Greenpeacek Nafarroako uretan nitrato-balio kezkagarriak topatu ondotik, ingurumen kontseilariarekin bildu da
- Talde ekologistak aste honetan bira bat egin du Nafarroatik uraren nitrato-kutsadura neurtzeko
- Greenpeaceko positiboki baloratu du Ayerdi jaunak abeltzaintza industrialaren aurkako jarrea azaldu izana
- 63 neurketa egin dira eta 6 mg/l-tik 260 mg/l-ra bitarteko balioak aurkitu dira. Datu okerrenak Villafranca eta Larragan topatu dira eta datu hoberenak ordea ureztatzeko erabikitako uretan, Pitillasen.
Greenpeacek gaur amaitu du Iruñean nitratoek eragindako uraren kutsadura neurtzeko Nafarroan zehar egindako itzulia. Bost egunetan 63 puntutan egin dira neurketak, eta 6 mg/l-tik 260 mg/l-ra bitarteko balioak aurkitu dira. Egungo legediaren arabera, nitratoek eragindako kutsadura adierazten duten mailak hauek dira: 25 mg/l azaleko uretan, 37,5 mg/l lurpeko uretan eta 50 mg/l kontsumorako uretan. Maila hauetatik gora ura kutsatuta dagoela konsideratu daiteke.
Itzulia amaitzeko erakundeko ordezksriak Jose Maria Ayerdirekin elkartu dira, Landa garapen eta Ingurumen kontseilariarekin. Honi adierazi diote eremu kutsatuenen artean Alesbes eta Larraga zeudela. Alesbeseko zonaldea dagoeneko nitrato kutsadurarekiko eremu zaurgarri bezala izendatua dago, baina Larraga, bertan topatu diren balioak benetan kezakgarriak izan arre, oraindik ez da zaurgarritzat konsideratzen Nafarroako Gobernuak egindako mapetan. Erakundeak neurtutako balio apalenak aldiz, modu paradojikoan, Pitillasen topatu ziren nezakal lur intensibo bat ureztatzeko uretan. Azken taulan, puntu eta balio guztiak ikus daitezke.
Greenpeacek hau eskatu dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari:
- Gutxienez bost urteko luzamendua ezartzea industria abeltzaintzari: ez ustiategi berririk, ez daudenen handitzerik.
- Intentsiboan dagoen azienda pixkanaka murrizteko plana garatzea, 2030ean %50 gutxiago izan arte.
- Ureztaketa intentsibo berrietarako baimenik ez ematea eta ongarri sintetikoen erabilera murriztea
- Uraren kalitatearen kontrola areagotzea, kontrol-puntu berriak sortuz eta aldizkako analisiak eginez udalerri guztietan herrien tamaina edozein dela ere.
- Nitrato kutsadurarekiko zaurgarriak izan daitezkeen eremu berriak izendatzea eta kutsadura berreskuratzeko neurri eraginkorrak martxan jartzea.
Greenpeaceren iritziz bilera emankorra izan da, eta GKEak nitratoen neurketen emaitzak, kezkak eta eskaerak azaldu ditu. Erakundeak positiboki baloratu du Ingurumen eta Landa Garapeneko kontseilariak abeltzaintza industrialaren ereduaren eta haren makrogranjen aurka agertu dela, eta abeltzaintza estentsiboaren alde egin duela. Agintaldia hasten den une honetan, sailburuak Greenpeaceri jakinarazi dio oraindik ere egitura osatzen ari direla, baina herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela haientzat.
Bereziki etsigarria da ikustea iturri natural askok, lurpeko urek elikatzen dituztenak, nitrato kontzentrazio handiak dituztela. Honek adierazten du akuiferoak nitratoz saturatuta daudela eta ur edangarriarentzako muga askorengatik gainditzen dutela pertsonen osasunerako arrisku bat suposatuz. Honen adibide garbia Oteizako Gardos iturria da, zeina herriak berreskuratu zuen baina 130mg/l nitratoko kontzentrazioa eman duenez, ez da erabilgarria pertsonek edateko. Egoera tamalgarria da. Alde batetik, lehortea izan arren, denek ura kantitate handitan isurtzen dutelako ur erreserba handiak direla erakutsita. Bestetik, ura edateko modukoa ez dela adierazten duen kartelik ere ez dagoelako. Beraz, jendea edaten ari da, nahiz eta edateko egokiak ez izan, edateko uraren muga nabarmen gainditzen baitu.
“Bereziki atsegina izan da tokiko jendea, kolektiboetan antolatuta edo maila indibidualean, neurketak egiteko puntuetara laguntzea. Pertsona hauek gabe ia ezinezkoa izango zen puntu batzuk aurkitzea. Baina are atseginagoa izan da ura eta haren ingurua zaintzeko prest dauden pertsonak badaudela jakitea, nahiz eta agintariak ez egon hori egiten”, esan du Lorea Floresek, Nafarroako Greenpeaceko koordinatzaileak.
Europako Batzordeak, Nitratoei buruzko Zuzentaraua ez betetzeagatik Espainiar Estatua EBko Justizia Auzitegira eramateko erabakiarekin amaitu zuen irizpen arrazoituan, ondorioztatu zuen Nafarroan kutsaduraren goranzko joera dagoela dagoeneko nitratoen aurrean ahulak diren eremuen barruan dauden kontrol-puntuetan. Greenpeaci ez dio honek harritu horrek; izan ere, kutsadura handitu arren, animali kopuruak ere hazten jarraitu du, baita nitrato kutsadurarekiko zaurgarriak diren eremuetan ere. Esate baterako, txerri kopurua %73 hazi da, oro har, 2012 eta 2022 artean, ia 900.000 animaliako kopurura iritxi arte. Valle de Odieta SCL enpresak duen esne-behien makrogranja bera, Caparroson egon arren Alesbesen eragin handia duena. Behitegia haunditu egin zen 3450 animalietatik 7200ra ingurumen baimen bateratua lortu ondotik eta dagoeneko enpresak, bere web orrian, animalia gehiago dituztela esaten duena.
“Nafarroak ez du merezi bere urak nitratoekin pozoitzea gutxi batzuek beren poltsikoak betetzeko”, esan du Luís Ferreirim Greenpeace Españako nekazaritza eta abeltzaintzako arduradunak. “Harremana argi dago: nekazaritza eta abeltzaintza intensiboagoa dagoen tokietan dago ura nitratoekin kutsatuen. Baina badago itxaropena. Nitratoen tourrean ere nitrato-maila kezkagarriak ez dituzten urak aurkitu ditugu. Garaiz gaude ura salbatzeko, baina babestu egin behar da, neurri ausartak jarri behar dira kutsatuta dauden tokietan arazoari aurre egiteko eta ez daudenetan arazoa ez sortzeko”, esan du Ferreirimek.
Hurrengo urratsak
Greenpeacek Nafarroan abian jarri duen ekimena Estatuko gainerako lurraldeetan jarraituko duen kanpaina baten zati da, eta abenduaren bukaera arte, luzatuko da. Emaitza guztiak uraren arloan eskumena duten agintariei emango zaizkie kanpainaren amaieran. Hala, erakundeak pertsona guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera eta beren nitrato-neurketak egitera. Horretarako, ura aztertzeko kit erraz bat bidaliko die erakundeak.