Pradales lehendakariak New Yorkeko Guggenheim Fundazioko CEOarekin bildu ostean egindako adierazpenei erantzunez

Greenpeacek berriz dio: Guggenheim museoa Urdaibaira zabaltzea ideia zaharkitu bat eta natur suntsizailea da

13-03-2025

Mariet Westermann New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioko zuzendari nagusiarekin bildu ondoren, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako adierazpenen aurrean, Greenpeacek azpimarratu du Urdaibaiko Biosfera Erreserban Guggenheim museoa zabaltzea zaharkitutako ideia dela, eta natura suntsitzailea dela. Erakundeak lehendakariari erantzun dio ezin dela konparatu Bilboko Guggenheim museoa eraiki zeneko testuingurua –90eko hamarkadako Bilbo industrializatu eta degradatuan– eta Urdaibain museoa zabaltzea planteatzen den egoera –balio kalkulaezina duen eremua, babes-figura ugari dituena–.

Museoaren etorkizuna “aztertzeko” egiten ari diren “entzute aktiboko” prozesua ere aipatu du Imanol Pradalesek bere adierazpenetan, non, dioenez, 1.000 lagunetik gora kontsultatuko dituzten. Hala ere, kontsulta hori ez da loteslea, eta beraz, ez du ziurtatzen euskal erakundeek prozesu horren emaitzari kasu egingo diotenik. Lehendakariak New Yorkera egindako bisitak aditzera ematen du euskal agintariek ez kasu egiteko asmorik proiektu hau ez gauzatzeko eskatzen duten euskal herritarrei, eta beren planekin jarraitzen dute: “bai ala bai” (Bizkaiko diputatu nagusi Elixabete Etxanobek esan zuen bezala) Guggenheim Urdaibaira zabaltzeko. Greenpeacek gogorarazi du dagoeneko ia 20.000 pertsona direla proiektu honen aurka agertu direnak bere sinadurarekin, eta horrek aise gainditzen ditu egingo diren 1.000 kontsultak.

Gaur egun gero eta kontzienteagoak gara klima aldaketak eta bioaniztasunaren galerak dakartenaz. Klima aldaketaren agertoki okerrenak saihestu nahi baditugu, ekosistema osasuntsuak behar ditugu, eragin horiek arintzen lagunduko digutenak. Alde horretatik, hezeguneak ekosistema erabakigarriak dira karbonoa xurgatzeko, uholdeak arintzeko, uren kalitatea erregulatzeko eta beste hainbat onurarako. Mundu guztiaren begiek Guggenheim berriari begiratuko diote. Zabalkuntza ezin da pasatu hain baliotsua den espazio bat suntsitzetik, nazioarteko babes figura batekin: jokoan dago berebiziko ekosistema baten hondatzea eta Guggenheimen beraren erreputazioa”, adierazi du Lorea Flores Euskadiko Greenpeaceko bozeramaileak.

“Oso garestia izan daitekeen proiektua da, Urdaibai eskualdea kontserbatzeko ahalegin guztiek porrot egitea eragin dezakeelako, eta, gainera, nagusiki diru publikoarekin ordainduko den proiektu pribatua delako. Diru publikoa ingurumen-balio handiko ekosistemak babesteko eta leheneratzeko erabili behar da, Urdaibaiko Biosfera Erreserba kasu. Pradales Lehendakariak euskal naturaren babesaz arduratu beharko luke, eta ez interes pribatuen izenean hau ondatzeaz”nabarmendu du Floresek.

2024ko abuztuaren 18an, Natura Lehengoratzeko Erregelamendua sartu zen indarrean. Hemendik 2030era bitartean Europar Batasuneko lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 gutxienez leheneratzeko helburuak eta hemendik 2050era leheneratu behar diren ekosistema guztiak zehazten ditu. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa dagoeneko ari da Lehengoratze Plan Nazionala lantzen, eta Greenpeacek eskatzen du Urdaibaiko Biosfera Erreserba lehentasunez sar dadila plan horretan.

Greenpeacek Euskadin duen bozeramaileak honako ondorio hau atera du: “Nazioarteko intereseko hezegune gisa katalogatutako Euskadiko Biosfera Erreserba bakarraren nukleoaren aurka doan museo batek ez du zentzurik XXI. mendean. Kultura eta natura eskutik joan behar dira”.

LOREA FLORENSEN AUDIOA

 

Informazio gehiago:

Greenpeacek salatu duenez, 40 urteko historiaren ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak mehatxupean jarraitzen du

Greenpeacek auzitegietara eraman du Uraibaiko Biosferaren erreserbako Guggenheim museo berria


Partekatu!