Greenpeacen pankarta Donostiako Haizeen orrazian sistema energetikoaren demokrstizioa eskatzeko
- Ekintzak Donostiako Transizio Energetikoaren inguruko jardunaldiei amaiera eman dio
- Erakundearentzat ezinbertzekoa da Euskal Autonomía Erkidegoak anbizio klimatikoa handitu dezan eta era berean arauak Gara ditzan enpresek ez ditzaten beren interés ekonomikoak pertsonen eta biodinertsitatearen gainetik jarri
Donostia, 2023ko azaroaren 12a.- Greenpeaceko boluntarioak Haizeen Orrazian izan dira gaur, Donostian, eta mezu bat osatu dute oihalezko pankartekin: “Berriztagarriak gure eskuetan orain” eta “Energia demokratizatu”. Jarduera hau izan da Gipuzkoako trantsizio energetikoari buruzko jardunaldien azken puntua. Jardunaldiak ostegun honetan hasi eta gaur amaitu dira.
Hainbat mahai-inguru eta tailer konbinatu dira jardunaldietan. Lehen egunean, energia-trantsizio arina baina pertsonendako bidezkoa bultzatzeko eta biodibertsitatea babesteko giltzarrietan jarri zen arreta. Egun horretan identifikatu ziren giltzarri nagusiak hauek izan ziren: tokiko komunitateek proiektu berriztagarrietan modu goiztiarrean parte hartzeko beharra, gune babestuak instalazio berriztagarri handietarako egokiak diren guneetatik kanpo uztea, lurzoruak beharrik gabe desjabetzea eragoztea, eredu sozioekonomikoa aldatzeko premia planeten mugak errespetatzeko, eta gizarteak aldaketa horiei kontzienteki aurre egin ahal izateko komunikabideen funtsezko eginkizuna. “EAEn ez da ia hasi energia berriztagarrietarako trantsizioa. Eta, gainera, tramitatzen ari den apurra, askotan, fosilen paradigma beraren pean garatzen ari da: parte hartze gutxikoa, enpresa gutxi batzuen esku eta era desordenatuan. Ezinbestekoa da EAEk bere anbizio klimatikoa handitzea, eta, aldi berean, arautzea, enpresek beren irabaziak pertsonen eta biodibertsitatearen gainetik jar ez ditzaten” esan du Sara Pizzinatok, berriztagarrien kanpainako Greenpeaceko arduraduna.
Ostiralean, hasteko, Greenpeaceko boluntariotzan parte hartzeko moduei buruzko hitzaldia izan zen. Euskadiko boluntarioek beren interesak partekatu zituzten, eta hiru pertsonek Greenpeaceko boluntarioekin bat egiteko interesa agertu zuten. Boluntarioen saioaren ondoren, mahai-inguru bat egin zen, energia-trantsizioa nola bultzatu aztertzeko, baina ikuspegi eko-feministatik. Erakundeen, sindikatuen, kazetaritzaren eta enpresen arloko 4 emakumek hartu zuten parte mahai-inguru horretan, eta, besteak beste. “Honako hau izan zen mahai horren ondorio nagusietako bat: gure energia-eredua erabakitzen dutenen ahalmena erabat zalantzan jarri beharra, trantsizio energetiko kolektibo eta demokratiko bat eraikitzeko gai izateko, nahikotasunean eta birkokapenean oinarritua eta inolako indarkeriarik sortzen ez duena”, esan du Nerea R. Piris Greenpeaceko Ekofeminismoko arduraduna eta mahai-inguruaren moderatzaileak.
Larunbatean, gizarteak eraiki ditzakeen herritarren energia-ekimenetan jarri zuen arreta. Lehenengo saio praktikoago batean dagoeneko guztien eskura dagoen eguzki-autokontsumora nola pasatu azaldu zen. Bigarren tailer batean, Nafarroako eta Euskadiko hainbat energia-kooperatibetako ordezkariek beren esperientziak partekatu zituzten, eta posible da energia berriztagarrien inguruko proiektuak sortzea eta elkartzea. Prozesu horiek hainbat onura ekonomiko, sozial eta ingurumen-onura sortzen dituzte komunitateko pertsonentzaoko, nahiz eta oztopoak askotarikoak izan, batez ere banatzaile elektriko handiek ezarritakoak. Hitzaldiko parte-hartzaile guztiak bat etorri ziren: komunitate energetiko bat sortzeko alderdirik positiboena, hain zuzen ere, inguruko bizilagunekin sortzen den komunitate- eta talde-sentsazioa da, eta, berste modu batean elkar ezagutuko ez ziren pertsonen arteko kontaktuak egitea eta interesak partekatzea. Energia sortzea, azkenean, proiektu horien barruan komunitatean lantzen diren beste zati askoren zati bat baino ez da. “Oso kitzikagarria izan da komunitate energetikoak sortu dituzten protagonisten eskutik entzutea komunitateak nola imajinatu eta garatu diuzten, nola garatu dituzten beren herri edo udalerrirako hain eraldatzaileak diren proiektu berriztagarriak, beren herrikoekin beren bidea eginez, eta oztopoak ilusioz eta iraunkortasunez gaindituz. Gustatuko litzaidake herri, auzo eta udal bakoitzak bere energia-komunitatea imajinatu eta sortu ahal izatea, energiak eta prozesu horiek gure bizitza eta herriak hobeto eraldatzen baitituzte klimak eta gizarteak behar duten unean” esan du Maria Pradok, autokontsumoa eta komunitate energetikoen kanpainaren Greenpeaceko arduradunak.
“Oso jardunaldi biziak izan dira, eta, horiei esker, Trantsizio Energetikoa hainbat puntutatik eztabaidatu ahal izan dugu, baita batzuetan landu gabe geratzen diren ikuspegi batzuk ere. Gainera, aukera berezia izan da Donostiako jendeak hurbilagotik ezagut ditzan boluntariotzan parte hartzeko modua eta antolaketa. Pertsona batzuek interesa agertu dute, eta espero dugu horrek bultzada emango diela herritarren mobilizaziotik sustatu ditzakegun aldaketa lokalenei”, esan du Lorea Flores Greenpeaceko Mobilizazio Koordinatzaileak Euskadin eta Nafarroan.