Zer egiten dute Greenpeace-eko boluntarioek?
Boluntariotza-sarea erakundearen lanaren funtsezko zati bat da. Greenpeace-ek egiten duen lana babesten du eta kanpainak zabaltzen ditu informazio, sentsibilizazio, salaketa edo protesta-jarduerak eginez. Boluntario batek hainbat rol bete ditzake, hala nola:
- Kaleko jarduerak, hondakinen, mugikortasun iraunkorraren, kontsumismoaren edo energia fosilek eragindako kaltearen inguruan sentsibilizatzeko eta praktika txarrak salatzeko.
- Kontzientziazio-hitzaldiak ikastetxeetan, ekitaldietan eta zineforumetan.
- Benetako proiektuak sortzea eta garatzea, hirien eta/edo probintzien errealitatea aldatzeko. Begira jada martxan jarri diren lurralde-proiektuak!
- Eragin politikoa beren eskualdeetan, kargu politikoekin bilerak eginez.
- Greenpeace-eren salaketak eta kanpainak zabaltzea sare sozialen kudeaketaren bidez.
Boluntarioa izan nahi baduzu edo gure jarduerei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Greenwire -en, herritarren mobilizaziorako gure plataforman, edo idatz iezaguzu ves@greenpeace.org helbidera.