Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Labriteko pasabidearen aurrean, Iruñeko korridore hau jasangarriagoa izan dadin eskatzeko

19-06-2021

  • Antolatzaileek uste dute Iruñeko Udalak Labriteko aldapan bidegorria jartzeko egin duen proposamena ez dela segurua, eta oinezkoentzako eremua murrizten duela autoari trabak ekiditeko
  • GKEak eskatu du Mugikortasun Batzordeko elkarteen artean adostutako korridore jasangarriaren hasierako proiektua berreskuratzeko 
  • Garraioaren sektoreak emisio poluitzaileen erdia baino gehiago sortzen du Nafarroan, bereziki ibilgailuen trafikoagatik

2021eko ekainaren 19a.- Gaur goizean, Greenpeace Iruñean elkartu da Txantrea auzo-elkartearekin, Txirringudariak kolektiboarekin eta SinarZubi elkartearekin, hiriko Labrit aldapan bidegorria ezartzeko eskatzeko, baina ez Udalak adierazitako moduan. Hori dela eta, txirrindulari talde kritiko batek Arriurdiñeta plazatik abiatu da, 12:00etan, Labriteko aldaparantz, nahi zuten bidegorria simulatzeko asmoz. Masa kritikoa Labriteko aldaparen parera iritsi denean, Vergel kalean, Greenpeaceko aktibistek pankarta bat zabaldu dute “Bidegorria bai, baina horrela ez” mezuarekin. Halaber, erakundeko beste bi boluntariok eskuko pankartak eraman dituzte, “auto gutxiago, iraunkortasun handiagoa” mezua dutenak, bai gaztelaniaz, bai euskaraz.

Greenpeacek eta hiriko eragileek desadostasuna agertu nahi izan dute, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi delegatuak, Fermín Alonsok, aurkeztutako Labriteko Aldapako korridore jasangarriaren proiektu berriarekin. Esan beharra dago, oraingoa ez bezala, aurreko proiektuak, egungo udal gobernuak geldiarazi zuena, adostasun handia zuela mugikortasun batzordean parte hartu zuten elkarteen artean, eta hilabeteak daramatzatela Iruñean iraunkortasun ekimenak eskatzen.

Greenpeacek eta hainbat gizarte eragileren arabera proiektu berriak hainbat alderdi kezkagarri ditu: bidegorriak hainbat aldiz zeharkatzen du galtzada alde batetik bestera pasatuz, taldeek esaktzen zuten bezala eta segurtasun irizpideak jarraituz beti alde beretik igaro ordez; Gainera, bidegorria maldarik handiena dagoen lekutik igaroko da, eta espaloi “flotatzaile” bat sortuko da.

Neurri horiek guztiak hartu dira autoari lekua ez kentzeko helburu bakarrarekin, lehentasuna eman zaio garraiobiderik kutsagarrienari”, adierazi du Iban Echandik, Greenpeaceko boluntarioen Nafarroako tokiko taldearen bozeramaileak. “Ibilgailu pribatuari protagonismoa kentzea beharrezkoa da, eta era berean leku gehiago ematea oinezkoari, bizikletari eta garraio publikoari planetarentzat eta pertsonentzat hiri jasangarriago eta osasungarriago bat nahi badugu”, gaineratu du Echandik.

Hiri jasangarriak

Pandemian, hirietako gune ahulak inoiz baino nabarmenagoak izan dira, eta agerian gelditu da herritarrek hiri iraunkor eta erresilienteetan bizi behar dutela. Nazio Batuen arabera, aldaketa klimatikoa eragiten duten isurketa globalen %70 hirietan sortzen da, eta garraioa da Espainiako emisio guztien %29aren erantzulea.

Iruña ez da salbuespena. Gaur egun, urtean 4.435 GWh energia kontsumitzen dira guztira hirian. Horietatik %53,1 garraio-sektorearen kontsumoak dira, eta energia horren zati handi bat osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren erregai fosilek osatzen dute,. Garraiobidearen araberako banaketari dagokionez, Udalaren datuen arabera, oinezko egiten dira desplazamendu gehienak (% 42,1) autoz egiten direnak oso hurbil egonik (% 41,1).

Greenpeacen aburuz, Udalaren ahaleginak autoari “ahalik eta traba gutxien” jartzean oinarritzen jarraitzen batudte, ez da benetako aurrerapenik lortuko mugikortasun jasangarrian, eta hau oso beharrezkoa da klima aldaketak eta airearen kutsadurak eragindako gaixotasun eta heriotza goiztiarrak ekidin ahal izateko.

 


Partekatu!