Euskadiko hauteskunde-kanpainaren hasiera dela eta

Greenpeacek ingurumen eta gizarte gaiei dagokienez bidezkoagoa izanen den Euskadi bat eskatu die euskal alderdiei

04-04-2024

  • Erakunde ekologistak lurraldearen, pertsonen eta justizia sozialaren aldeko zortzi gako aurkeztu ditu hurrengo legegintzaldian Euskadin larrialdi ekologikoari aurre egiteko 
  • Greenpeaceren ustez, premiazkoa da erregai fosilak alde batera uzteko plangintza egitea eta %100 berriztagarria eta herritarren eskuetan izanen den eta biodiberstitatea babestuko duen energia-sistema baterantz joatea 2040rako 
  • Ekosistemen babesa bermatzea eta Urdaibaiko Guggenheim Museoarena bezalako proiektu berrien eragina saihestea eredu sozioekonomikoa eraldatzeko aurkeztutako neurri askoren artean daude

Bihar hasiko da euskal hauteskunde-kanpaina, eta Greenpeacek agiri bat aurkeztu du Euskadi, lurraldearen, pertsonen eta justizia sozialaren alde eraldatzeko bere proposamenekin. Natura, osasuna eta biziaren jasangarritasuna suntsitzen dituzten politika suntsitzaileen aurrean, erakunde ekologistaren iritziz, ezinbestekoa da proposamen politiko zehatz eta errealistez hitz egitea, klimaren krisiari, biodibertsitatearen galerari, gero eta desberdintasun handiagoari eta planetaren mugen kontra doan hazkunde mugagabearen ezaugarri den eredu sozioekonomiko bati aurre egiteko.

Greenpeacek apirilaren 21eko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiei helaraziko dizkien eskaera anitzak zortzi atal nagusitan banatuta daude: energia, mugikortasuna, ura, natur ondarea, landa-euskadi eta lehen sektorea, kontsumo-eredua, gizarte-ekonomia eta demokrazia eta herritarren parte-hartzea.

 

“Nahiz eta alderdiek hilabeteak daramatzaten aurrekanpainarekin, energia-trantsizioarekin edo biodibertsitatearen kontserbazioarekin lotutako proposamenak oraindik ere ez dira nabarmenak. Egia da Euskadin aurrera egin dela klimari buruzko legerian, baina oraindik asko dago egiteko. Eta erakunde publikoek Urdaibaiko Guggenheim Museoa bezalako proiektuak sustatzen dituzten bitartean, gure politikek hartu behar duten norabidetik oso urrun egongo gara. Anbizio handiko neurriak behar ditugu, eta 180 graduko bira gizarte eta ingurumen politiketan. Ingurumenari eta gizarteari dagokienez bidezkoagoa den Euskadi baterantz elkarrekin bidea egitera gonbidatu nahi zaituztegu”, esan du Lorea Flores Compains Greenpeaceko Euskadiko koordinatzaileak.

Greenpeacek Eusko Legebiltzarraren hurrengo legegintzaldirako bere proposamenetan sartu dituen neurri ugarien artean, hauek azpimarratu behar dira:

  1. Energia: konpromisoa hartzea erregai fosilak pixkanaka bertan behera uzteko eta ekonomia deskarbonizatzeko 2040rako, energia-eskaera erdira murriztuz eta energia-sistema %100 berriztagarria, demokratikoa eta biodibertsitatea babestuko duena ezarriz.
  2. Mugikortasuna: mugikortasun iraunkorrerako euskal plana onartzea eta hurrengoa, tren sozialaren eta garraio publikoaren legegintzaldia izatea.
  3. Ura: ura eta akuiferoak xahutzea eta gaizki kudeatzea, abeltzaintza eta nekazaritza industrialari eta hiri eta industria kutsadurari oztopoak jarriz, eta lurpeko urak berreskuratzeko eta babesteko neurri argiak ezarriz.
  4. Natur ondarea: kostaldearen babesa bermatzea, kostaldeen legea errespetatzea eta urbanizazio, zerbitzu edo industria proiektu berrien eraginak saihestea, bai eta inpaktu konponezinak dituztenak debekatzea ere.
  5. Herri biziak: Zerbitzu guztiak bermatuak dituzten herriez osatutako Euskadi baterantz joatea, elikagai-subiranotasuna defendatuz, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan, hurbileko banaketa sareeetan eta artisau-arrantzaren eta arrantza iraunkorraren defentsan aurrera eginez.
  6. Kontsumoa: erosketa publiko ekologikoa, tokikoa eta jasangarria bermatzea, aldi berean konpongarritasuna, berrerabilpena eta trukea sustatuko duten politikak ezarriz, hondakinak erraustean eta zabortegietan oinarritutako egungo eredua alde batera utziz eta ekonomia zirkularrean aurrera eginez.
  7. Ekonomia: oligopolioen ekonomiaren esparrutik ateratzea, guztientzako oinarrizko zerbitzuak bermatzea, fiskalitate berdean aurrera egitea eta ekonomia sozialaren, ekologikoaren eta zainketen ekonomiaren egitura ekonomikoa indartzea.
  8. Demokrazia: herritarren parte-hartze handiagoa eta hobea ahalbidetuko duten mekanismo eraginkorrak abian jartzea, garrantzi handiko gaiei buruzko erabakiak hartzea eta kudeaketa publikoaren gardentasuna sustatuz.

Erakunde ekologistarentzat, aberastasuna bereganatzen duten, baliabideak eta natur ondarea harrapatzen dituzten, beren erantzukizun demokratikoetatik ihes egiten duten, iritzi publikoaren arreta desbideratzen duten eta etorkizuneko belaunaldiei kasurik egiten ez dieten minoriei aurre egiteko garaia da. Horretarako, Ekintza politiko ausart, zehatz eta entretenigarririk gabe alternatibak planteatzea ezinbestekoa da, honela planetarekin bakean dagoen gizarte eta ekonomia eredu baterantz aurre eginez.

“Hauteskundeetara aurkezten denak pertsona guztiei interesatzen zaizkien proposamen zehatzak aurkezteko balio behar dute hauteskunde-kanpainek, eta ez titular deigarriak emateko bakarrik. Klima-aldaketari, naturari, justizia sozialari eta abarri buruz ere hitz egitea nahi dugu, Euskadiren eta hurrengo belaunaldien etorkizuna jokoan baitago. Ez dugu nahi jasangarritasuna esaldi bateko amaiera erraz bat baino ez izatea. Politikak behar ditugu, ez adierazpenak, eta alderdiek argi esan behar dute zein diren beraien asmoak herriarrek aukerarik onena zein den baloratu ahal izateko”, esan du Greenpeaceko Lorea Floresek.

 

Dokumentoa: Euskadiko hauteskundeak 2024: Lurraldearen, pertsonen eta justizia sozialaren aldeko gakoak


Partekatu!