Jada ez dugu gure arropa balioesten, baizik eta hau erosi eta botatzen dugu. Prezioak eta kalitateak erori ahala, arropa berria bi aldiz pentsatu gabe erosteko luxua daukagu. Moda azkarraren mendetasuna arriskutsua da. Baina kontsumismo-kiribil hau apur dezakegu jada daukagun arroparekiko gure erlazioak birpentsatzen baditugu.
#1
Zure arropa zaindu eta maitatu
Zure arropa urte bat edo bi urte gehiago mantentzen baduzu bere CO2-emisioak % 24an txikiagotzen dituzu. Ez duzu dirua bakarrik aurrezten, baizik eta ura eta ere. Kimikariek eta pestizidek ibaiak, lurzorua eta basa bizitza kalte ditzaten saihesten dugu eta erregai fosil-erabilera murriztea.
#2
Zuk zeuk egintzazu
Joskintza ikas ezazu, hondarrak balio handiko gauzetan eralda itzazu, zure arropa konpon ezazu,…
#3
Norbaitekin aldazazu
Zure arroparen bizitza luzatzeko modurik sinpleena haiei erabilpen berria ematea da. Beste pertsona batek erabil dezake!
#4
Bigarren eskuko dendetan eta denda vintageetan, brikolaje eta artisautza-guneetan, konponketa lantegietan eta arropa edo jantzi-trukeko azoka txikietan eros ezazu
Berria ez da beti hobea
#5
Toxikorik gabeko arropa eros ezazu
Erraza da: saltoki handi batera erostera bazoaz, gure Detox kanpainan parte hartzen duela egiaztatu, nahiz eta hobeago izan tokian tokiko ekoizpena eta printzipio iraunkorrak dituzten negozioen alde apustu egiten baduzu. Gero eta gehiago daude!