Huek dira klima-aldaketaren ondoriorik kezkagarrienak ingurumenean.

Txostena osorik kontsultatu hemen

 

Biodibertsitatea

Klima-aldaketa, organismo askoren funtsezko prozesuei eragiten ari zaie: hazkundeari, ugalketari eta lehen bizi-faseen bizi-irauteari bezala; populazio batzuen bideragarritasuna arriskuan jartzera heldu arte.

Hezeguneak bezalako ekosistemak erabat desagertzeko arriskuan daude, eta hartz arrea edo artelatza bezalako espezieak, deusestatzeko arriskuan daude ere gure herrian.

Bestalde, espezie inbaditzaileen ugaritzea aurkitzen dugu: marmokak edo eltxo tigreak bezala; bertako espezie batzuen kalterako: itsas barraskiloak bezala.

Gainera, hegaztiak, bere migrazio-patroiak aldatzen ari dira, eta latitude beroagoetan geratzen dira.

Gure itsasoetan alga espezieen gutxiagotzea ikusten da, adibidez, Kantauri itsasoko alga gorriena. Mediterraneoko koralezko uharriak larriki eraginda daude. Gainera, klima-aldaketak eragindako uraren tenperaturaren igoerak, posidonia-ren hilkortasun tasak izugarri igo ditu.


Garrantzitsuena ez da marmoka gehiago edo gutxiago egotea, jendeak, zergatik den arazoa ulertzea eta pentsatzea baizik, eta desatseginak direla esateaz gain, zergatik dauden hor galdetzea. Kausa guztiak gizatiarrak dira eta neurriak hartzeaz kontziente izan behar dugu larriagotu ez dadin.

Macarena Marambio, Itsas-Zientzia Institutuaren koordinatzailea eta ‘Alerta medusas’ proiektuko ikertzailea

Suteak

Klima-aldaketak datozen urteetako sute-erregimena eraldatuko du, fenomeno biziagoak eta, baso mediterraneoen suspertze ahalmenaren jaitsieraren ondorioz, deforestazio handiagoa eraginez.

Batezbesteko tenperaturaren igoerak eta eurien gutxiagotzeak haztegi aproposa sortuko dute suteentzat, bereziki goi-mendi-eremuetan. Gainera, aldi bakoitzean 500 hektareak (‘Baso-Sute Handiak’ izendatutakoak), maiztasun handiagoarekin gainditzen dituzte eta oldarkorragoak eta aurre egiten zailagoak dira.

2017an azken hamarkadako batezbestekoa gainditu zen; Baso-suteen, kaltetutako azalera eta sute handien kopuru altuagoarekin.


Sute berri hauen arrisku handiena ez da bakarrik bere dimentsioa, baizik eta beraien ahalmena eta hedapen-abiadura. Adibidez, joan den urtean Portugal suntsitu zuten sute handietan 18 kilometroko ibilbidea kontabilizatzera heldu zen 21 minututan. Edozein giza taldetarako kontrolik gabeko lasterketa da. Ez genituen Europan kalibre honen suteetako erregistrorik. Eta gainera noraino irits daitezkeen ziurgabetasunak daude. Marta Miralles, GRAF Unitate Teknikoko kidea (Baso-JarduerenTaldea). Baso-ingeniaria eta Kataluniako Generalitateko suhiltzaileen azpiikuskatzailea.

Urtzaldia

Gure herrian jada glaziar piriniotarren % 80a baino gehiago galdu da eta 2050erako guztiz desager litezke. Monte Perdidoren lodiera batezbeste 5 metro txikiagotu da azken hamarkadetan, eta toki batzuetan 14 metro gutxiagora heldu da ere. Oro har, urtean metro bat atzera egiten du.

1850ean zeuden 52 glaziarretatik jada 33 desagertu dira, gehiengoa 1980a ondoren.

Pirinioetan XX mendearen hasieran zeuden izotz-mihien 3.300 hektareak, 390era jaitsi dira.


Pirinioak, bere izotz glaziarraren desagertzea belaunaldi bakarrean, gurean, gertatuko den planeta osoko mendikate bakarra da. Historian zehar, inongo giza taldek ez du inoiz izan hau ikusteko aukerarik, ezta hain erabateko atzerapena nola garatzen den dokumentatzeko eta zabaltzeko ahalmenik izan ere. Jordi Camins, Glaziologian aditua eta GECCC-eko (Kataluñako Klima-Aldaketan Aditu-Taldea) kidea.

Itsas mailaren igoera

Urtzaldi kontinentalaren arazoarekin eta itsas uraren tenperaturen igoerarekin bat, itsas mailaren igoera dago. Gure herrian, 10 eta 68 zm bitarteko igoera mende honen amaierarako espero da.

Hondartza-kopuru garrantzitsuko galerak egongo dira, batez ere Kantauri itsasoan eta itsasbazterreko eremu baxu gehieneak urpetuko dira -Ebroko, deltak, Llobregat, Manga del Mar Menor, eta Doñana-ko kostaldea.

Coruña, Gijón, Donostia, Bartzelona, Valentzia edo Málaga bezalako hiriek, haien arteko batzuk aipatzeagatik, bere kaleen hondoratzeari aurka egingo diote.


Tenperatura, Pariseko Akordioaren mugen gainetik handitzen bada, itsas mailaren igoeraren ondorioak oso serioak izango dira. Ez dago amaiera-datarik, baina mende honen lehen erdian egiten dena. oso garrantzitsua da klima-aldaketaren kontrako borrokan. Jerónimo López, Zientzia Geologikoetan doktorea eta Kanpo-Geodinamikako irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Antartikako Ikerketen Nazioarteko Batzorde Zientifikoaren lehendakari ohia.

Desertifikazioa

Planetaren batezbesteko tenperatura handitzen jarraitzen bada, 2090ean penintsula Iberiarra Sahara bezalakoa izango da, Science aldizkariaren arabera.

Gaur egun, Penintsularen % 20 desertutzat har daiteke. Europako lehorte kroniko handiena duten hamar arro hidrografikoetako zazpi Espainian aurkitzen dira, eta ia Espainiako lurraldearen % 75a mendearen amaieran bdesertu batean bihurtzeko arriskuan dago.


Espainiak ez du soilik bere lurraldearen desertifikazioa pairatuko, baizik eta honek dakarren efektu ekonomiko eta sozialak sufrituko ere, litekeen turismoaren murriztapena adibidez, Europako iparreko herrietan baldintza klimatiko beroagoak izango dituztelako. David Vieites, zientzialaria eta CSIC-en Mundu mailako Aldaketa departamentuko zuzendaria.

Tenperaturaren igoera

Berotze globalak, bereziki joko du gure herria kokatzen den latitudean. Honek, udako bero boladak errukigabeak eta iraunkorragoak izango direla esan nahi du.

2100ean tenperaturek 6ºC-raino igotzea aurreikusten da, idortasun-baldintzen gehikuntza, eta muturreko euri-jasa gehiago eraginez.

Tenperaturen igoera azken hiru hamarkadetan bereziki nabarmena izan da (1975-2005), hamarkadako batezbesteko 0,5 º C-ko beroketa-tasarekin.

Muturreko fenomeno metereologikoak

1,5ºC-ko muga gainditzeak, muturreko beroaren, uholde-eurien eta lehorte-aukeren gehikuntza handiagoa ekarriko luke.

Ozeanoen tropikalizazioak lurrunketa indize handiagoa dakar,hots, hodeien handiagotzea, ekaitz bortitzen eraketa eta beste fenomeno meteorologiko batzuk erraztuz.

Negu hezeagoak eta itsaso beroagoa bat-bateko uholdeen arriskua handituko du Mediterraneoan.

Klimarekin erlazionatutako muturreko fenomenoak, urtean 1.000 milioi inguru kostatzen ari zaizkio Espainiari 1980tik. Lehortea da gure lehentasunezko arazoetako bat.


2005ean gogoratzen den urakan jarduerarik handiena izan genuen Atlantikoan, baina 2017an urakan batek Europako kostaldeak ikutu zituen lehen aldia izan zen, eta 5 kategoriadun urakan bat eratzen zela Karibetik kanpo. Hau guztia, gero eta ozeano beroagoa dugulako gertazten da. Jonathan Gómez Cantero, klimatologoa eta “eguraldiaren mutila” Gaztela-Mantxako telebistan.