Salmorejo
Udako errezeta
Udak, beroa dakarkigu, bero handia, baina natura jakintsua izanik, Gloria Carriónek, La Gloria Vegana dakarkigun salmorejo fresku eta gozo hau egiteko tomateak eta beste osagai guztiak ere dakartza, tokikoak, ekologikoak eta sasoikoak diren produktuekin freskatu ahal izateko.
Osagaiak
- kg 1 tomate heldu
- 200 g aurreko eguneko ogi mami
- Gatz koilarakada 1
- Baratxuri-ale 1
- 150 g oliba-olio
Elaborazioa
→ Tomateak ondo garbitu eta irabiagailuaren edalontzian jartzen ditugu baratxuria eta gatzarekin batera.
→ Birrindu egiten dugu, ondo findu arte.
→ Ogiaren mamia zatitua gehitu eta birrindu egiten dugu berriro.
→ Behin homogeneoa dagoenean, irabiagailuaren abiadura jaitsi eta olioa pixkanaka-pixkanaka botatzen dugu, ondo emultsionatzeko.
→ Gutxienez ordu pare batez hozkailuan gordetzen dugu, eta sagar garratza eta intxaur txikituekin zerbitzatzen dugu.