Tafallako Epaitegiak ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Valle de Odieta makrogranjan

09-02-2024

  • Instrukzio eta ikerketa aldiaren ondoren, Tafallako Epaitegiak Nafarroako Probintzia Auzitegira jo du, prozedura judizialari jarraipena emateko
  • Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek inplikazio handiagoa eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, eta, gainera, tokian tokiko eredu agroekologikoa bultzatzeko eskatzen diote, landa eremurara itzultzeko eta bertan lan egiten dutenei bizi-baldintza ekonomiko eta material duinak bermatzeko.Valle de Odieta enpresaren aurkako prozedura hasi eta hiru urtera, Tafallako Epaitegiak ingurumen-delituaren aztarnak aurkitu ditu Caparrosoko makrogranjan, eta prozedura judizialaren jarraipena Nafarroako Probintzia Auzitegira eraman du.

(Erderaz hemen)

2021ean, Nafarroako Makrogranjen aurkako Plataformak – zeinetan Sustrai eta Greenpeacek parte hartzen duen- salaketa bat aurkeztu zuen Nafarroako Ingurumen Fiskaltzan, lurzorua eta akuiferoak kutsatu zirelako, eta horrek eragina izan zuen Aragoi eta Arga ibaien behealdeko Kontserbazio Bereziko Eremuan. Ustez, Caparrosoko Valle de Odieta ustiapenetik hurbil dauden nekazaritzako lurzatiak biometanizazio prozesuaren ondoriozko digestatuekin ureztatzearen ondorioz gertatu zen.

Prozedura judiziala ireki ondoren, Sustrai Fundazioa eta Greenpeace, Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformako kideak, kausa irekian agertu ziren, jarduera judizialak ezagutzeko eta isurketa kutsatzaileek eragindako inpaktuen larritasunaren aurrean erantzukizunak ebazten saiatzeko.

Instrukzio fasea bukatuta, ikerketaren eginbideak egin ondoren, Tafallako Epaitegiak horren berri eman die alderdiei, prozedura judizialarekin jarraitzeko.

Bai Sustrai Fundazioak, bai Greenpeacek berriro diote beharrezkoa dela ingurumen-delituak azken ondorioetaraino ikertzea eta erantzukizunak argitzea. “Are gehiago biodibertsitatea, lurzorua eta ura babestea lehen mailako beharra denean larrialdi klimatikoko une hauetan”, adierazi dute.

Erakundeek azpimarratzen dute, halaber, Nafarroako Gobernuak eraginkortasunez parte hartu beharko lukeela bere ardurapeko espazio babestuen defentsan eta integritatean, baita nafar eta nafar guztien osasunean ere: “Horretarako, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, elkartutako nitratoen gehiegikeriagatik kutsatutako lurralde guztien egoera aldatzeko borondatea, bitartekoak eta baliabideak eskatzen dizkiogu. Aldi berean, nekazaritza- eta abeltzaintza-eredu industrializatua alde batera uzteko eskatzen diogu, eta, horren ordez, tokiko sistema agroekologikoa bultza dezala, deskontzentratua eta talka-politika publikoak dituena, landa-eremura itzultzen laguntzeko eta bertan lan egiten dutenei bizi-baldintza ekonomiko eta material duinak bermatzeko”.

 


Partekatu!