Greenpeacek ‘Supersur’-a handitzearen aurkako jarrera azaltzen du ingurugiroan eta Bilboko mugikortasunean daukan inpaktu handiarengatik

19-08-2019

  • Bolintxuko ibarreko ingurugiro inpaktuak, lanek izango duten ia 200 milioi euroko kostu ekonomikoarekin batera, onartezinak dira Bizkaian ibilgailuen erabilera sustatuko duen autopista bat handitzeko
  • Saihesbide hau Bilboko Mugikortasun Planaren helburuekiko eta Eusko Jaurlaritzak berriki egindako Larrialdi Klimatikoko deklarazioekiko kontraesankorra da
  • Greenpeacek ‘Supersur Ez!’ Plataformaren manifestuarekin bat egiten du eta Aste Nagusian zehar antolatutako protesta ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du

Bilbao, 2019ko abuztuaren 19a. Greenpeacek ‘Supersur’-a (Bilboko Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra) handitzearen aurkako jarrera azaltzen du, hau eraikitzeko beharrezko inbertsioa eta Bolintxuren inguruan sortutako inpaktuak onartezinak kontsideratzen dituelako. Honela erakunde ekologistak bat egiten du Super sur Ez! Plataforma osatzen duten herri mugimendu eta erakunde ekologistekin. Plataforma honek oposizio aktiboa egiten ari zaio Bizkaiko Foru Diputazioaren A-8arekiko den beste autopista ordain saridun paralelo bat egiteko planei, eskariari dagokiola justifikatu ezin daitekeen ekintza.

Greenpeacetik azaltzen da, gaur egun martxan dagoen Supersur-aren zatiak (Santurtzi eta Larraskitu artean) ez dela A-8ko trafikoa arintzeko funtzioa betetzen ari, honen exekuzioak 900 milioi euroko gastua suposatu bazuen ere. Trafikoko azken datuen arabera, Supersurrak bide honetako trafiko totalaren %12a baino ez du bereganatu. Gaur egun Supersurrak egunero erregistratzen dituen 13.500 ibilgailuak oso urruti daude bere eraikuntza bultzatu zuen 24.000ko estimaziotik. [1]

“Ulergaitza da administrazioek ibilgailu pribatuaren erabilera arrazionalago bat eskatzea eta era berean hauen erabilera sustatzea autopista handiak eraikiz”, adierazi du Adrián Fernandez-ek, Greenpeaceko mugikortasun arloko bozeramalea. Era berean “Diputazioak bere aurrekontuekin garraio jasangarria sustatzea, kotxez 2 minutu aurrezteko autopistak eraikitzeko erabili ordez” eskatzen du, Bolintxuko zatian gertatzen den bezala.

Bilbao Handiarentzako mugikortasun eredu kaltegarri eta kutsatzaile bat

Pasa den maiatzean Greenpeacek Bilbo buru jarri zuen erakundeak argitaratutako Hiri Mugikortasuneko 2019ko Rankingean oinezkoen mugikortasunaren sustapena eta kotxearen erabilera murriztuarengatik. Hala ere, txosten honetan argi azaltzen zen Bilboko Hiriaren eta Bilbo Handiko eskualdearen arteko ezberdintasunak. Erakunde ekologistak jakinarazten du Supersur-a bezalako azpiegiturek ibilgailu pribatuei zuzendutako mugikortasun eredua sendotzen dutela.

Gainera, Bilbo aire kutsaduraren balio okerrenak azaltzen dituen zonaldea da Euskadin, batzuetan legeak ezarritako maila maximoak gaindituz. Egoera hau nahikoa larria da mugikortasun polititikak aldatu eta ibilgailu partikularren erabilera jaisteko. Testuinguru honetan, Supersur-ak trafiko bolumen handiagoak eragiten ditu eta beraz atmosferako kutsadura eta CO2 isuriak handitzen dira.

Arrazoi honengatik, Greenpeacek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berriki egindako Klima Larrialdiaren deklarazioarekin kontsekuentea izan dadila, klima aldaketaren aurkako konpromisoa ekintza zehatzekin frogatu behar delako. Garraioa da Euskal Autonomi Erkidegoan CO2 iturri nagusia industriarekin batera, baina industriari lotutako isuriak %43an jaitsi badira ere 1990ez geroztik, trafikoari lotutakoa denbora tarte berdinerako %230an igo egin dira. [2] Autopistetan oinarritutako garraio eredu honekin jarraitzea ez da inolaz ere kontsekuentea Lehendakariak agindutako klima larrialdiarekin.

‘Supersur Ez!’ plataformarekin batera, Greenpeacek Bilboko Aste nagusian zehar Plataformak antolatutako dibulgazio eta protesta ekintzetara batzeko deialdia luzatu nahi du. Bihar, abuztuak 20, Plataformak Bolintxuko inguruan bisita gidatu bat antolatuko du eta arratsaldean giiza kate bat eginen da Diputazioaren aurrean.

Iturriak

[1] Trafikoaren eboluzioa Bizkaiko errepideetan 2018 urtea. Bizkaiko Diputazioa

[2] Negutegi Efektuko Gasen inbentarioa 2017. Eusko Jaurlaritza.


Partekatu!