Zein da Greenpeace-n jarrera Faroe uharteetan (Danimarkan) eta Taiji-n (Japonia) egindako izurde sarraskiaren aurrean?
Greenpeace zetazeo-populazioak mintzen dituen edozein giza jardueraren aurka dago. Horregatik Faroe uharteen (Danimarkan) kostaldeetako eta Taiji-n (Japonian) urteroko kalderoien sarraskiaren kontra gaude ere.
Greenpeace izurde, kalderoien eta beste zetazeo batzuen merkataritza- helburudun edo arrantzatze babeserako sarraskiaren kontra dago - (Japonia bezalako herrietan sarraski hauek izurdeek eta baleek arrain-kantitate handiak jaten dituztelaren argudioarekin justifikatzen dira).
Gure baliabideak mugatuak dira, beraz ez dugu kanpaina espezifikorik izurde ehizaren kontra Feroe uharteetan (Danimarkan) edo Taiji-n (Japonian). Zetazeoen babesaren aldeko gure borroka itsas zabaleako ehizan zentratzen da, eskala handiko Itsas Erreserba sare bat ezartzen eta Nazioarteko Bale-Komisioak (NBK-ak) ezarritako merkataritza-ehizaren debekuak sendotzean. Maila desberdinetara lan egiten dugu ere NBK-ak zetazeo guztiak, izurdeak eta mazopak barne,babes ditzan etorkizunean. Tamalez NBK-ak ez du babes espezifikoa kalderoientzat. Greenpeace-k NBK-ak zetazeo guztiak, kalderoiak eta mazopak barne, babes ditzan lan egiten du.
Izurdeen gehiengoa, urteko 300.000, hiltzen dira ez bere ehizaren ondorioz baizik eta arrantza-sareetan“ustekabeko” harrapaketengatik eta uren poluzioagatik. Arrazoi beragatik, marrazo, dortokak, itsas hegaztiak eta beste espezie batzuen -hilkortasun altua dago. Greenpeace-n ozeano kanpainatik arrantza-jardueraren jasangarritasun handiagoagatik lan egiten dugu, kutsaduraren kontrolagatik eta itsas bizitzarekin suntsigarriak diren prozesuak debeka daitezen ere.
Aldi berean, ozeanoen % 40a babestuko dituen mundu mailako itsas erreserba Sare baten sorreran lan egiten dugu, (gaur egun % 1a soilik dago babestuta). Natura-gune babestu hauen sorrera itsas espezie- mota guztien, baleak eta izurdeak barne, kontserbaziorako aurrerapen handia izango litzateke.