Espainia, baso-suteek kaltetuenetako herria da Europar Batasunean, klima-aldaketaren efektuengatik areagotzeko arriskua duen arazoa izanik.

2022an
300.000 hektarea baino gehiago erre dira eta 54 baso-sute handi zenbatu dira.
2022a
da urterik txarrena suteei eta erretako azalerari dagokienez, 2012an baino gehiago, urte osoan 218.956 hektarea erre baitziren.
Espainian kausa ezaguna duten suteen
%96
baino gehiagotan, gizakiak eragiten du sua.
Incendio en la Sierra da Estrela, Portugal Un bombero da indicaciones mientras las llamas del fuego devoran un bosque tras él.

Arazoa

Sua, baso eta mendien birsorkuntzarako gure ekosistema behar duen elementu naturala da, birsortze eta ernatze-estrategiak ekartzen dituelako bere igarotzean. Hala ere, paisaia modelatzen duen perturbazio naturala izateari utzi eta mehatxu ikaragarrian bihurtu da, hots,  Espainian, kausa-jakineko suteen % 96a baino gehiagotan, gizakiak eraginda dira.

Itzaltzeak ez du arazoa konpontzen, prebentzioan inbertitu behar da. 2017an, sortutako suteen % 63a, hektarea bat baino gutxiagoan geratu ziren itzaltze- arrakastatsuei esker. Baina gero eta baso-sute handi gehiago daude (GIF-BSH), 500 hektareatik gorako eremuak kiskaltzen dituztenak hurrenez urren. Oso sute larriak dira, hildakoak, utzarazpen masiboak, ondasunen galerak eta milaka hektarea kiskalita uzten dituztenak. Sute gutxiagotan hektarea gehiago erretzen dira. 2017ko 56 baso-sute handiek eragin zuten urte horretan erretako hektareen ia % 55 suntsitzea.

Suteak sortu zein hauek hedatzen dituzten kausetan aritzea funtsezkoa da. Bestela, hau nola sortu den alde batera utzita, kontrolatzea zaila den sutea egongo da.

Baso-suteen fenomenoa gure mendiek jasaten duten ingurumen-arazo handienetako bat bihurtu da, azken hamarkadetan maiztasun eta intentsitate handia hartu baitu.

Sute hauek gure basoen eta klima-aldaketaren egoeraren izeberreko punta baino ez dira. Kausa-koktel baten emaitza izanik:

  • Klima-aldaketa. Bero-boladek, mendiak estres hidrikoa izan dezan eta suteekin kalteberagoa izan dadin eragiten dute. Emaitza paisaia lehor, jarraia eta sukoia da. Landaredia jarraia duen paisaietan sortutako sutea, azkarra eta suntsitzailea izango da.
  • Landa-inguruneko exodoaren berezko baso-masak sastrakatzea.
  • Mendiko etxebizitzak (hiri-baso interfazea). Kudeaketa urbanistikoak ez du baso-sutearen arriskua kontuan hartu ez lehen ezta orain ere, horrelaxe: baso-suteen inpaktuak aurrez ikusteko eta arintzeko defendaezinak diren eta prest ez dauden  urbanizazioak, etxebizitzak eta azpiegiturak arrisku altuko eremuetan aurki ditzakegu. Ingurune naturalean bizi den populazioak ez du arriskua hautematen, ezta bere betebeharrak eta erantzukizunak ezagutzen ere ondareen prebentzio eta autobabes kontuetan. Basoari baino, etxe hutsak eta azpiegiturak salbatzeari lehentasuna ematen zaio, ondare hauen  jabeek autobabes-planik landu ez duten arren. Lehentasuna ematen zaio basoaren gainetik etxe hutsak eta azpiegiturak salbatzeari, baita ondasun horien jabeek autobabes-planik egin ez dutenean ere.

Espainiaz gain, Portugal bezalako klima mediterraneoko beste herri batzuek: Greziak, Frantzia hegoaldeak edo Italiak ere, bereziki sufritzen dituzte suteak. Arazo hau lehen mailakoa izan arren, ez da Europar- baso-politika existitzen.

 

Konponbidea

Baso-suteen arazoa konplexuak da, horregatik konponbideek norabide desberdinetara jo behar dute. Kausei aurre egin behar zaie ondorioak aurrez ikusteko: 

Ezbehar-tasa txikiagotzeari begira, populazioak arriskuaren kontzientzia hartzea, arreta handiz jokatzea eta suaren erabilerari alternatibak bilatzea funtsezkoa da. Halaber, mendia erretzen duten pertsonen jazarpenean ahalegin handiagoa egin behar da.

Sutea hedatzen duten kausei ekiteari begira baso-kudeaketa eta prebentzio-planak hobetzea ezinbestekoa da.

Proposatzen ditugun jarduera eraginkorrenetako bat, etxebizitzak dauden baso-eremuak inguratzen dituen paisaia aldatzea da, baso-sute hedapen latzak saihesteko baldintzez egokitzeko; beti ere, ekosistemen funtzionamendua eta basoaren egiturazko aniztasuna errespetatzeko beharra kontuan hartuz. Klima-aldaketa kontuan hartu eta, naturaren funtzionamendua osorik imitatzeaz gain, aniztasun genetikoari laguntzen dioten eta zuhaizti-dentsitatea txikiagotuko duten oihandar ereduak garatzea funtsezkoa da (hots, baso-masen kudeaketa). Soilik honela, –suteen, zein izurri edo gaixotasunak bezalako beste mehatxu batzuen aurre iraunkorra izango den– baso-ingurune osasuntsua eduki ahal izatea bermatuko dugu.

Plangintza urbanistikoak sute-arriskua kontuan hartu behar du, suaren aurrean oso kalteberak diren eta populazioarentzat zein gure basoentzat ere arriskutsuak diren urbanizazio mota batzuk mugatzeko.

Gainera, administrazioek udako garaiarekin lotuta ez dauden sute itzaltze kanpainak ezarri behar dituzte. Horrela meteorologia iragarrezinak bultzatutako azken orduko erabakiak saihestuko lirateke eta baso-sektoreko egonkortasun laborala sustatuko litzateke, kontratazioak sutearen arrisku handieneko hilabeteetan soilik bildu daitezen saihestuz. Zerbitzu eraginkorrak ez dira amaigabeak ezta nonahikoak ere, eta intentsitate altuko suteek gehitutako arriskua suposatzen dute.

Un bombero da indicaciones mientras tratan de apagar las llamas del fuego en el incendio de Montserrat, en las proximidades de Valencia Bomberos forestales en el incendio de Ejulve, en la provincia de Teruel, Aragón

Zer egiten ari da Greenpeace

Su hartzeko eta zabaltzeko arriskuari konponbideak emateko beharra azpimarratzeko lan egiten dugu, piromania eta ingurumen-terrorismoari buruzko bulo errepikatuetatik urrun. Baso-suteen errealitatea ekintza bihurtuko diren diskurtsoak sortzeko bideratzen dugu.

Landa-exodoa baso-suteen aro berriarekin lotzen dugu. Greenpeace-ek lau milioi hektarea labore abandonatu kalkulatu ditu, baso-suteen arriskua areagotzen duten masa kaltebera bihurtu direnak, hain zuzen ere.

Bereziki etxebizitzak dauden eremuetan jasotako baso-suteak, botere publikoen eta gizarte zibilaren artean partekatutako erantzukizuna dela uste dugu. Horregatik, Mendi-Legeak eta Baso-Suteen Larrialdiko Herri-Babeseko Plangintzako Oinarrizko Arauak adierazten duen bezala, larrialdiaren aurreko eta zeharreko suteen plangintza (prebentzio, larrialdi eta autobabesa) eskatzeko lan egiten dugu. Horregatik, hauek dira gure eskariak:

  • Prebentzioan. Prebentzio-planak ezartzea sute arrisku altuko eremuetan (ZAR –AAE  eremuetan), Mendi-Legeak adierazten duen bezala. Soilik bost erkidego dituzte planak, baina urriak dira eta honen inplementaziorik ez da ziurtatzen.
  • Larrialdietan. Arrisku-eremuetan larrialdi planak ezartzea, Herri-babeseko Oinarrizko Arauak adierazten duen moduan. Gaur egun, arrisku-eremuetako udalen % 80ak ez du larrialdi-planik.
  • Autobabesean. Arriskuko-eremuetako etxebizitzen jabeei autobabes-planak izatera behartzen duen Herri-babeseko Oinarrizko Araua ez da betetzen. Ia testigantza-planak dira.

Pentsamolde-aldaketa bultzatzeko lan egiten dugu ere,  gizateriak arriskuaz ohartzeko, bere erantzukizuna onartzeko eta suteak aurrez ikusteko eta arintzeko antolaketan aritzeko asmoz.

Zer egin dezakezu zuk?

Suteetatik babes zaitez. Zure etxea baso-masa baten inguruan badago, gure suteen arrisku-kalkulagailua erabiliz, arriskua ebaluatu eta neurriak har ditzakezu.

Bat egin Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte egin zaitez, administrazioei baso-sute handien aurkako prebentzio eraginkorrerako neurriak har ditzaten eskatzen jarraitzeko. Sakatu hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!