Nola parte har dezakezu?

Modu askotan. Zure laguntza funtsezkoa da gure ingurumenaren aldeko kanpainak bultzatzeko. Sinadura batekin kanpaina baten alde agertzetik edo hura sareetan hedatzetik, Greenpeace-en boluntarioa edo bazkidea egin arte.

Gure erakundean parte-hartze era desberdinak eskaintzen dizkizugu eta guztiak garrantzitsuak dira. Horrela, zure laguntzarekin, klima-aldaketa geldiarazteko, iraultza energetikoa bultzatzeko, gure ozeanoen osasuna eta basoak babesteko, elikagai transgenikoen laborantzaren kontra borroka egiteko eta bakedun eta energia nuklearrik gabeko etorkizun bat sortzeko lan egin dezakegu. Gure planetak aldaketa behar du, eta hura lortzeko zu bezalako pertsonak behar ditugu.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Greenpeace-en ez dugu ez gobernu,ez administrazio publiko, ez sindikatu edo enpresen diru-laguntzarik jasotzen, eta honek gure independentzia bermatzen du. Soilik gure bazkideen ekarpenei esker finantzatzen gara, gure euskarri ekonomiko bakarra eta gure babes sozial eta politikoa ordezkatzen dutelako ezinbestekoak beraz.

142.000 bazkide baino gehiagoren laguntzak gure lana posible egiten du Espainian eta hiru milioi baino gehiago gara mundu osoan. Greenpeace gure bazkideak dira eta zu Greenpeace-en parte izatea nahi dugu.

Bat egin Greenpeace-ekin!

oceanos-libres-plasticos[1]

Gure eskaerak sina itzazu

Zure sinadura  erreminta baliotsua da. Laguntza masibo hauei esker, gure planetaren aurkako eraso larriak gelditzea lortu dugu.

Jardun!

Donar a Greenpeace

Egin dohaintza bat

Zure laguntzari esker, lanean jarrai dezakegu ingurumena giza jarduerarik kaltegarrienetik babesteko.

Lagun gaitzazu!

Jarduteko beste era batzuk

SMS bat bidali eta Greenpeace-ekin kolaboratu

SMS bat bidaltzearekin soilik, greenpeace-ekin kolaboratu dezakezu. Planeta zure eskuetan dagoela ez ahaztu inoiz.

Informazio gehiago

niños con mono en brasil - tapajos

Testamentu solidarioa

Greenpeace zure testamentuan sartzen kolabora dezakezu eta hainbeste maite duzun planeta, jada hemen ez zaudenean, babestuta jarraituko duela ziurtatu.

Informazio gehiago

grandes-donaciones[1]

Dohaintza handiak

Klima aldaketaren aurka, ozeanoen eta oihan primarioen babesaren alde, botere dinamikak aldatzeko eta korporazioei eragiteko gauza garrantzitsuak egin nahi badituzu, Greenpeace-ekin egin dezakezu.

Informazio gehiago

voluntario. voluntariado. Información en calle, DD

Boluntariotza

Gure erakundearen arima eta motorra dira. Borondatearekin eta uste osoarekin, gure planeta babesteko jardutea erabaki duten pertsonak. Bazatoz?

Egin zaitez boluntario!

coles-gp-agua

Ikastetxeak ere Greepeace-en alde

Ongi etorri Greenpeace-ek 2022-2023 ikasturte honetan ikastetxeetan antolatzen duen planetako URA zaindu eta babesteko kanpaina solidariora!

Eskaera orria bete ezazu!

pareja mercado -  consumo responsable frutas y verduras

Hobeto kontsumitu

Erosketa bat egiten duzunean, ingurumenarekin eta giza eskubideekin begirunetsua den alternatiba bilatzea posiblea da beti. Kasu askotan, kontsumitzaile arduratsua izatea edo ez izatearen artean informazio-eza da.

Bizimodu iraunkorrerako aholkuak

oso-polar-peluche[1]

Denda

Gure produktuak ekologikoak dira eta birziklatutako metarialekin eginda daude. Oparitu Greenpeace eta ingurumena babesten lagunduko duzu planetako edozein lekutik.

Denda

campamentos-2[1]

Zatoz gure udalekuetara

Jokoak, tailerrak, ibilaldiak. herrietatik eta inguru naturaletatik, abenturak, mahai-inguruak, adiskidetasuna, dibertsioa eta ikastaldia. Horrelakoak dira Greenpeace-en udalekuak: 8 urtetatik 17 urtetarainoko txikiei eta gazteei zuzenduta eta ume txikiak dituzten familiei ere.

Izena eman!

i-BkKq8RS-X3

Aktibismo-eskola

Online ikastaroak eta aurrez aurrekoak, ekintzaileen kanpalekuak eta ekintzarako tresnak. Novactekin batera sortu dugun Aktibismo Eskolarekin, ekintzara igarotzeko eta gizartea eraldatzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak eman nahi ditugu.

Begiratu kurtso berriak