Ozeano Antartikoko bizitza klima-aldaketaren eta arrantza-industriaren mehatxupean dago, baina orain hura babesteko aukera dugu.

14.000 abere- espeziek
ur antartikoetan dute beraien etxea
Natura-gune babestuak
1.800.000 km karratu
izango ditu bere uretan, inoiz sortutako handiena izanik
40 milioi
pinguino bizi dira Antartikan

Zein da arazoa?

Ozeano Antartikoa 14.000 espezieen etxea da, haietako asko bakarrak eta muturreko baldintza polarrei egokitutakoak izanik: betiko pareka daitezkeen pinguino enperadoreen eta adelaida– koloniak, sakontasunetan harrapatzea baimentzen dioten saskibaloi pilota baten tamainako begidun txibia itzel harrigarria, eta planetako animaliarik handiena: balea urdina, gorila baten tamainako bihotzduna.

Orain, zona hauskor honen biodibertsitatea klima-aldaketagatik eta arrantza-industriagatik mehatxatuta aurkitzen da, azkenengo hau pixkanaka hedatzen ari delako eta sistema antartikoan funtsezkoa den eta ia animalia bakoitzaren elikadura oinarritzen den espezie bakarra helburu gisa hartu baitu: kril ñimiñoa, elikatze-katearen oinarria osatzen duena.

Kril-a ez da eskuko hatz txikia baino handiagoa, baina Lurreko izaki handienen bizirik irautea ziurtatzen du, balea urdinak, kaxaloteak eta balea konkordunak bezala, eta Antartikako beste basabere batzuen gehiengoarekin batera. Kril-ik gabe, Antartikako bizitza eren gehiengoa desagertuko lirateke. Pinguinoen eta baleen-populazioak jada presiopean jartzen dituen klima aldakorrarekin, kril-industriaren hedapena berri txarra da Antartika ozeanoaren osasunerako. Txarrago oraindik, kril-industriak eta hau babesten duten gobernuek, antartikoa babesteko ahaleginak blokeatzen ari dira.

Zein da konponbidea?

Fauna antartikoak eta ur polarrek klima-aldaketaren ondorioak jasaten dituzte, eta mundo mailako berotze honen kausak eragoztea funtsezkoa izango da planetaren osasunaren bizi-ekosistema honen biziraupenerako.

Ur Antartikoetan, erauzketa-industrien debekua funtsezkoa da Antartikaren bizi-osasunerako, honek, arrantza-industria hedakorrak, ur hauetan espezie gehienak bizirauteko behar duten kril-a bereganantzen jarraitzea saihestuko luke.

Ozeano Antartikoko Santutegi baten sorreraren bitartez, kril-industriak pinguinoen eta baleen janaria eskura zezan saihestuko luke eta lasaitua emango luke ere basa fauna populazioak susper zitezen. Baina santutegi ozeanikoen onurak mundu mailakoak dira. Ozeano osasuntsuek karbono dioxidoa xurgatzeko erabakigarriak dira, klima-aldaketaren efekturik txarrenak saihesten lagunduz. Eta elikadura-segurtasuna eskaintzen diete gure ozeanoen mendean dauden mila milioi pertsonei. Gure patua eta gure ozeanoen patua oso estu daude konektatuta.

Zer egiten ari da Greenpeace?

80ko eta 90eko hamarkadetan, petrolio eta meatze konpainiek Antartikako gordailu naturalak begiz jo zituztenean, Greenpeace-ek bertako lurra babes zedila lortu zuen, milioinaka pertsonez osatutako mugimenduarekin batera. Mugimendu horren ondarea oso argi dago: erauzketa-industriak debekatuta daude kontinenteko lurraren ingurune guztian. Orain Antartikako itsasoak babestuta egon daitezen ere bermatzeko unea da.

Ur hauen eta gainerako ozeanoen babesa lortzeko, Greenpeace, GKE-en eta zientzialarien mundo mailako koalizioaren parte da; gobernuei, 2030erako, munduko ozeanoen % 30a gutxienez babesteko hauen eskariarekin bat etorriz. 2020rako ozeanoen % 10a babesteko munduko konpromisoak egonda ere, gaur egun % 2a soilik dago guztiz babestuta.

Paraleloki, Greenpeace, Ozeano Antartikoaren Batzordeak (CCAMLR ingelesez) bere uretan munduko natura-gune babesturik handiena sor dezan lan egiten ari da. 1,8 milioi kilometro karratu izango lirateke, Espainiako tamaina baino hiru aldiz gehiagokoa eta Doñana-ko Parke Nazionalaren tamainaren 3.000 aldikoa.