Greenpeacen Arctic Sunrise ontzi izotz-hauslea Bilbora iritsiko da ozeanoen babesa eskatzeko

29-05-2019

  • Greenpeacen ontzia ekainaren 5etik 10era izango da Bilbon, Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatu eta ozeano horien babesa exijitzeko

  • LOS40 irrati-etxeko Anda ya programako Dani Moreno eta Cristina Boscá aurkezleek irekian grabatuko dituzte programako edukiak itsasontzian bertan, ostegun arratsaldez, ekainaren 6an (ekainaren 7 goizean emateko), eta ordu erdiz ariko dira musika jartzen

  • Macaco abeslariak kontzertua eskainiko du Arctic Sunrise ontziaren bizkarrean, eta Blue abesti berria joko du, besteak beste

  • Gaur egun munduko ozeanoen % 3 baino gutxiago dago babestua; zientzia-komunitateak gutxienez % 30a eskatzen du 2030erako

(AQUÍ EN CASTELLANO)

Arctic Sunrise ontzi izotz-hausle ezaguna ekainaren 5ean iritsiko da Bilbora, asteazkenez, Greenpeacen historia osoko espedizio handienaren parte eginez, 2020an Nazio Batuen Erakundean Ozeanoan Hitzarmen Globala onar dadila exijitzeko.

Ozeano Artikotik datorren itsasontzia datorren ekainaren 10era arte egongo da Bilboko portuan; egun horretan abiatuko da, gero, Atlantidako hiri galdura bidean, Atlantikoaren erdi-erdira. Bilboko portuan egongo den egunetan, itsasontzian bisita gidatua egiteko aukera izango dute interesa duten pertsonek.

Ozeanoen Nazioarteko Egunaren (ekainak 8) inguruan antolatutako jardueren parte gisa, ontziak LOS40 irrati-etxeko Anda Ya programaren edukien grabaketa irekia hartuko du ostegunean, ekainaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era bitartean. Programako aurkezleek, Cristina Boscá eta Dani Morenok, musika jarriko dute gainera ordu erdiz. Macaco abeslariak kontzertua eskainiko du ondoren ontziaren bizkarrean, Blue bere azken abestia aurkezteko besteak beste. Emanaldia streaming bidez ere emango da Greenpeace eta LOS40en sare sozialen bitartez.

Arctic Sunrise ontzi izotz-hausleak 1996. urtetik darama eskualde polarretako itsasoak nabigatzen, muturreko baldintzetan. 2013an, Artikoaren babesa erreklamatzeko egindako protesta baketsu batean, Errusiako Gobernuak atxiki egin zituen bai ontzia eta bai tripulazioa, eta bederatzi hilabetez egon behar izan zuen Murmanseko portuan (Errusian). Itsasontziaren kapitain lanetan doa Daniel Rizzotti eskarmentu handiko itsasgizon argentinarra, duela hiru hamarkadatik hona Greenpeacera lotua eta izotzeko nabigazioan espezializatua.

Polotik polorako bidea

Greenpeace ia urtebeteko espedizioan dago murgildua, munduko itsasoetan barrena Artikotik hasi eta Antartidaraino, punta-puntako zientzialari talde batekin batera ozeanoek pairatzen dituzten mehatxu anitzak dokumentatzeko: klima-aldaketa, gehiegizko arrantza, plastikoengatik ematen den kutsadura, meatzaritza eta petrolioaren eta baliabide genetikoen bila egiten diren prospekzioak. Gaur egun munduko ozeanoen % 3 baino gutxiago dago babestua; zientzia-komunitateak, haatik, gutxienez % 30a eskatzen du 2030erako.

Ozeanoen Hitzarmen Global baterako Nazio Batuen Erakundeko negoziazioak abian daude jada, eta funtsezkoa da gobernuak modu zuzenean aritzea: munduak hitzarmen sendo baten beharra dauka, giza jarduera kaltegarrietatik libro babes osoa izango duten itsas eremuak sortzeko behar besteko baliabideak eskainiko dituena. Zientziak argi dio: 2030. urterako gutxienez munduko ozeanoen heren bat hartuko duen itsas santutegien sare bat behar dugu, bioaniztasuna babestu nahi badugu, klima-aldaketaren kontra laguntza eman nahi badugu eta milioika pertsonari elikadura-segurtasuna eman nahi badiogu. Gure etorkizuna eta ozeanoen etorkizuna estuki loturik daude”, azaldu du Pilar Marcosek, Greenpeaceko ozeanoen kanpainako arduradunak.

ORDUTEGIAK

Portura sarrera (Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa): asteazken goizean, ekainak 5 (xxx-etan gutxi gorabehera, baieztatzeke)

Anda ya programako edukien grabaketa: osteguna, ekainak 6, 19:00etatik 20:30etara.

Macacoren kontzertua: osteguna, ekainak 6, 21:00etan.

Ate irekien jardunaldiak:

  • Osteguna, ekainak 6: 17:00etatik 20:00etara.

  • Ostirala, ekainak 7: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

  • Larunbata, ekainak 8: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

  • Igandea, ekainak 9: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.


Partekatu!