Greenpeacek Gasteizko aireportuan errentagarriak ez diren hegaldietarako diru-laguntzak salatu ditu

13-09-2022

  • Greenpeacek egindako txosten baten arabera, Ryanair eta Binter enpresei zortzi milioi euro arteko diru-laguntzak eman zitzaizkien 2020an VIA sozietate publikoaren bidez (Gasteiz Aireportua Sustatzea, S.A.).
  • Dokumentuak “aireportu hutsen burbuila” bat detektatu du eskualde hortan, non sei aireportu baitaude 120 kilometro eskasean.
  • Greenpeacek eskatu die administrazioei hegazkina diruz laguntzen uzteko -garraio mota kutsatzaileena- eta baliabide horiek CO2 isuriak handitzen ez dituen turismo eta mugikortasun ereduak sustatzera bideratzea. 

2022ko irailaren 13a.- Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak zortzi milioi euro bideratzen dituzte Forondako aireportuko hegaldi defizitarioak finantzatzeko. Greenpeacek “Txantxuloak airean: Udalek eta komunitateek aire-sektoreari ematen dizkioten diru-laguntzen azterketa” izeneko azken txostenean atera duen ondorioetako bat da: Erkidego eta Udalek aire-sektoreari ematen dizkioten zeharkako diru-laguntzen azterketa, hegaldi defizitarioak mantentzeko hainbat administraziok airelineei eman dizkieten laguntzak salatzen dituena.

Zehazki, Ryanair eta Binter airelineek VIA-Gasteiz S.A.ko aireportua sustatzea sozietatearen bidez jasoko dituzte diru-laguntzak. «Gasteizko aireportua eta Gasteiz, Araba eta Euskadi interes ekonomiko eta turistikoko leku gisa sustatzeko zerbitzu» gisa justifikatutako kontratuen bidez, diru publikoko injekzio gehigarri horiek gabe errentagarriak ez liratekeen hainbat ibilbide mantenduko dira. Kontratu hori 2025. urtera arte luzatuko da, nahiz eta Europako Kontuen Epaitegiak eta beste erakunde batzuek gertutik zaintzen duten, lehia askearen printzipioei urratzen baitituzte.

Greenpeacek bere txostenean zalantzan jartzen du laguntza horiek emateko turismoak duen justifikazioa; izan ere, atzerriko bisitariak erakartzeaz gain, hegaldien (Kanariar Uharteak, esaterako) helmugek, batez ere, bertako biztanleen oporretarako lekuak dirudite. Errioxako Gobernuak Logroñon hegaldiak egiteko erabiltzen duenaren antzeko formula da, Air Nostrum enpresari 360 Grados Avanza Errioxako Elkartearen bidez 600.000 euro baino gehiago ordainduta. Hitzarmen hori maiatzean amaitu zen, itxuraz berritu gabe delditu delako.

Adrián Fernández Greenpeaceko mugikortasun kanpainaren arduradunaren arabera, larrialdi klimatikoa betan egonda ere, aldundiek eta udalek ingurumenerako kaltegarria den jarduera bat finantzatzen ari dira. Turismoa sustatzeko laguntzen itxura emanik, beharrezkoak ez diren hegaldiak artifizialki mantentzea dute helburu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen diegu horrelako laguntzak eten ditzatela eta baliabide horiek klima eta ingurunea babestearekin bateragarria den eredu turistikoa sustatzeko erabil ditzatela.”

Txosten berak ohartarazten du Penintsularen iparraldean aireportuen saturazioa dagoela, 120 kilometro baino gutxiagoan sei aireportu baitaude: Bilbo, Donostia, Miarritz, Iruñea, Gasteiz eta Logroño. Azken biak ez dira iristen EBk merkataritzako aireportu baten bideragarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekora. Ohiz kanpoko egoera horrek, ingurumen-eragin negatibotik haratago, erakusten du horietako askoren eraikuntza ez dela garraio-politika global baten ondorio, eta diru publikoaren hustubidea dela, eta horrek eragin txikia duela enpleguan edo eskualdeko garapen ekonomikoan.

Hegazkina da pertsonako gehien kutsatzen duen garraiobidea

Greenpeacek mugikortasun-kanpainaren bidez, aireko sektoreak CO2 emisioetan duen eraginari buruz ohartarazten du, eta, larrialdi klimatikoan, administrazioek hegazkin bidezko bidaiak sustatzen jarraitzea salatu du, nahiz eta garraiatutako pertsona bakoitzeko garraiobiderik kutsagarriena izan. Adibidez, Iruñetik Madrilera hegazkinez bidaiatzen duen norbait 130 kg co2emititzen arituko da; Alvia tren batean, berriz, %100 elektrikoa denez, 8 kg CO2 besterik ez ditu sortuko. [1]

Greenpeacek hegaldi laburrak debekatzeko eskatu die EBri eta estatu kideei, trenez bidaiatzeko alternatiba dagoenean. Neurri hori hein batean aplikatu zen Frantzian, eta, hegazkinetatik datozen emisioak gutxitzeaz gain, Errusiatik kerosenoa inportatzea ere saihestuko luke, energia-krisiaren une batean.

Aire-konpainiek 2050erako zero emisio garbiak lortzeko asmoa adierazi duten arren, ez dirudi airelinea handien helburuek Parisko Akordioarekin bat egin dezaketenik. Hau, Greenpeacek europa mailan uda honetan hargitaratutako Klima porrotera goaz: Europako zazpi aire-talde nagusien azterketa txostenaren ondorio bat da, eta aireko zazpi talde handiren agenda klimatikoa zalantzan jartzen du. Besteak beste, espainiar estatuko iparraldean nagusi diren enpresak nabarmentzen dira: Ryanair eta Iberiaren, Vueling eta Air Nostrum.

Txosten horretatik ondoriozta daitekeenez, aerolineek ez dute epe laburreko planik CO2 emisio absolutuak murrizteko, eta beren konpromiso klimatiko gehienak ingurumenarentzako kaltegarriak diren irtenbideen gainean oinarritzen dituzte, hala nola karbonoa konpentsatzeko mekanismoetan edo agrokarburoen erabilera handiagoan, zeinaren ekoizpena eskualde tropikaletako deforestazioarekin lotuta baitago.

Notas:

[1] EcoPassenger.org orri espezializatuaren bidez egindako konparazioa


Partekatu!