Sistema elektriko
100% berriztagarritan
oinarritutakoa teknikoki posible eta ekonomikoki eskuragarria da
Berriztagarritan oinarritutako modelo energetikoaz, Espainiak
200.000 milioi euro
baino gehiagoko media aurrez litzake urtean.

Arazoa

Sistema energetikoan aldaketa gertatzen ari den arren, bere erritmoa motelegia da. Klima salbatzeko, modelo energetikoaren transformazioa beharrezko abiaduran gerta dadin milioika pertsonen parte hartzea ezinbestekoa da, bai kolektiboki zein indibidualki energia berriztagarriak produzituz, trukatuz, metatuz eta kudeatuz.

2008an Espainia energia fotovoltaikoan munduko liderra izan zen, baina 2010etiko legeria nagusi berria etorkizun oparoa hondatzen joan da, dozenaka milaka enplegu galduz urte gutxitan —mundu guztian hirukoiztu direnean—eta Espainiak nazioarteko konpromisoak betetzearen gaineko zalantza serioak sorraraziz Europako Batzordean.

Hiritartasunen esku dauden energiaren ekoizpen, banaketa eta merkaturatze kolektibo erak herri askotako sektore berriztagarrian funtsezko joera bezala urgaineratzen ari diren bitartean, hiritar energetiko espainiarrek hesi ekonomiko, administratibo eta legezko jarraituei aurka egiten diete, ‘eguzkiaren zerga’’ ospetsua kasu, hiritartasunaren % 30-a trantsizio energetikoan parte hartzeko prest dagoela adierazi duen arren.

«2016a ondoz ondoko laugarren urtea izan zen gure estatuan ia energia berriztagarririk ez zela jarri»
Paneles solares en Sanlúcar la Mayor, cerca de Sevilla Torre solar en Sanlúcar la Mayor, cerca de Sevilla

Konponbidea

Konponbideak, sistema energetiko berria eraikitzea suposatzen du, hots, erregai zikinak (ikatz, petrolio, gasa eta uranioa) energia berriztagarriengatik ordezkatzea eta, gaur egun, energia zikinen mendean dauden langile eta komunitateei bidezko trantsizioa bermatzen duten efizientzia eta zentzuzko konponbide teknologikoen alde apustu egitea.

Energiaren gaineko kontrola enpresa energetiko handien pribilegioa ez den modeloa da, etxe bakoitza bere energiaren jabea izan, produztu, kontsumitu, metatu eta bere balioa zuzen eta askatasunean trukatzea ahalbidetzen duen modeloa baizik. Trantsizio energetiko hau munduko leku askotan gertatzen ari da jada eta Greenpeace-ek haren parte izateko eta bere onurez gozatzeko eskubide herritarra babesten du. Gobernu guztien beharra da hura bultzatzea, interes orokorrari lehentasuna emanez, klima-aldaketaren kontrako borrokari ekinez eta energia zikinak ale batera utziz.

Bestalde, energia berriztagarriengatik erabateko apustua aukerarik seguruena da ez soilik planetarentzat, baizik eta ekonomiarentzat ere. Espainiar estatuan, energia berriztagarrietan eta aurrezki energetikoan gehiago oinarritutako modelo batek 3 milioi lanpostu baino gehiago sortuko lituzke, urtero bi puntutan areagotuko luke BPGDa eta faktura energetikoa %34an gutxituko litzateke 2012koekin konparatuz, hau guztia 2030erako aurre ikusia.

Borondate politikoa eta enpresariala behar da.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace, txosten-sail baten lanketaren bitartez iraultza energetikoa posiblea dela frogatzen aitzindaria izan da, eta hamarkada gutxitan bideragarria dela ere irmoki uste du. ‘‘Berriztagarriak 2050’, ‘%100 berriztagarriak’, ‘Energia 3.0’ eta ‘Kanariar Uharteak %100 berriztagarriak’ txostenek, Espainian, gure behar energetikoak asetzeko konponbideak badaudela argitzen dute, baita klima-aldaketaren tamainaren arazoak dakarren premiarekin haiek abiaraztea posiblea dela ere.

Gainera, lehen aldiz, ‘Elkarlaneko energia’ txostenak, aldaketaren parte izateko hiritarren aldez aurretiko jarrera ona jasotzen du. Honek, erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako gaurko sistema korporatiboa ordezkatzearen aldeko eskubidea eta beharra ezagut dadin, politikariak eta enpresak presionatzen jarraitzera animatzen gaitu. Pertsonak eta justizia ekonomikoa trantsizioaren abangoardian jartzen dituen % 100 berriztagarri, eraginkor eta zentzuzko sistema energetikoaren alde jokatuz. Eta klima salbatzeko ikusi nahi dugun aldaketa baimentzen duten konponbide herritarrak katalizatzera bultzaten gaitu ere.

Erlazionatutako edukia