Koloretako zerba-zurtoinak

Udaberriko errezeta

Udaberrian, zelaiak bizitzaz betetzen dira, eta ortuak produktuz betetzen dira ere. Beraz, sasoian gaudela eta gertu lortu ahal ditugula aprobetxatu dezagun, bi Michelin izar eta Jasangarritasunean Michelin Izar Berdea duten Fina Puigdevall eta Martina Puigvert, Gironan, Olot-en daukaten Les Cols jatetxeko beraien ortutik dakarkiguten koloretako zerba-zurtoinez osatutako errezeta gozo hau egiteko.

Osagaiak

  • Koloretako zerba sorta 1 (gorria, horia eta zuria)
  • Baratxuri-buru 1
  • Oliba-olioa

Elaborazioa

Zerbaren hostotik zurtoina bereizi. Zuritu zurtoinen lehen geruza.

Ontziratu hutsean zurtoinak eta egosi lurrun-labean 86ºC-tan 7 eta 10 minutu artean.

Denbora hori igarotakoan, bainu maria inbertituan hoztu.

Bestalde, egosi hostoak 10 minutuz. Xukatu eta birrindu irabiagailuarekin.

Gehitu ura krema-testura lortzeko. Gatza nahierara bota.

Bestalde, zuritu eta moztu erditik baratxuri-buru bat. Konfitatu oliba-olioan.

Osaera

Plateraren hondoan zerbaren hostoekin lortutako purea jarri. Jarri koloretako zurtoinak, purearen gainetik 3 edo 4 zm-ko zatitan moztuta (2 zurtoin gorri, 2 hori eta 2 zuri) eta erdian baratxuri-ale bat jarri, gainetik, hauek konfitatu ditugun oliba-olio zurrusta bat botaz.