Arraina jaten baduzu, arrain iraunkorragatik apustu egin eta gobernuak presionatu behar dituzu, ozeanoen eta arrantza-komunitateen etorkizun bezala arrantza iraunkorraren alde ager daitezen. Arraina jaten baduzu era arduratsuan egintzazu.
#1
Zure arrain-kontsumoa murriztu eta hau erosten duzunean, sasoiko arraina, arte iraunkorretan egindakoa eta ahalik eta hurbilena aukeratu beti
Zaporetsuagoa eta askoz iraunkorragoa da. Gure sasoi-arrainen gidan arrainak eta arrandegietako sasoi-itsaski ohikoagoak identifikatu ahal izango dituzu, ozeanoak aurkitzen diren gainustiapen egoera hobetzera lagunduz.
#2
Etiketa ondo begiratu
Etiketatze zuzenak beharrezko informazio guztia ematen du eta arrainik iraunkorrena aukeratzen laguntzen digu. Izoztutako eta arrain freskoaren inguruko EBeko gaurko araudiaz, beste batzuen artean, etiketak ondorengoak esan behar izango lituzke:
- Arrantza-metodoa: eztena, tresmaila, nasak, tretza ez industriala, kanabera etab. moduko aukeratze-metodoak aukeratu.
- Harrapaketa-eremua: Batzuetan arraina portu hurbiletan deskargatzen da baina urrundik dator. Ahalik eta gertuen harrapatua izan dela begiratu.
#3
Erosketa iraunkorreko arrantza-produktuetako politika gara dezatela eskaiezu supermerkatuei
Arrantza-produktu iraunkorrak, arrantza-komunitateak babesten dutenak eta bere jatorriaren gaineko informazio osoarekin ondo etiketatuta daudenak exijitu.
#4
Itsasotik platererainoko hegalaburraren bidaia ezagutu
Hegalaburra kontsumituenetako arraina da eta ahulena aldi berean. Zure supermerkatuan kanaberarekin harrapatu dela dioten produktuak eta ahalik hurbilenak bila itzazu.
#5
Arrantza eutsezina zigortu
Etiketatzea argi ez badago eta arrain-saltzaileak informazioa falta badu arrainaren jatorriaren gainean, ez ezazu erosi. Arraina jaten badugu eta haien jatorriari eta jasangarritasuna buruz zalantzak baditugu, hauek kontsumitzea da hain zuzen egin dezakegun kalterik handiena. Bideo hau ikus ezazu arrainak era iraunkorrean nola erosten jakiteko.
#6
Akuikultura intentsiboko arraina saihest ezazu
Akuikultura ez da gehiegizko arrantzarako konponbidea. Munduko arrantzaren heren bat inguru arrain-irin fabrikazioan ematen da gatibutasun-hazkuntza elikatzeko. Gainera beste inpaktu sozialak eta ingurune-inpaktu batzuk ditu: uraren kutsadura, espezie inbaditzaileen sarrera eta itsasbazterreko eta itsas zonetako okupazioa beraien kontserbazioaren kalterako eta beste jarduera batzuen kaletarko ere, adibidez arrantza tradizionalerako. Akuikultura tradizionalena (itsaski-bilketa bezala) edo espezie belarjale eta autoktonokoak aukera itzazu.
#7
Arrantza-turismoa sustazazu
Itsasoaren kulturaz gozatu eta ikasi bere paisaien, jendeen eta bizimoduekin kontaktuan jarriz. Zure bisitak diru-sarrerako bide berriak, enplegu egonkorra eta eauzketa-jardueraren osagarriak, baita itsasbazterreko zonetan bizi-kalitatea hobetzea baimentzen duen dinamismo handiagora ere sor ditzazke.