Amazonia planetako baso tropikaleko eskualderik handiena da. 1970etik Brasilen, Frantzia osoa baino baso-azalera handiagoa galdu da. Abeltzaintza deforestazio honen gehiengoko arduraduna izan da.
2015 urtean
deforestazioa Amazonia brasildarrean berriz ere gora egin zuen, hondatutako ia 800 mila hektareekin
90eko hamarkadan oihanak
2.000 milioi
CO2-tona xurgatzen zituen. Orain erdira murriztu da
2016an, Brasilen
49 aktibista
aktibista ekologista hil zituzten. Hilketa hauetako 10 bakoitzeko 9 Amazonian gertatu ziren
Sakí barbudo negro en el Amazonas Jaguar en el Amazonas Amazona frentiazul en el Amazonas

Arazoa

Amazoniak, planetako eskualde tropikal handienak, oihan-hedadura itzelak galtzen ditu urtero, bortizkeria eta giza eskubideen bortxaketa-testuinguruan, berotegi-efektuko gas-kantitate handiak igorriz. Klima-aldaketaren, okerragotzea eta bere biodibertsitate aberatsaren galera saihestu nahi baditugu eta herri indigenen bizirik irautea nahi badugu, deforestazioa eta Amazoniako degradazioa gelditzea funtsezkoa da.

Brasil oihan amazoniar gehiena daukan herria da, baina deforestazioa eta baso-degradazioa arazo kronikoa da. soja-laborantzarako nekazaritza-mugaren hedapena eta abeltzaintzarako bazka sorrera arazo honen arduradun nagusia da. Baita, hein handi batean ilegala den baso-ustiapen industriala, suaren erabileraren bitartez, ondorengo suntsiketarako bidea irekitzen du ere. Beste mehatxu handi bat, amazoniaren arro ibai baliotsuak mehatxatzen duten proiektu hidroelektriko handiak dira, Tapajos ibaiko arroan, Mundurukú tribuaren etxean proiektatutako presa-gunea bezala.

Gure dietak Amazonian gertatzen denarekin zerikusi handia du. Brasileko soja laborantzaren hedapenaren hein handi bat, abeltzaintza industrialak abere-jatorridun proteinan aberatsegia den gure dietaren parte diren txitak, txerriak, behiak, etab. elikatzeko behar dituen nazioarteko pentsu-eskariaren ondorio da.

Eskualde amazoniarrean bizi den gatazketan arduradunak diren enpresa Espainiarrak ere badaude. Enpresa elektrikoak eta aseguru-etxeak proiektu suntsigarri hauekin negozioak egiten saiatzen ari dira. Halaber, Espainiako zur tropikaren merkatuak erantzukizun handia du, izan ere, Espainia amazoniako zur tropikal-inportatzaile handienetako bat da europa mailan. Zur baliotsuen eskaria, ipé-a bezala, iruzurra eta baso-sektoreko ustelkeria areagotzen ditu. Espainia ipé-zuraren munduko laugarren inportatzailea da, Amazoniako suntsiketari lagundu ezezik lurralde indigenako inbasioari edo lan esklaboa bultzatzen du ere.

Corocoros rojos volando sobre la costa de Brasil Niños Munduruku nadando en el río Tapajós en el Amazonas Imagen aérea del río Tapajós en Pará

konponbidea

Enpresek eta gobernuek Amazonaseko suntsiketako arduradun nagusi bezala bere erantzukizunak onartu behar dituzte eta:

  • Brasilgo Gobernuak zero deforestazioko politika ezartzeko konpromisoa hartu behar du eta ingurumen kontuetan eta herri indigenen eskubideekin zerikusia duten bere nazioarteko konpromisoak bete.
  • Brasilen operatzen duten enpresek enpresa-erantzukizuna bultzatzeko politikak inplementatu behar dituzte ingurumena, giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, etab.-ko kontuetan ekosistema amazoniarretan eta bere populazioarengan negatiboki talka egin dezaketen proiektuetan parte har dezaten sahiesteko.
  • EBko herrialdeek basoen suntsiketan jatorria duten baso-produktuen sarrera Europan galarazten duen EUTR Araudia betearazi behar dute.
  • Europar Batasunak bere deforestazioaren kontrako plana abiarazi behar du deforestaziotik datozen lehengaien (soja, haragia, palma-olioa, zura edo paperaren) merkataritza saihestuz.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren bidez, basoen suntsiketarekin edo bertan bizi diren komunitateen kontrako giza eskubideen bortxaketarekin lotuta ez dauden produktu haiei lehentasuna eman behar diete.
  • Hiritartasunak bizimodu eta kontsumoa iraunkor-ereduak hartu behar ditugu, behargabeko kontsumoa eta baliabideen xahutzea saihestuz eta erosketa kontziente eta planetarekin eta giza eskubideekin konprometitua eginez.
  • Beharrezko bizimodu ereduen artean abere-proteinadun dieta baxua jarraitzea aipatu behar da, jatorri begetaleko, ekologiko eta lokalak nagusitzen diren elikagaiekin. Haragi gutxiago eta kalitate hobekoa, kontsumitu behar dugu, sistema intentsiboetan jatorria duten produktuak baztertuz eta abeltzaintza lokala erregimen hedagarri eta ekologikoan bultzatuz.

Zer egiten ari da Greenpeace

Deforestazioarekin eta Amazoniaren degradazioarekin bukatzeko nazioarteko erakundeak eta Brasilgo gobernua presionatu behar ditugu, enpresa handiak konbentzitu eta baliabideen kontsumoa eta xahutzea gailentzen duen gaurko sistema ekonomikoa eraldatu. Horregatik:

  • Zero Deforestazio Lege bat, eskatzen dugu Brasilen, Amazoniako oihan eta Cerrado-ren deforestazioa eta degradazioa drastikoki txikiagotzeko.
  • Lekuan bertan ikertzen dugu eta lehengaien hornikuntza kateak dokumentatzen ditugu (soja, haragia, zura) eta baso-suntsiketatik datozen nazioarteko produktuen merkataritza baimentzen ari diren enpresak eta gobernuak seinalatzeko.
  • Beste erakunde batzuekin eta tribu indigenekin aliantzak ezartzen ditugu ingurumenaren eta beraien lurraldeen gaineko eskubideen defentsarako.
  • Espainiako enpresei bere Erantzukizun Sozial Korporatiboaren konpromisoekin konpli dezatela eskatzen diegu Amazonia kalte dezaketen proiektuetan ez nahasteko.
  • EBan zur ilegalaren inportazioa galarazten duen legeria ezarri dezaten eskatzen diegu Europar Batasuneko herriei. en la UE.
  • Hiritarren artean kontsumo-arduratsuko ohiturak bultzatzen ditugu gure bizimoduaren ingurune-inplikazio eta inplikazio sozialekin.