Baso Boreala ipar-hemisferio guztitik hedatzen da, Alaska eta Kanadatik Eskandinaviaraino eta Errusiaraino, klimaren erregulazioan funtsezko eginkizuna jokatzen duen baso-koroa handia eratuz planetaren inguruan.
Baso borealean bizi diren ugaztunen
%50a
arriskuan dago
Kanadako basoek
186 milioi
karbono-tona biltegiratzen dituzte
Baso-Paisaia ukigabe guztien
%65a
hiru herritan mugatzen da soilik: Kanada, Errusia eta Brasilen
Primer plano de un puma Oso pardo en un bosque sueco. Colibrí de garganta roja en el bosque boreal canadiense Cría de zorro rojo en el bosque boreal canadiense

Arazoa

Kanadako baso borealak planetaren ekosistema kalteberenetakoak dira, Eremu bereziki sentiberan Aurkitzen dira, negu luze eta hotzekin, non oreka klimatikoak funtsezkoak dira bere iraupenerako.

Baso-hedadura boreal itzel honen parte bat oraindik birjinak diren basoez eratuta dago, oihan primarioak edo Baso-Paisaia Ukigabeak deitzen dira ere. Estatu Batuetan (Alaska) Kanadan, Suedian, Finlandian eta Errusian bezalako herrietan kokatuta daude. Koniferoak nagusitzen diren eta espezie mehatxatuen etxea diren hedadura berde amaiezinak dira. Baso bikain hauek planeta-klimaren orekarako funtsezko papera jokatzen dute CO2-kantitate handiak harrapatzen dituztelako.

Baso borealen baso-ustiapena berotze globala larriagotzen ari da berotegi-efektuko gas-isuriaren bidez eta karbonoaren metatzearen murriztapenaren bidez, Greenpeace-ren txostenaren arabera. Eta baso borealen degradazio hau zuraren eta paperaren eskaria elikatzeko mozketa industrialak produzituta dago batez ere.

Kanadan, Resolute Forest Products-ek, herri honetako paper-enpresa handienak, baso borealeko hedadura handiak suntsitzen ari da papera egiteko, baso hauetan bizi diren populazio indigenekin kontsultatu gabe eta beraien baimenik gabe. Enpresa honen baso-kudeaketak ez ditu betetzen jasangarritasun-printzipio minimo batzuk. Horrela jarraituez gero, baso boreal kanadarren biodibertsitatea degradatuko da eta karbono-biltegi funtzioa murriztuta ikusiko da, ekosistemen beste funtzio batzuei eraginez.

Guregandik hurbilago, Herri ipartarretan, Essity paper-industriak, munduko bigarren komuneko paper-ekoizlea eta Tempo, Lotus, Cushell edo Colhogar marka ezagunak bezalako hornitzaila, Europako iparreko baso boreal handietako eremu kritikoak hondatzen ari da, batez ere Suedian, Finlandian eta Errusian. Finlandian, Essity hornitzen duten fabrikek, baso helduak deforestatzen ari den eta bertako babestutako espezieen habitata hondatzen dabilen Metsähallitus estatu-enpresari erosten diote paper-orea. Essity-ren hornitzaile errusiarra Arkhangelsk (APPM ingelesez) salatu dugu ere, Dvinsky-en, Errusian, lehen mailako basoko parteak moztea bere planen artean daukalako.

Vista aérea del Gran Bosque del Norte en Finlandia Pilas de troncos en el aserradero de madera de la empresa Eacom, en Canadá

Konponbidea

Oihan primarioak hondatzen dituzten mehatxuak asko diren arren, erreakzionatzeko aukera dago oraindik, baina haiek salbatzea lortzeko halako neurri batzuk hartzea presako da:

  • Gelditzen diren baso boreal primarioak babestea, natura-gune babestu bezala deklaratuz, akordio aldeaniztunetan lortutako konpromisoak betez eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta herri indigenen eskubideak gailentzen duen munduko gobernantza hobea babestuz.
  • Paper-enpresek, enpresa-erantzukizuna bultzatzeko politikak inplementatu behar dituzte ingurumena, giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, etab.-ko kontuetan ekosistema hauetan negatiboki talka egin dezaketen proiektuetan parte har dezaten sahiesteko.
  • Resolute paper-enpresak, komunitate indigenen edo First Nations-en aurre-baimen eta baimen librea duen Baso-Administrazio-Kontseiluak (FSC ingelesez) ziurtatutako baso-kudeaketa abiarazi beharko luke.
  • Argitaletxe eta komunikazio-talde handiek, baso-praktika suntsigarriekin eta oihan primarioentzat kaltegarriak diren kolaborazioa saihesten duten paper erosketa politikak hartu beharko lituzkete.
  • Administrazioek, kontratazio publikoaren bidez, lehentasuna eman behar diete oihan primarioen suntsiketarekin edo giza eskubide-bortxaketarekin lotuta ez dauden produktu haiei.
  • Hiritarrok bizimodu eta kontsumoa iraunkorrean oinarritutako ereduak hartu behar ditugu, paper-xahutzea saihestuz, erabilitako papera geroago birziklatuz, eta % 100 birziklatutako (Ángel Azul zigiluaz) kloratutako produkturik gabe zuritutako paper-kontsumoari lehentasuna emanez.

Zer egiten ari da Greenpeace

Baso borealaren degradazioa eta suntsiketa ikertzen ditugu, baso-paisaia ukigabeak kontsideratutako eremu birjina haiek batez ere.

Baso birjina-eskualde hauen babesa eskatzeko Kanpainak egiten ditugu.

Baso hauen kontserbazioaren araberako zura eta paper hornikuntza-politikak har ditzatela eskatzen diegu paper-industriari, industria editorialari, etab.-rrei.

Ingurumena babesteko, adierazpen-askatasuneko eskubidea ere aldarrikatzen dugu, gure ahotsa isilarazi nahi duten paper-enpresei aurka eginez.

Satelite-irudien analisiaren bidez, eta beste GKE eta erakunde zientifiko batzuekin batera, planeta osoaren baso-paisaia ukigabeen mapak lantzen ditugu, bere bilakaera ikusten dugu eta artikulu zientifikoak argitaratzen ditugu ekosistema interesgarri hauen balioaren dibulgaziorako. Intact Forest Landscapes web orrian informazio gehiago ikus dezakezu.