Laia Costa aktoreak Greenpeacen XII. Lurra saria emango du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian

21-09-2026

  • Sari honekin ingurumena eta bakea defendatzeko balioak ondoen islatzen dituen filma saritzen du erakundeak 
  • Irailaren 24an, 10etan, Kursaaleko Prentsa Klubean, film irabazleari saria emango zaio

Lurra sariak hamabigarren urteurrena beteko du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Saria Greenpeacek klima-larrialdiaren eta biodibertsitatearen galeraren testuinguruan sentsibilizatzearen garrantziari buruz egindako lanaren barruan kokatzen da, kasu honetan, zinemaren bitartez.

Urtero bezala, Zinemaldiaren zuzendaritzak, gaia dela eta, Lurra sarirako izendatu daitezkeen filmak hautatzen ditu. Edizio berri honetan, Lurra 2026 saria eskuratzeko aukera izango duten filmak honako hauek dira:

  • Artakalan, Yeşim Ustaoğlurena
  • Bloques erráticos, Thomas Woodrofferena
  • Ri Guang / Will you still be my friend, Lu Po-Shun-rena
  • Tristan Forever, Loran Bonnardot eta Tobias Nöllerena
  • Gluey Feathers, Salka Tizianarena
  • Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica, Maite Ibañezena
  • Las hijas del mar, Gemma González Martínezena

Greenpeacek defendatzen dituen ingurumen-balioak hobekien islatzen dituen filma erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Laia Costa aktoreak (Un amor, Cinco Lobitos), Álvaro Longoria ekoizleak (Campeones, Todos lo saben), Julia de Paz zuzendariak (La buena hija), Irene Crespo kazetariak (Cinemanía) eta Cristina Castro Greenpeaceko Marka eta Aliantza Estrategikoen arduradunak.

Film irabazlearen banaketa ekitaldia irailaren 24an izango da, 10:00etan, Kursaaleko Prentsa Klubean.

Lurra saria Marina Anaya (marinaanaya.com) artistak diseinatu du.

Irudiak hemen.


Partekatu!