Itziar Ituño aktoreak Greenpeacen XI. Lurra saria emango du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
- Sari honekin ingurumena eta bakea defendatzeko balioak ondoen islatzen dituen filma saritzen du erakundeak
- Irailaren 26an, 13etan, Kursaaleko Prentsa Klubean, film irabazleari saria emango zaio
Lurra sariak hamaikagarren urteurrena bete du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Saria Greenpeacek klima-larrialdiaren eta biodibertsitatearen galeraren testuinguruan sentsibilizatzearen garrantziari buruz egindako lanaren barruan kokatzen da, kasu honetan, zinemaren bitartez.
Urtero bezala, Zinemaldiaren zuzendaritzak, gaia dela eta, Lurra sarirako izendatu daitezkeen filmak hautatzen ditu. Edizio berri honetan, Lurra 2025 saria eskuratzeko aukera izango duten filmak honako hauek dira:
- Jose Luis Guerinen Historias del Buen Valle
- Seyhmus Altunen As We Breathe
- Lucrecia Martelen Gure Lurra
- Guillermo Galoeren Ciudad sin Sueño
- Raoul Pecken Orwell: 2+2=5
- Jesús María Lezkanoren Natura Fugit
Greenpeacek defendatzen dituen ingurumen balioak ondoen islatzen dituen filma erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Itziar Ituño aktorea (La Casa de Papel), Pilar Benito ekoizlea, Fernando Navarro gidoilaria, Begoña Piña kazetaria eta Cristina Castro Greenpeaceko Marka eta Aliantza Estrategikoen arduraduna.
Film irabazleari saria emateko ekitaldia irailaren 26an, ostirala, izango da, 13:00etan, Kursaaleko Prentsa Klubean.
Lurra saria Marina Anaya artistak diseinatu du.