Greenpeaceko aktibistek pankarta bat zabaldu dute Bilboko portuko estropadan, “Stop greenwashing, Petronorrek gure kirola zikintzen du” mezua duena
- Eusko Labeleko Ligako Bandera Petronor estropada jokatzen zen bitartean izan da Zierbenako portuan
- Helburua zen salatzea Petronorrek eta Repsolek, CO2 gehien isurtzen duten Euskadiko eta Espainiako enpresek, hurrenez hurren, horrelako ekitaldiak erabiltzen dituztela beren irudia garbitzeko.
- Ekintzaileek erregai fosilak uztea eskatzen dute, eta benetako ekintza klimatikoa geldiarazteko erabiltzen diren greenwashing-praktikak debekatzea.
2023ko uztailaren 9a.- Greenpeaceko aktibistek pankarta bat zabaldu dute gaur Zierbenako portuan, Bilbon, “Stop greenwashing, Petronorrek gure kirola zikintzen du” mezuarekin, Eusko Label Ligako Petronor Banderaren estropadan. 2021eko datuen arabera EAEn emisio gehien egiten dituen enpresa izan arren, urte horretan bi milioi tona baino gehiago isuri baitzituen, eta erregai fosilak bere negozio nagusia izan arren, Petronorrek etengabe iragartzen ditu bere ustezko proiektu berriztagarriak hidrogeno eta erregai sintetiko ustez garbietan oinarrituta. Gainera, kultura- eta kirol-ekitaldiak babesten ditu etengabe. Hori dela eta, GKEak ekintza hori egin du salatzeko Petronorrek eta Repsolek (zeinaren filiala den Petronor) klima-aldaketa eragiten jarraitzen dutela eta larrialdi klimatikoa sustatzen dutela, beren irudia garbitzeko era guztietako ekitaldiak erabiltzen dituzten bitartean.
Ana Parallék, Greenpeacek Euskadin duen boluntario eta ekintzaileak, honako hau adierazi du: “Eskaera argia da, Petronorrek erregai fosilak atzean uztea, bai eta haien publizitate-praktikak ere, beren kutsaduraren errealitateaz engainatu eta benetako ekintza klimatikoa geldiaraztea besterik ez baitute helburu. Euskadin, erregai fosilekiko mendekotasuna oso handia da. Hala ere, lurraldeko energia-enpresa nagusiek guztiz jansangarriak direla sinestarazi nahi digute irudi faltsu bat emanez. Horretarako mota guztietako ekitaldien babesa erabiltzen dute mezu horiek sartzeko. Ohartarazi beharra dago eredu energetiko horrekin jarraitzeko arriskuaz eta enpresen arinkeriaz beraien iragarkietan klima larrialdiarekiko duten erantzunkizuna ezkutatzen saiatzen direneean.”
Repsol, bere filiala den Petronor bezala, lehendabizikoa da emisioei dagokiela Espainiar Estatu osoan. Gainera, publizitate engainagarriko teknikak erabiltzen ditu gasa eta petrolioa beren inbertsioen erdigunean daudela ezkutatzeko eta larrialdi klimatikoaren aurrean irtenbide faltsuak bultzatzen ditu. Zehazki, petrolio-enpresak zero emisio garbi lortu nahi ditu 2050erako, erregai fosilak erretzen jarraituz, eta teknologia polemikoak garatuz, hala nola, hidrogeno fosila, karbonoa harrapatzea, erregai sintetikoak, bioerregaiak edo hidrogeno berdeko proiektu jasanezinak, zeinaren bideragarritasun ekonomikoa, energetikoa eta ingurumenekoa oso eztabaidagarria baita. Baina, gainera, klimaren eta energiaren krisian, enpresa horrek etekin historikoak lortu ditu. 2022an, Repsolek 2021ean baino %70 gehiago fakturatu zuen; herritarrek, berriz, energia-prezio jasangaitzak izan zituzten.
Beren jarduerak eragin nabarmena izan arren eta Erresuma Batuak duela gutxi debekatu egin dituen arren petrolio-enpresen kalean (Repsol barne) iragarkiak, prentsan, telebistan eta karteletan jartzea, greenwashing egiten ari direlako, Espainian oraindik ez dago antzeko araurik enpresa horiei irudia garbitzen jarraitzea galarazteko.
Greenpeacek eskatu du klima-larrialdietan gehien laguntzen duten enpresen mota guztietako publizitatea debekatzea, tabakoaren industriarekin egin zen bezala. Era berean, erregaia energia benetan berriztagarrien alde uztea eskatzen dute, eta energia-kontsumo gehienen zuzeneko elektrifikazioa, 2040an ekonomia erabat deskarbonizatzeko.
Beren jarduerak eragin nabarmena izan arren eta Erresuma Batuak duela gutxi petroleo enpresen (Repsol barne) iragarkiak kaleetan, telebistan edo karteletan jartzea debekatu egin baditu ere, greenwashing egiten ari direlako, gure lurraldean oraindik ez dago antzeko araurik enpresa horiei irudia garbitzen jarraitzea galarazteko.
Greenpeacek eskatu du klima larrialdia gehien sustatzen duten enpresen mota guztietako publizitatea debekatzea, tabakoaren industriarekin egin zen bezala. Era berean, erregai fosilak alde batera uztea eta energia benetan berriztagarrien alde egitea eskatzen dute, hala nola, energia-kontsumo mota gehienen zuzeneko elektrifikazioa, 2040an ekonomia erabat deskarbonizatzeko.