Greenpeacek plastiko bilketa eta auditoria bat egingo ditu Areetako (Getxo) hondartzan ‘Plastiko Madarikatua’ kanpainaren baitan

18-10-2019

  • Greenpeacek erabili eta botatzearekin amaitzeko eskatzen die enpresei, eta administrazioei arautegi zorrotzago bat ezartzea garbitzea ez baita aski arazo hau geldiarazteko
  • Erakunde ekologistak 40 auditoriatik gora egin ditu kostaldean, ibaietan eta Espainiako beste hainbat eremuetan gure ingurunea erabilera bakarreko ontziekin kutsatzen dituzten enpresak identifikatzeko eta erantzukizuna eskatzeko

Bilbao, 2019ko urriaren 18a. – Bihar, urriak 19, Greenpeaceko Bizkaiko bolondresak plastiko hondakinak biltzen egongo dira Areetako Hondartzan (Getxo) auditoria bat egiteko helburuarekin, udalerri horretan plastiko kutsaduraren erantzuleak diren enpresak identifikatu ahal izateko, enpresa horiei erabilera bakarreko ontziekin amaitzea eskatzeko eta administrazioei arautegi zorrotzago bat eskatzeko.

Greenpeacen ‘Plastiko Madarikatua’ kanpainaren baitan Ereagako hondartzan (Getxo), Jon Kortajarena aktore eta modeloarekin batera, egin zen lehendabiziko auditoriatik urte erdi baino gehiagora salaketa lana berriro itzultzen da Getxoko kostaldera. Honekin enpresa eta administrazioak salatzeko eta eredu aldaketa bat eskatzeko lanari jarraipena eman nahi zaio honela ontzi berrerabilgarrien alde egin eta erabili eta botatzeko kulturarekin amaitzeko. Biharko jardunaldia goizeko 11tan hasiko da Areetako Hondartzan, Bizkaiko zonalde honetan gune natural kutsatuenetako batean, eta auditoria 13:30ak aldera hastea espero da. 

“Plastiko Madarikatua” kanpainia

Pasa den martxoan Greenpeacek “Plastiko Madarikatua: birziklatzea ez da aski” txostena argitaratu zuen zeinak erakusten zuen Espainian kontsumitzen diren plastikozko ontzien %25,4a bakarrik berreskuratzen dela, Administrazioak edo hondakinen kudeaketarako sistema integratuek argitaratzen dituzten datu ofizialetatik oso urrun. 

Plastiko kutsadura gelditzeko hondakinen bilketak egitea ez da nahikoa ezta ere, honela ez baitugu ekiditen hondakin gehiago iristen jarraitzea, gune horiek modu jarraian kutsatuz. Horregatik ‘Plastiko Madarikatua’ kanpainaren baitan, Greenpeacek 40 auditoriatik gora egin ditu jada kostaldean, ibaietan eta beste gune batzuetan gure ingurunea beraien ontziekin kutsatzen dituzten enpresak identifikatu eta erantzule egiteko. Auditoria hauen bidez lortutako informazioak ahalbidetzen du enpresa hauei beraien Plastiko Madarikatuarekin amaitu eta berrerabilgarriak bezelako alternatiba jasangarriagoak proposatzeko eskatzea.

Birziklapenean bakarrik oinarritutako eredu batek funtzionatzen ez duela agerikoa da, sistemak muga jo baitu aspaldi” deklaratu du Alba Garcia-k, Greenpeace Espainiako plastiko kanpainaren arduradunak. “Horregatik, murrizketa eta berrerabilpenari lehentasuna eman behar zaie arazo honi aurre egin ahal izateko. Bestela ez gara gai izango gure ingurunerantz eta gure bizietara datorren plastiko uholdeari aurre egiteko” gehitu du Garciak.

Greenpeacek ez du eskatzen gure hondakinak bereizteari uzteko hauek birziklatuak izan daitezen, baina bai ohartarazi nahi du erabilera bakarreko ontzien kontsumoaren murrizketa beharrezkoa dela eta era masiboan berrerabilpenaren alde apustu egin behar dela.


Partekatu!