A 21eko euskal hauteskundeak direla eta
Greenpeacek 50 metro koadroko ikurrina zabaldu du “Politika berderik gabe, etorkizun grisa” leloarekin
- Erakundeak herritarrak eta alderdi politikoak gonbidatu ditu ikurrinaren koloregabetutako zatiak berdez margotzera, ingurumen proposamenek hauteskunde kanpainan pisu handiagoa izan dezaten eskatzeko
- Erakundeak, Supersur-a, Nerbioi itsasadarren azpiko autobia subflubiala edo Urdaibaiko Guggenehim museoa bezalako azpiegitura handien aroa uzteko eskatu du, izan ere, hauek transizio ekologikoaren aurkako norabidean doaz
- Greenpeacek ingurumenari eta gizarteari dagokienez Euskadi bidezkoagoa lortzeko proposamenak aurkeztu dizkie azken aste hauetan hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiei
Greenpeacek gaur, Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean, 50 metro koadroko pankarta bat zabaldu du gaur, zeinetan ikurrina handi bat ikusi zitekeen, “Politika berderik gabe etorkizun grisa” leloarekin lagunduta. Ikurriña horren zati batzuk kolorea galduta zeukaten eta erakundeak, herritarrei eta alderdi politikoei berriz berdez margotzera etortzeko gonbita luzatu die era honetan Euskadi gizarte eta ingurumen kontuetan bidezkoagoa izateko politika ausartak eskatuz.
Greenpeacek ekintza hau, 24h telebista katean egindako hauteskunde eztabaidaren ongoko egunean egin du. Eztabaida honetan ia ez zen larrialdi klimatikoari buruz hitz egin. Gaur ETBn izanen den eztabaidan, erakundeak hautagaiei eskatu die mahai gainean jar ditzatela beren gizarte eta ingurumen proposamenak, hauek funtsezkoak baitira Euskadiren etorkizunerako.
“Klima-aldaketaren aurkako borroka eta ingurumenaren babesa bezalako gaiak erabakigarriak izan beharko lirateke hurrengo legegintzaldian, izan ere, hamarkada hau erabakigarria da aurrean ditugun krisi ugariei aurre egiteko. Azpiegitura handien eraikuntzetan oinarritutako egungo politikak, Supersur, Nerbioi ibaiaren azpiko autobia edo Urdaibaiko Guggenheim berria sustatzen dituztenak, trantsizio sozioekologikorako bide okerraren erakusgarri dira. Azpiegitura handien garaia eta hormigoiaren grisa alde batera utzi behar dira, Euskadi berdeago baterantz joateko”, esan du Lorea Floresek, Greenpeaceko Euskadiko koordinatzaileak.
“Ekoizpen eta kontsumo eredua aldatzeko politikak behar ditugu. Eredu berri horretan, jendea, zaintzak eta planeta bera erdigunean egongo dira. Lehentasun bihurtuko dira klima aldaketaren eta biodibertsitate galeraren aurkako borroka, aberastasuna gutxi batzuen esku metatzea eta bidegabekeria era berean saihestuz. Eredu hori jendearekin eta jendearengandik eraiki behar da, pertsonak batzen dituzten eta gizarte erresilienteenak etorkizun hobeagorantz aurrera egiteko egiten dituzten elkartasun-loturak indartuz”, esan du Floresek.
Erakunde ekologistak hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei ingurumenari eta gizarteari dagokionez, Euskadi bidezkoagoa lortzeko proposamenak helarazi dizkie. Hona hemen aipagarrienak:
- Energia: konpromisoa hartzea erregai fosilak pixkanaka bertan behera uzteko eta ekonomia deskarbonizatzeko 2040rako, energia-eskaera erdira murriztuz eta energia-sistema %100 berriztagarria, demokratikoa eta biodibertsitatea babestuko duena ezarriz.
- Mugikortasuna: mugikortasun iraunkorrerako euskal plana onartzea eta hurrengoa, tren sozialaren eta garraio publikoaren legegintzaldia izatea.
- Ura: ura eta akuiferoak xahutzea eta gaizki kudeatzea, abeltzaintza eta nekazaritza industrialari eta hiri eta industria kutsadurari oztopoak jarriz, eta lurpeko urak berreskuratzeko eta babesteko neurri argiak ezarriz.
- Natur ondarea: kostaldearen babesa bermatzea, kostaldeen legea errespetatzea eta urbanizazio, zerbitzu edo industria proiektu berrien eraginak saihestea, bai eta inpaktu konponezinak dituztenak debekatzea ere.
- Herri biziak: Zerbitzu guztiak bermatuak dituzten herriez osatutako Euskadi baterantz joatea, elikagai-subiranotasuna defendatuz, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan, hurbileko banaketa sareeetan eta artisau-arrantzaren eta arrantza iraunkorraren defentsan aurrera eginez.
- Kontsumoa: erosketa publiko ekologikoa, tokikoa eta jasangarria bermatzea, aldi berean konpongarritasuna, berrerabilpena eta trukea sustatuko duten politikak ezarriz, hondakinak erraustean eta zabortegietan oinarritutako egungo eredua alde batera utziz eta ekonomia zirkularrean aurrera eginez.
- Ekonomia: oligopolioen ekonomiaren esparrutik ateratzea, guztientzako oinarrizko zerbitzuak bermatzea, fiskalitate berdean aurrera egitea eta ekonomia sozialaren, ekologikoaren eta zainketen ekonomiaren egitura ekonomikoa indartzea.
- Demokrazia: herritarren parte-hartze handiagoa eta hobea ahalbidetuko duten mekanismo eraginkorrak abian jartzea, garrantzi handiko gaiei buruzko erabakiak hartzea eta kudeaketa publikoaren gardentasuna sustatuz.
Informazio gehiago: