Zein da Greenpeace-n jarrera Kanadako foken sarraskiaren aurrean?
Gaur egun, mehatxu nagusia pinnípedo-entzat bere habitata hondatzen ari den klima-aldaketa da. Foka-merkataritza-ehizarekin jarraitzeko gobernu kanadarraren erabakiak egoera hau larriagotzen du eta bere populazioen txikiagotzea oraindik gehiago eragiten du. Greenpeace helburu ekonomikoa duen foka sarraskiaren aurka dago guztiz.
Greenpeace pinnípedoen merkataritza-sarraskiaren kontra dago. Gobernu kanadarrak era arduragabean jokatzen du, foka kume milioi laurden bat baino gehiagoko sarraskia baimentzerakoan, zientzialariak haien populazioaren tamaina, jada harrapatutako foken kopurua edo populazioaren osasuneko kanpoko presioen (klima-aldaketa bezala) inpaktua zehazki kuantifikatzeko gai ez direnean. Kanadako Gobernuak itsasoko ekosistemetako administrazio txarreko historia luzea du, arrantza-industriaren eta foka-ehizaren epe motzeko interesei lehentasuna ematen baitie, lanpostuak eta itsas biodibertsitatearen kontserbazioa arriskuan jarriz.
Greenpeace ez dago Komunitate Indigenen iraupenerako foka-ehizaren kontra, iraupeneko eta bizimodu era tradizional bezala. Planetako iparreko Komunitate Indigena asko foken eta beste bizitza-baliabide batzuen mende daude elikatzeko edo janzteko. Ehiza indigenako eremuetan foka-populazioak osasuntsu eta sendoak dira.
Hala ere gure baliabideak mugatuak dira eta ez dugu kanpaina espezifikoa foka-ehizaren kontra. Greenpeace-tik ehiza-sasoiaren segimendu bat egiten da eta batzutan praktika honen aurreko oposizioan gaur egun liderra diren beste talde batzuen alde egin izan da, IFAW-ri adibidez (International Fund for Animal Welfare) eta HSUS-i (Humane Society of the United States). Gure foku nagusia, klima-aldaketak itsas ugaztunengan eragiten duen mehatxuan dago, baita bere babeserako itsas erreserbaren sorreran ere. Foken kasuan izotz-geruzaren galera jarraituak foken hazkuntzari eragiten dio larriki. klima-aldaketaren eta urteroko ehizaren inpaktu konbinatuak konbinazio ezin okerragoa suposatzen du foka-populazioarentzako.
Greenpeace-k, itsas espezie guztiak, fokak barne, babestuko duen Itsas Erreserbetako Mundu mailako Sarea lortzeko lan egiten du ere.