Bero-boladak, muturreko fenomeno meteorologikoak, espezie inbaditzaileak edo gaixotasun-areagotzea. Horrela adierazten da klima-aldaketa.

Munduko batezbesteko tenperatura
1ºC-an igo da
1880 eta 2017 bitartean
Itsasoaren batezbesteko maila
19 zentimetro igo da
mundu-mailan 1901 eta 2010 bitartean
Espainiako glaziarren hedaduraren
%90a desagertu da
azken mendean

Espainia, klima-aldaketa-prozesuan murgilduta aurkitzen da jada. Fenomeno atmosferikoak gero eta ohikoagoak eta biziagoak dira, eta datozen urteetan, mundu mailako berotzeari frenorik ez bada jartzen, hauen ugaritzea aurreikusten da. Hortaz, efektu hauek nabarmentzeko, hauek ikusgai bihurtzen dituzten irudiak, berresten dituzten datuak eta komunitate zientifikoaren lekukotasunak bildu nahi izan ditugu; hauek guztiak arazoen eta haien eraginen inguruan zuzenean jakinarazten baitute.

Etorkizun-egoerak kezkagarriak dira, bai ingurumenean  zein gizartearen gainduten ondorioengatik. Klima-aldaketaren inpaktua handituz joango da: turismoa, nekazaritza eta elikagai-ekoizpena bezalako sektore emankorren gehiengo handiaren gainean. Higiezinen merkatuan, industrian edo elektrizitatearen ekoizpenean, beste batzuen artean, nabarituko da ere.

Klima-aldaketa arazo urruna dela, ia gurea ez den arazoa dela ere pentsatzeko joera dugu, baina ez da horrela. Haren gainean kontzientziatu behar dugu hura konponezina izan baino lehen. Hori da analisi honen helburua. Bere efektuak nabarmentzea ez haietan gelditzeko, ez katastrofistak izateko eta ezer ezin dela egin pentsatzeko, baizikm eta guztiz kontrakoa: beste behin, bai ahal dela eta konponbidea hor dagoela esateko.

 

Klima-aldaketaren efektuak bi area handitan ebaluatu ditugu: ingurumenaren gaineko efektuak eta gizartearen gainekoak. Sakatu bakoitzaren gainean haiek ezagutzeko: