Espainian istripu nuklearra gerta daiteke?


Fukushima-ko edo Txernobylgoak bezalako istripu nuklear katastrofikoa bat 10 edo 20 urtetatik behin gerta daiteke munduko lekuren batean, Alemaniako Max Planck Institutu ospetsuaren arabera.

Fukushima-ren kasuan, ez lurrikarak ezta tsunamiak, baizik eta, Gobernu japoniarraren, erreguladoreen eta industria nuklearraren akatsak izan ziren istripu nuklearra eragin zutenak. Horrela baieztatzen du Greenpeace-k, eta horrela berretsi zuen Japoniako Parlamentuak aditu independenteei eskatutako txostenak. Energia nuklearra ez da segurua.

Ez dugu ahaztu behar Espainiako nuklearrak 0.3 g-ko azelerazio horizontaleko lurrikarak jasateko ezgai direla, Fukushima-ren ondoren erreguladoreak eskatzen duen bezala. 2011ko Lorca-ko lurrikararen azelerazio horizontala 0,36 g-koa izan zen. Presen hausturarik egotekotan edo muturreko euriak eraginda, uholde-arrisku larria dago. Ebaluatutako agertoki txarrenean, erreakzio-denbora motzegia da (11 ordu) erabilitako erregai nuklearraren igerilekuan ura irakiten hasi aurretik. Ez fabrikako operadoreak, ezta erreguladoreak ere, ez dituzte ebaluatu hegazkin baten talka edo atentatu terroristak bezalako kanpo-arriskuak.

Eraso terrorista batek edo sute bat bezalako beste edozein arrisku egoerak ondorio iragarrezineko istripua eragin dezake.