“Historias del buen valle” filmeak Greenpeaceko Lurra saria irabazi du Donostia Zinemaldian
- Itziar Ituño aktoreak saria Gaëlle Jones eta Alba Lombardia ekoizleei eman die
- Aurtengo epaimahaiak Jose Luis Guerinen filma nabarmendu du, Bartzelonako kanpoaldeko auzo txiki batean gizarte gisa aurre egiten ditugun arazoak begirada maitekor eta itxaropentsuarekin laburbiltzeagatik
(EN CASTELLANO, AQUÍ)
Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Greenpeace erakunde ekologistak bere Lurra saria eman dio José Luis Guerín zuzendariaren (En construcción, En la ciudad de Sylvia) Historias del buen valle filmari.
Itziar Ituño aktoreak (La casa de papel, La deuda) Gaëlle Jones eta Alba Lombardí ekoizlei eman die saria, urtero natura babesteko eta bakea lortzeko balioak transmititzen dituen filma saritzen duena.
Epaimahaiak Historias del buen valle saritu du, “pertsona ezberdinen istorioen bidez Bartzelona inguruko herri batek gai unibertsalenak (klima-aldaketa, gerra, migrazioa…) nola biltzen dituen kontatzeko duen gaitasunagatik”. Epaimahaiak “zuzendariaren begiradak pertsonaia bakoitzari maitasuna ematen diola eta istorio guztietan ingurune naturala elkarbizitzaren eta biztanleekiko interakzioaren parte dela” nabarmendu du ere.
Aurten Itziar Ituño aktorea (La casa de papel), Pilar Benito ekoizle eta Morenafilms zuzendaria (Miss Carbón), Fernando Navarro gidoilaria eta idazlea (Bigarren saria), Begoña Piña kazetaria (eldiario.es) eta Cristina Castro, Greenpeaceko Marka eta Aliantza Estrategikoen arduraduna, epaimahaikide izan dira.
Film irabazlea Lucrecia Martelen Nuestra Tierra, Seyhmus Altunen As We Breathe, Jesus Maria Lazkanoren Natura Fugit, Guillermo Galoeren Ciudad sin Sueño eta Raoul Pecken Orwel 2+2 = 5 filmeen kontra lehiatu zen.
Lurra saria Marina Anaya artistak diseinatu du.