Indonesiako euri-oihan tropikalak biodibertsitateko puntu beroak dira. Lurraren klimaren erregulaziorako Funtsezko eremua ere dira. Baina baso hauek mozten ari dira eta palma-olio eta paper-orearen ekoizpenerako landatzeengatik ordezkatzen ari dira..
2008 urtean
Guinness marka-liburuak Indonesia munduko deforestazioaren txapeldun bezala seinalatu zuen
Mundu guztiko
250.000 pertsona
baino gehiagok, paper eta palma-olio industriei basoek erretzeari uztea eskatzeko sinatu dute
2015eko irailean zehar
130.000 sute
baino gehiago gertatu ziren, Indonesiako oihanen ingurune-hondamen handiena
Llamas vivas en ramas de árboles secos en un área de turberas recientemente deforestadas en una concesión de aceite de palma de Indonesia Vista aérea de un terreno concedido a los proveedores de aceite de palma de P & G en Kalimantan, Indonesia Una persona recorre turberas quemadas y restos de bosque en Indonesia

Arazoa

Asiako Hego-Ekialdeko oihanek, Sumatra, Borneo, Papua Ginea Berria eta makina bat uharte txiki eta artxipelago hurbilaetatik hedatzen dira, eta biodibertsitate aberatsa daukate: endemismo ugari, Indonesiako Rafflesia erraldoia edo paradisuko hegaztiak bezala; Orangutana edo Sumatra eta Javako errinozeroa bezalako 500 ugaztun-espezie; 1.600 hegazti– espezie baino gehiago. Baina ondasun kulturala oraindik handiagoa da. Herri indigena piloak Papua Ginea Berrian soilik 800 hizkuntza baino gehiago egon daitezela eragiten du, mundo guztian dauden hizkuntzen heren bat.

Baina baso hauek planetaren deforestazio tasa handienetako bat jasaten dute. Indonesiak bere basoetako laugarren partea galdu du azken 25 urteetan. Deforestazioa, normalean oihanaren erreketaren bidez eragiten dena, azken hamarkadan Indonesia jarri zuen munduko berotegi-efektuko gasen hirugarren herri igorlea bezala. 2015eko irailean Borneo eta Sumatra-ko uharteetako oihanetan eta zohikaztegietan hondamen natural handiena erregistratu zen, 130.000 sute-foku-bolada batekin, palma-olio industria eta paper-sektorea izanik hauen arduradun handienak. Eta suntsiketa hau gure herrietan kontsumitzen diren elikadura-produktuetako kopuru handian, kosmetikan eta agroerregaietan bukatzen du.

Era berezian, Indonesiako zohikaztegi basoak aurrekaririk gabeko suntsiketa bat jasaten ari dira. Mundu guztian zehar, zohikaztegiek planetako azaleraren % 0,1a baino gutxiago estaltzen dute, baina jada klima-aldaketaren arduradunak diren berotegi-efektuko gasen urteroko emisioen % 4aren arduradunak dira.

Era berezian, palma-olioaren eskariaren igoera eutsezina da: aurrez ikusten da olio honen eskaria 2030ean, 2000 urteko mailekin konparatuz, bikoiztuko dela, eta 2050erako hirukoiztu. Gaizki deitutakoetako “bioerregaien” industria bizkor hedatzen ari da, eta ia olio honen Europako inportazioen erdia biodiesel-fabrikaziora zuzentzen dira.

Indonesiak Jada olio-palma landatzeetako 6 milioi hektarea ditu, baina beste 4 milioi gehiago landatzeko planak daude soilik bioerregai-ekoizpenera zuzenduta.

Konponbidea

Enpresek eta gobernuek Indonesiako basoen suntsiketako arduradun nagusi bezala bere erantzukizunak onartu behar dituzte eta:

  • Indonesiako Gobernuak Zero Deforestazioko politika ezartzeko konpromisoa hartu behar du, basoak landatzeetan bihurtu daitezen eteteko eta suaren erabilera oihana garbitzeko debekatzen duen legearen betetze zorrotzera behartu.
  • Gobernuak ere, palma-olioaren sektorearen eta paper-sektorearen baso-kontzesioen kartografia GKE-entzat eskuragarri jarri behar du.
  • Indonesian operatzen duten enpresek enpresa-erantzukizuna bultzatzeko politikak inplementatu behar dituzte ingurumena, giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, etab.-ko kontuetan ekosistema amazoniarretan eta bere populazioarengan negatiboki talka egin dezaketen proiektuetan parte har dezaten sahiesteko.
  • Europar Batasunak bere deforestazioaren kontrako plana abiarazi behar du deforestaziotik datozen lehengaien (soja, haragia, palma-olioa, zura edo paperaren) merkataritza saihestuz.eta nekazaritza-laborantzetan oinarritutako nekazaritzako- biodiesean bezalako erregaiei -amaiera ematea.
  • EBko herrialdeek Indonesian egindako mozketa ilegalean jatorria duten baso-produktuen sarrera Europan galarazten duen EUTR Araudia betearazi behar dute.
  • Zu ere konponbidearen parte izan zaitezke, bizimodu sinpleak hartuz eta gure kontsumoa txikiagotuz, Indonesiako euri-oihan tropikalen suntsiketan jatorria duten elikagarriak eta baso produktuak saihestuz.
Bebé orangután de un año de edad juega en un árbol en Borneo Primer plano de un tigre de Sumatra Orangután en la zona de alimentación en el Parque Nacional de Tanjung Puting, Indonesia

Zer egiten ari da Greenpeace

Palma-olioaren eta paperaren sektoreak oihanaren erreketaren eta Indonesiako deforestazio tasa altuaren atzean daude. Honek gertatzen jarraitu ez dadin sahiesteko, hau da egiten duguna:

  • Indonesiako deforestazioaren bilakaeraren jarraipen bat egiten dugu, satelite-irudiak analizatuz, lekuan bertan ikertuz eta arazoaren eta inplikatutako sektore ekonomikoen gaineko txostenak argitaratuz.
  • Indonesiako gobernuari palma-olioaren eta paper-sektorearen baso-kontzesioekin erlazionatutako informazioaren eskuratze publikoa eskatzen diogu, baita oihana garbitzeko suaren erabilera debekatzen duen legea betetze zorrotza ere.
  • Palma-olio eta paperaren hornikuntza kateak Ikertzen ditugu Indonesiako basoen suntsiketan jatorria duten lehengaiekin hornitzen ari diren Europako eta AEBetako enpresa handiak seinalatzeko.
  • Nestlé (eta bere Kitkat) edo Mattel (eta bere Barbie panpina) enpresak deforestazioa jatorria duten produktuez hornitzeagatik seinalatzen zuten bezalako kanpaina sortzaile eta zirraragarriak egiten ditugu.
  • Europar Batasunari palma-olioa bezalako nekazaritza-produktuetatik fabrikatutako bioerregaien alde agertzeari uztea eskatzen diogu.
  • Beste erakunde batzuekin eta tribu indigenekin aliantzak ezartzen ditugu ingurumenaren eta beraien lurraldeen gaineko eskubideen defentsarako.
  • Espainiako enpresei aurre egiten diegu bere erantzukizun Sozial Korporatiboaren konpromisoekin konpli dezaten ekosistema hauek eta bertan bizi diren herriei kalte dezaketen proiektuak ez finantziatzeko eta hauetan ez nahasteko.
  • Hiritarren artean kontsumo-arduratsuko ohiturak bultzatzen ditugu gure bizimoduaren ingurune-inplikazio eta inplikazio sozialekin.

10 urte baino gehiagotan zehar, gauza asko lortu ditugu Indonesian. Indonesiako kanpainen informeen zerrenda honetan Kontsulta dezakezu