Nire auzotarrak balio handiko zuhaitz bat moztu nahi du; zuhaitz baten mozketa salatu nahiko nuke...
Eskerrik asko Greenpeace-kin harremanetan jartzeagatik. Greenpeace, , planetaren ingurune-arazoei aurre egiteko lan egiten duen nazioarteko erakundea da, mundu osoari modu handiagoan eragiten dioten haiei lehentasuna emanez. Arazo hauetako batzuk deforestazioa, mozketa ilegala, biodibertsitate-galera, garapen-bideko herrialde askotan egur-erabilera, etab. dira.
Arrazoi horregatik etxeko edo oso lokalak diren arazoak, zalantzarik gabe errealak eta garrantzitsuak direnak, ez dira Greenpeace-ren lanaren helburu.
Greenpeace-k, salatzen duzun bezalako kasuetan, ez du kanpainarik egiten ez parte hartzen. Arau-haustea egiten ari dela uste baduzu Guardia Zibilaren Babes Zerbitzuari, Seprona-ri, jakinarazi behar diozu.
Nolanahi ere, ingurumenari buruzko ardura kezka eskertzen dizugu eta zuhaitzen eta basoen babesean modu aktiboan parte har dezazun animatzen zaitugu.