Greenpeace eta Novact-ek osatzen duten Aktibismo Eskolako kanpamendu batek ekintzak sustatu ditu Nafarroan, COP26ren porrotaren aurrean

14-11-2021

  • COParen amaierarekin batera, Greenpeacek eta NOVACTek bultzatutako Aktibismo Eskolak kanpaleku bat antolatu du Urbasan (Nafarroa), adierazteko ezin dela egun bat ere pasatzen utzi larrialdi ekologikoaren aurrean ezer egin gabe
  • Asteburu guztia formazioan pasa ondotik, gaur goizean 40 aktibistek pankarta ugari zabaldu dituzte Altsasun eta Etxarrin, bidezko mugikortasun jasangarri eta sozial bat eskatuz
  • Estatu guztik0 250 aktibistek parte hartu dute modu simultaneoan Galizia, Madril, Andaluzia eta Valentzian egin diren beste 4 kanpalekutan

Nafarroa, 2021eko azaroaren 14a.- Glasgowen egin den 26. Klimari buruzko Gailurra amaitu ondoren, Greenpeacek eta NOVACTek ez dute egun bat ere utzi nahi izan herritarrak kalera ateratzeko larrialdi klimatikoren aurkako borrokan jarraitzeko eta COPan parte hartu duten estatu eta enpresen ekintza eta konpromezu ezaren aurrean jendartearen ekintzarako gogoa erakusteko. Horregatik, eta ahalik eta pertsona gehienek parte har dezaten, asteburu honetan bertan, bi erakunde horiek bultzatutako Aktibismo Eskolak mobilizazio zibileko teknikak ikasteko kanpaleku bat egin du Urbasan (Nafarroa). Kanpaldiari amaiera emateko, gaur goizean, bidezko mugikortasun jasangarri bat eskatzeko hainbat ekintza egin dira Altsasun eta Etxarrin. Era berean, aktibista talde batek Iruñean markesinetako iragarkiak ordeztu dituzte enpresa ugariren, zein erregai fosilen publizitate engainagarria salatzeko.

Kanpamenduan Nafarroako, Euskadiko, Aragoiko eta Errioxako 40 pertsonak hartu dute parte, eta hiru egun iraun du. Egun horietan, gizarte eta ingurumen justizia handiagoa eskatzeko tresnei buruzko prestakuntza teoriko eta praktikoak eman dira, hala nola indarkeriarik gabeko ekintzen eta brandalismoaren inguruan. Kanpaldian zehar gainera, parte-hartzaileek gaur goizean egindako jarduerak diseinatu dituzte eta erabili dituzten pankartak eta kartelak sortu dituzte. Haietan “Bidezko tren sozial baten alde” irakur zitekeen.

Aldi berean, aktibismoko beste lau kanpaleku egin dira Galizian, Madrilen, Andaluzian eta Valentzian, eta estatu osotik etorritako 250 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Hauetan ere prestakuntza saioetan zehar prestatutako ekintzekin amaitu dituzte kanpadiak “Stop Bla Bla Bla” eta antzeko mezuak erabiliz.

Kanpamentutik, Lorea Floresek, Greenpeaceko Nafarroako mobilizazio-koordinatzaileak, adierazi du: “2019an, planeta osoan zehar ingurumen- justizia eskatzen zuten mobilizazioen esnatzea ikusi genuen. Pandemiak dena geldiarazi zuen, klima-aldaketa izan ezik. Orain, mobilizazioak itzuli dira larritasun handiagoarekin gizarte eta ingurumen justizia eskatuz. 2022a urte mugitua izatea epero da, “hitz hutsak” benetako ekintza bihur daitezen”.

Kanpaleku hauek Glasgoweko Akordioak bultzatutako nazioarteko ekintza globalaren astearen zati dira. Aste honetan, hilaren 22ra arte klima aldaketaren erantzule diren enpresen eta industrien aurrean ekintza zuzen ez-bortitzak egiteko deia egiten zaie herritarrei.


Partekatu!